Seamos realistas, pidamos lo imposible.


jueves, 16 de diciembre de 2010

Sarrera

Kaixo denoi!
Honekin gure irakaskuntza funtzioko azken lana uzten dizuegu. Oraingo honetan tutoretzaren gaian murgildu gara, horretarako asmatutako zenbait kasu aztertu nahi izan ditugu. Kasu konkretu batetan zentratu gara eta horri irtenbidea ateratzeko irakaslearen paperean jarri izan behar gara. Bestalde, irakasleak izateko ikasten ari garenez, baloratzeko errubrikak egiten ikasi dugu eta hor behean gure lanaren balorazioa uzten dizuegu.

Benetan gai interesgarria iruditu zaigu, irakaslearen lanean eguneroko gauza baita. Beharrezkoa da tutoretza bat ongi egiten jakitea, tutoretzak gaiak eta arazoak bideratzeko oinarrizko tresna bat baita.
Espero dut denontzat lagungarria izatea.

Testuen eskema

Tutoretza planak eta Orientabideak testuen eskema uzten dizuegu, mindomon egina. Klik egin.


Tutoretza batetan aztertzen diren egoera desberdinak

Tutoretza batetan aztertu daitezkeen 3 kasu aurkeztuko ditugu.

1. KASUA:

Egoera: Bizitza sozialik ez duen neska bat da. Klasekideak baztertzen dute eta bera ez du ezer egiten besteekin erlazionatzeko. Bere notak oso onak dira baina eskolan ez du inorrekin lan egin nahi.

Parte-hartzaileak: Irakaslea, ikasle marginatua eta ikaslearen gurasoak.



Helburuak: Neska sozializatzea lortzea da helburu nagusia. Horretarako tutoretzak helburu hau betetzera bideratuta egon behar dira. Klase osoko eta taldetan antolaturiko jolasak prestatuz, neska besteekin erlazionatzea lortu. Gainera, ikasle bakoitzak gustuko dituzten gauzak esatera bultzaten baditugu hauek haien artean berdintasun gehiago aurkituko dituzte. Neska bere gusto berberak dituen bat aurkitzeko probabilititate handia izango du. Bestalde, gurasoei informazioa ematerako orduan bere alaba ariketa fisikoak, musikalak...egitea gomendatuko nieke. Horrela bere adineko eta gustu berdineko umeekin erlazionatzeko probabilititate handiagoa izango du.


2.KASUA

Egoera: Ume bat klasean kasu egiteko arazoak ditu  eta zerbait esaten diozunean agresibitatearekin erantzuten du. Bere klasekideak jotzeko joera dauka eta beste egunean irakasleari ostiko bat jo zion ez zuelako arbelara atera nahi.


Parte-hartzaileak: Irakaslea, Ikaslea, Gurasoak eta zuzendaria.



Helburuak: Umeari besteekiko errespetua erakustea eta ez dela inoiz indarkeria erabili behar erakutsi behar diogu. Horretarako berari adiskidetasun erlazioak sustatzen dituzten jokoak erakutsi behar dizkiogu. Horretarako, kirolak edota musika oso jarduera politak dira pertsonen arteko errespetua garatzeko. Gurasoekin honi buruz hitz egin eta horrelako jarduetara apuntatzea gomendatu beharko zen. Zuzendariaren hemen sartu dezakegu umeari irakaslea jotzeagatik jaso beharko zuen zigorra bideratzeko.

3. KASUA 



Egoera: Haur hiperaktibo bat da. Klasean ez da geldirik egoten eta bere klasekideak molestatzen ditu. Ez du bere energia kanalizatzen eta ez du lortzen klasean adi egotea.

Parte- hartzaileak: Irakaslea, ikaslea eta gurasoak.

Helburuak: Umeari bere energia kanalizatzen lagundu. Horretarako erlaxazio ariketak proposatu bere gurasoekin praktikatzeko eta klasean egoera lasaiak lortzea. Erlaxazio ariketak klase osoarekin batera egiterakoan eragina izango du ume horretan.

Asmatutako kasuaren tutoretza

Hau da guk tutoretzan aztertzeko aukeratu dugun kasua. Horretarako kasu bat asmatu dugu, Amaiur izeneko izen hipotetiko batekin.



KASUAREN EGOERA:

Amaiur hamar urteko neskatoa da, bere guraso eta ahizparekin bizi zena. Orain dela urte eta erdi bere amari biriketako minbizia zuela esan zioten medikuek. Amaiurri egoera azaldu eta gero mespretxuzko jokabidea azaleratzen hasi zen bere inguruko pertsonekin (familia eta klasekideak). Gainera, amari leporatzen zion familiak gero eta txarrago pasa izana eta gaixorik zegoenez bere ingurugiroaren ondoezaren errudun ikusten zuen. Bestalde, bere klaseko portaera erabat aldatu zen, hau da, ikasteari eta etxerako lanak egiteari utzi zion, irakaslearekin istiluak izaten hasi zen eta bere klasekideekin jarrera txarra izaten hasi zen (bazterketa, irainak, mesprezua, agresibitatea). Azken finean maite zuten pertsonez aldendu zen eta bakardadean murgildu zen.

Egoera hau areagotu zen Amaiurren ama minbiziaz jota hil zenean.

KASUAREN PARTAIDEAK:

Irakasleak (bere jarrera akