Seamos realistas, pidamos lo imposible.


Mostrando entradas con la etiqueta irakaskuntza funtzioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakaskuntza funtzioa. Mostrar todas las entradas

viernes, 29 de octubre de 2010

SARRERA

Kaixo denoi!

Maite Sola, Alazne Morales eta Aritz Kortabarria gara. Orain 2. lana aurkeztuko dugu. Bertan, irakasleen ibilbide profesionalaren gaian murgildu egin gara. Horretarako kasu erreal bat, kasu hipotetiko bat eta bien arteko konparaketa aurkezten dizuegu. Horretaz aparte, irakasleen ibilbide profesionalari buruzko interesgarri iruditu zaizkigun zenbait artikulu eta bideo aurkitu ditugu eta horien hausnarketak uzten dizkizuegu. Gehigarri moduan irakaskuntzan pil-pilean dauden gaiei buruzko bi bideo ipini ditugu.

Espero dugu zuen gustokoa izatea.

GEHIGARRIAK

Hemen uzten dizkizuegu irakasle lanari buruzko interesgarriak iruditu zaizkigun bi bideo.




1-Hau "Bullyng"-ari buruz doa. Irakasle bezala uste dugu oso gai larria dela eta gaur egun oso zabalduta dagoela. Bideoan bullyngari buruz jakin behar den guztia agertzen da. Bullyng-a zer den eta zer ez den identifikatzera laguntzen digu. Bukatzeko, eraso hau jasan duten zenbai adibide agertzen dira oroipen moduan.



2- Bigarren bideo hau irakaskuntzan dagoen autoritate faltari buruz doa. Interesgarria iruditu zaigu gogoraraztea irakasleek duten autoritate falta. Gainera gure ustez gai hau "long life learning" gaiarekin lotu daiteke. Irakasleek gaurgo egoerara ohitu egin behar dira.

4. Ekarpena: KLASEKO PLANGINTZA

Klaseko plangintzaren antolaketari buruzko artikulu hau aurkitu dugu, artikuluan sartzeko klik egin izenburuan.       



LABURPENA:

Gaur egun beharrezkoa da klasea emateko gidoi bat prestatuta izatea. Honek irakasgai bakoitzean emango dugun materia antolatu egingo du. Halaber, egun klaserako plangintza prestatu ala ez prestatu eztabaidatzen da. Horrela glasea emateko plangintza zati hauengatik dago osaturik:

  1. Sarrera.
  2. Klaserako helburuak horrelakoak izan beharko litezke:
-         Zehaztuak eta ondo definituak.
-         Umeek berehala hartzekoak, hau da, klaseko denboran emateko egokiak izan behar dira.
-         Ikasleek egin behar dituzten eskuraketekin erlazionatuta.
  1. Klasean erabiltzeko baliabide auxiliarrak.
  2. Klasean aplikatuko diren prozedura didaktikoak, adbz:
-         Aurretiko froga oinarrizko edukiak ikusteko.
-         Aurretiko motibatzea galderen bidez.
-         Gaiari buruzko ahozko azalpena arbelan eginiko grafikoekin eta beste baliabide batzuekin osatuz.
-         Gai bakoitza bukatzean galdeketa zehatz eta motzak.
-         Ikasleen zalantzak eta arazoak argitu,
-         Ikasleen lanen zuzenketa arbelan eginiko demostrazioen bidez.
-         Hurrengo klaserako egin behar dituzten ariketak bidali.
  1. Ikasleen ariketak eta ekintzak ( talde lanak, klaseko eztabaidak, bakarka irakurtzea…)

HAUSNARKETA:

Gure aburuz klase batek ez du plangintza bat izan beharrik, hau da, batzuetan beharrezkoa da baina egunero plangintza berarekin klase ematen badugu umeak aspertzea oso arrunta izango litzateke. Zenbaitetan plangintza aldatzea ondo legoke, kontextuz eta gauzak egiteko erak aldatuz umeen gauza berrietan integratzeko gaitasuna lantzeak onurak ekarri ohi dituelako. Horregatik noizean behin gida zehatzetik ateratzea ez legoke batere gaizki egongo ( adbz: egunen baten galderak, gaia ematen den egun berean egin beharrean, etxean eduki horiek aztertzeko denbora utzi eta hurrengo egunean galdeketa burutu. Horrela zu euren gainean egon gabe eta euren kabuz edukiak barneratzeko daukaten gaitasuna ikertuko genuke. Gaiaz aldatuz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu klasearen plangintzarako material osagarriak erabiltzea, hots, ez bakarrik liburua eta liburuko ariketak: jokoak, irteerak, ariketa fisikoa, eztabaidak, bideoak, irakasleak prestaturiko ekintzak edo fitxak ( margotzekoak, logikazkoak, edukiak lantzekoak)... Umeek ikastea aspergarria ez dela ulertu behar dute eta horretarako batzuetan plangintza alde batean utzi beharko genuke. Ikastea dibertigarria ere izan daiteke, beraz jolasean ere ikasi daiteke. Ondorioz ez dugu beti “txapa” bota eta galderak egin beharrik, hau da, orden berdina jarraitu ( galderak, “txapa”, galderak, zalantzak …), askatasun gehiagoko klaseak ere, egin daitezke, horrela umeek ere asko ikasiko dute.

3. ekarpena: AHOTSA ZAINTZEA OSO GARRANTZITSUA DA IRAKASLEENTZAT

Irakasleen ibilbide profesionalean ahotsa oso garrantzitsua da, geroz eta gehiago ematen ari dira ahots arazoak irakasleengan. Horregatik, interesgarria iruditu zaigu ahotsari buruzko artikulu bati buruz hausnarketa egitea. Hemen uzten dizuegu artikuluaren link-a, klik egin izenburuan.


    Ahotsa, irakasterako orduan, irakaslearen funtsezko tresna bat da . Urteak eta urteak klaseak ematen egonez gero zure eztarria mindu egiten da eta horrek arazo larriak sortu ditzake fonazio aparatuan. Irakasleak ,profesionalak bezala, ahotsa behar dute, baina,  gutxi dira arazo honetaz konszienteak direnak. Oso gutxi dira arazo hau prebenitzeko aurreneurriak seriotasunez hartzen dituztenak. Horrela, denborarekin eta ohitura txarrekin aparatu fonikoa kaltetzen dute.

Artikuluan gai honi buruz Diana Milena Herrera (fonoaudiologoa)horrela mintzatzen da: “los maestros deben tomar conciencia de que la voz es un componente vital de su fuente de ingreso. Deben conocer y practicar técnicas vocales, pues muy pocos tienen una rutina de entrenamiento vocal. Deben saber, además, que la disfonía, en general, es una enfermedad laboral común en su profesión y es necesario que se eduquen para no lastimar la herramienta de trabajo”. 
 
Honekin esan nahi duena da irakasleek konszienteak izan behar direla haien lanerako ahotsa oinarrizko elementu bat dela eta  haien ahotsa zaintzen ez badute “disfonia” garatuko dutela. Disfonia ahots kordak kontrolatzen dituzten giharren etengabeko uzkurdurek sortutako gaisotasuna da, hitz egiteko zailtasuna eragiten duena. Disfonia egunero ahots ariketa konkretuak eginez sahiestu daiteke.

Artikuluak ere, disfonia moteei buruz eta gure ahotsa nola zaintzeko aholkuei buruz hitz egiten du baina gure ustez, hori irakasleen gaitik atera egiten da.

HAUSNARKETA:

Artikuluan ere disfonia moteei buruz hitz egiten du baina irakasleei bereziki interesatzen zaiena disfonia kronikoa da. Hau da, denborarekin garatuz joaten den hori. Gaixotasun honi buruz irakasleok asko daukagu ikasteko, batez ere, bizi garen estatuan informazioa, hezkuntza eta disziplina falta direlako irakasleen osasun gaietan. Irakasleek inkonszienteak dira haien osasunaren inguruan, informazio falta honek garatu beharko ez zituzten zenbait gaisotasun garatzeko posibilitatea sortzen diela.

Disfoniaren kasuan, eguneroko ahots praktikekin, arnasketa kostodiafragmatikoarekin (diafragmarekin egiten dena) eta etengabeko erlaxatzeko praktikekin (yoga edo tai chi) erraz sahiestu daiteke. Batzutan, praktika hauek nahikoak ez direnez estresarekin bukatzeko laguntza psikologikoa behar da.

Gure ustez irakasleek konszienteagoak eta kontsekuenteagoak izan beharko zuten gai honekin. Betidanik esan da osasuna garrantzitsuena dela guztien bizitzan baina osasun horretaz kezkatzen garen lehenengoak gu geuk izan behar gara. Beraz, etorkizuneko irakasle bezala pentsatzen dut osasun gaiei buruzko informazioa oso garrantzitsua dela gaixotasunik ez jasateko. 

Bukatzeko, hor uzten dizkizuegu zenbait aholku gaixotasun honen aurrezaintzea edo hobekuntzarako:
  1. Ur asko edatea (gutxienez 8 edalontzi egunero). Ez da hotza, ez beroa egon behar.
  2. Egunero ahots kordak berotu eta ariketa bokalak egin.
  3. Alkohola eta kafeina kantitateak murriztu.
  4. Elikadura osasuntsua izatea. Jaten duzun hori kontrolatzea.
  5. Ez erre.
  6. Ez oihukatu.
  7. Sintoma minimoak sentituz gero otorrinolaringologoarengana joan.
  8. Ondo arnasten ikasi.
  9. Yoga, tai chi... erlaxatzen zaituzten irakasgaiak egin.
  10. Estresa saihestu.
  11. Ondo lo egin (8 ordu minimo).
Irakasleen disfoniak:


Bideo honetan disfonia saihesteko kasu batzuk azaltzen dira. Andaluzian bertan iniziatiba hau jarraitu zuten 509 irakasle egon ziren. Irakasle hauen helburua disfoniarekin bukatzea da eta horretarako mikrofono bat eta bozgorailu batzuk eramaten dituzte, ahotsa ez bortzatzeko. Oso iniazitiba interesgarria iruditu zaigu.

2. ekarpena:HEZIKETA JARRAITUA BEHARREZKOA DA.

  Artikulu hau interesgarria iruditu zaigu, artikulua ikusteko klik egin izenburuan.


LABURPENA:

Irakasleen formakuntza jarraitua ezinbestekoa da heziketa pertsonalari eta garapenari lotuta bait dago. Horregatik beharrezkoa da heziketa jarraituan aritzea,hau da, irakasleak kurtsoak egiten dituzte hezkuntzaren berrikuntzak ikasteko, eurek bait dakite gizartearen kidak hezitzen dituztela. Horretaz gain eskola gizartean txertaturik dagoen erakundea da eta gizartea bera garatuz doan heinean eskola ere aldatu egiten da.Halaber gaur egungo eskola egokia izan behar da gaur egungo gizarte kideak hezitzeko eta XXI. Mendeko irakaslea ezagutza interkulturalei, teknologikoei, psikopedagogikoei eta bere jakintza espezializatuei entregatua egon behar da. Gainera ezaugarri berriak ulertzeko, onartzeko eta irakasteko gai izan behar da. Eskola-porrota gaur egun kasu askotan ikusten dugun arazo konplikatua da. Ez da soilik irakasleen errua, baizik eta familia, irakasleak, ikastetxea, kultura, heziketa politikoa eta hainbat faktoreek parte hartzen dute. Horretaz aparte aipatu beharra dago heziketa sistema botere politikoaren eta kulturaren arabera funtzionatzen duela. Aipatu beharra dago gaur egun teknologia berriek pisu handia daukatela, mende honek komunikabideen arloan garapen itzela egin bait du. Eskolak orduan, teknologia berriak kontuan hartu behar ditu egungo gizartearen kideak formatzen dituelako. Irakasleek kontuan izan behar dituzte teknologien alde onak ta arriskuak. Gaiaz aldatuz Bolonia planak alde onak eta txarrak ditu. EB ez da ekonomikoki elkartuta bakarrik egon behar, baizik eta heziketarekiko ere. Azkenik oso garrantzitsua da unibertsitateko irakaslegoaren heziketa bultzatu, unibertsitatean ere ikasten bait da.

HAUSNARKETA

Gure iritziz irakasleen birziklatzea eta gauza berriak ikastea funtzezkoa da gizartearekiko atzean ez gelditzeko eta gure ikasleei heziketarik osatuenetariko bat eskaintzeko. Irakasleek kurtsoetara joan beharko lirateke euren formakuntza berritu eta osatzeko. Hala ere, nahiz eta gaur egun kurtso eskaintza handia egon irakasle guztiak ez dira klase horietara joaten. Horregatik hezkuntza berritze horrek daukan garrantzia azaltzeko eta irakasleak konzientziatzeko meating-ak beharrezkoak direla uste dugu. Guzti horrek zerikusi handia dauka eskola-porrotan.Noski, eskola-porrotaren errua ez da soilik irakasleena baina hauek ere parte hartzen dute. Askotan zenbait irakasleek akatsak egiten dituzte ( klasean arreta mantentzen ez duen umea baztertu edo atzeko ezerlekuetara bidali, familian arazoak dituen ume batez ez konturatzea…etb ) eta horiek porrot-eskolarraren arrazoia bihur daiteke batzuetan. Horrez gain esan beharra daukagu porrot-eskolarra hainbat faktoreek osatzen dutela ( familiak, lagunak, klaseko giroa, eskolako kanpoko ekintzak, irakasleak, gizartea bera…etb ). Boloniako gaian sakonduz artikuluan dionerakin ados gaude, hau da, boloniak alde onak eta txarrak ditu. Praktika eta lan gehiago egiteak profesionalki gehiago osatzen gaitu eta azterketara iristean edukiak landuago eta barneratuago izango dituzu. Lehen 5 urteko karrerak zirenak ordea, zailagoa izango dute 5 urtetan ematen zituzten edukiak 4 urtetan emateko ( zuzenbide adbz ), oso interesgarria iruditzen zaigu behintzat, Europarekiko kontua, hórrela hemengo titulazioak Europako edozein herrialdeetan balioa izango bait du. Bukatzeko esan beharra dago unibertsitateko irakasleek ere birziklatu behar direla eta ez diotela inoiz irakasteari utzi behar, kontuan hart behar dute etorkizuneko profesionalak euren eskuetan daudela.

lunes, 25 de octubre de 2010

Ibilbide profesionalari buruzko galdera: Beharrezkoa al da irakasleen etengabeko formakuntza?

Irakasleen ibilbide profesionalaren gaiarekin gaudenez "long life learning" kontzeptua sakonago aztertzea erabaki dugu.

"long life learning" kontzeptua hobeto ulertzeko artikulu hau aurkitu dugu. Klik egin hemen artikuluaren enlazera joan ahal izateko. Artikulu honetan "long life learning" kontzeptuari buruz hitz egiten dute modu orokor batean baina guk kontzeptu hau irakasleen munduan duen ohiartzuna aztertuko dugu.



"LONG LIFE LEARNING"

Irakasle bat irakasle izan baino lehen ikaslea izan da. Magisteritza ikasterakoan irakasle izateko oinarrizko kontzeptuak barneratzen ditu eta barneratzen dituzun horiek egoera eta denbora konkretu batean behar diren kontzeptuak dira. Baina, kontzeptu horiek  gizartea aldatzen doan einean aldatu egiten dira, horregatik irakasleek, egoera berriari ohitzeko, haien jakintzak etengabe berritu egin behar dituzte.  Egoera berriei ohitu ahal izateko ikasleek etengabeko formakuntza prozesu bat jasan behar dute.  

“Long Life Learning” etengabeko formakuntza prozesua da. Prozesu honen helburu esanguratsuenak irakasleak bere jakintzak berritzea, laneko egoera hobetzea, produktibitatea igotzea, lanerako kualifikatuagoa egoeta eta eragingarriagoa izatea eta haien jakintzak zabaltzea dira.


Gizartea etengabe aldatzen ari da eta gizarteko erakunde guztiak aldaketa horietara oihitu behar dira, irakaskuntza barne. Lehen zeuden irakas teknika autoritarioak ez dira gaurko gizarte sisteman balioko. Gaurko umeak ez direlako iraganean zeuden umeek bezala, eta etorkizunean egongo direnak bezalakoak ezta. Horregatik, hezkuntza, momentuan dauden ezaugarrietara ohitzeko gaitasuna izan behar du.
Gaur egun, bizi garen testuinguru multikulturalak zenbait materien berrikuntza beharrezkoa egiten du. Hala nola bitartekotasun interkulturala haur eta lehen hezkuntzan. Honi buruz gehiago jakinda irakasleek klasean arlo hau garatzeko beharrezko norabidea eta tresnak izango zituzten. Honekin batera, beharrezko formakuntza dago interkulturalitatean, hezkidetzan, bakerako hezkuntzan eta drogodependentzian bigarren hezkuntzan. Hauek guztiak gaur egungo egoerak dira, egunero gertatzen direnak, eta horregatik irakasleek honetara ohitu behar dira, etengabeko formakuntzaren bidez. Prozesu honek gure hezkuntzaren hobekuntza eta denborarekin, gure etorkizuneko gizartearen hobekuntza ekarriko du.
Etengabeko formakuntzaren oztoporik handienak klaseetara joateko alferkeria eta askotan izan ditzeketen ordutegi bateraezintasuna dira. Gaur egun, teknologia berriekin interneten bidez etxetik egin ditzakete formakuntza kurtso hauek. Formakuntza berri honi e-learning deritzo eta geroz eta komunagoa da irakasleengan. 

Estres handiko gizarte batetan bizi gara eta beti milaka gauza ditugu egiteko egin behar duguna egin baino lehen. Beraz, e-learning formakuntza oso interesgarria iruditzen zaigu. Internet-i esker ezin dugu ikasteari utzi eta ikastea beharrezkoa ikusten dugu teknologia berrien gizarte honetan. Adibidez, orain dela 30 urte magisteritza ikasi zutenek eta berritzeko asmorik ez dutenek ez dira arbela elektronikoetara moldatuko.





Etengabeko formakuntzarako egiten diren azterketak dira. Azterketa hauek boluntarioak dira, irasleek izena eman behar dute azterketa egiteko. Urtero egiten diren azterketak dira eta haur hezkuntza, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzako modalitate guztiak ebaluatzen dituzte. Azterketa horiek haien alde onak eta hobetu beharreko aldeak aztertzen dituzte. Horrela, irakaslea jakin dezake zeintzuk dira hobekien ematen dituen arloak eta bere karrera puntu horretatik enfokatu dezake.

jueves, 21 de octubre de 2010

IRAKASLEEN IBILBIDEA: KASU ERREALA

Hemen uzten dizuegu gure kasu errealaren lana.




Hau izan da guk aurkeztu dugun power point-a kasu errealari buruz. Kasu hau aztertzeko Mª Pilar Marcorekin elkarrizketa bat izan genuen, audio bidez grabatu genuena, beraz behan uzten dizkizuegu gure audiozko bitartekoa. Audioak entzuteko klik egin bideoaren gaineko izenburuan. Espero dut ondo entzutea.



1-Mª Pilar jaiotzetik eskolara joan arte (10 urte bete arte):

Mª Pilar Marco Tafallan jaio zen, Nafarroako erdiko zonaldean kokaturiko herria. Han, 4 urte egon eta gero Burlatara mugitu egin zen. Eskolarekin izan zuen lehenengo esperientzia Burlatan izan zen, "Hilarion Eslava" eskolan.




 2-Mª Pilar Ingreso frogatik batxiler elementala bukatu arte


Institutora sartzeko ingreso froga bat gainditu behar izan zuen, horrela "Capuchinas"-en hasi zen batxiller elementala egiten. "Caouchinas"-en izandako ibilbdea azaldu egiten du.





3-Mª Pilar goi mailako batxilergotik COU bukatu arte:

Goi mailako batxilergoa egiteko Iruñeara joan zen "Plaza de la Cruz" izeneko instituto batera. Bere buruan ez zeukan argi ikasiko zuena baina erizaintza eta magisteritzaren artean zegoen. COU egin zuen eta gainditu ez zuenez, ezin izan zuen erizaintzan sartu eta magisteritza ikasten hasi zen.






4-Mª Pilar Marco: Magisteritzako ikasketak eta euskeraren egoera.

Hurrengo audioan bera magisteritza ikasterakoan izan zituen sentsatzioake eta esperientziak kontatzen ditu. Berarentzat ez ziren oso ikasketa gogorrak izan. Haiek gizatearekiko izan zuten konpromesu soziala azaldu egiten du. Gero, euskararen egoera Nafarroan txarra zela azaltzen du. Bera ez zuen euskaraz ikasi eta  euskera ikasi behar izan zuen bere kabuz, klasekide batzuk erakutsita.




5- Mª Pilar Marco: Lana lortzeko zailtasunetik lehenengo lanera.

Lana lortzeko zailtasunak kontazen dizkugu Mª Pilar Marcok. Momentu hartan irakasle bezala lan egiteko herriko alkateari baimena eskatu behar zenion bere herrian irakasle bezala aritzeko. Beraz, herri txikikoek erraza zuten lana lortzeko baina Iruñean bizi zirenek oso zaila zuten lana lortzeko Iruñean lan berdinaren atzean pertsona asko zeudelako.

Bere lehenengo lana "Hiru Herri" elkartean izan zen, Huarten. Euskaren hasierak Nafarroan gurasoek sortutako elkarte horiek izan ziren eta oso gogorrak izan zirela kontatzen du.






6-Mª Pilar Marco: Orain arteko lanak eta esperientziak.

Oposizioak gainditu zituen eta "Hiru Herri" elkartea utzi eta gero, euskerako titulua ez zuenez, erdal adarrera aldatu egin zen. San Adrian (Nafarroa) herrian lan egin zuen.

San Adrianetik Burlatara mugitu zen interina moduan aritzeko. Haur hezkuntzan lan egiten aritu zen urte batez, hiru urteko umeekin, eta asko gustatu zitzaionez titulua atera nahi izan zuen. Titulua eskuratzeko Santander aldera mugitu zen, bost hilabete pasa eta gero lortu zuen. Momentu hartan euskerako titulua (EGA) atera zuen eta Atarrabian plaza lortu zuen.

Atarrabian "Lorenzo Goicoa" izeneko eskola elebidun batean lan egiten egon zen 8 urtez. Azkenik Burlatako "Ermitaberri" ikastetxera aldatu zen eta hamar urte darama hemen lan egiten.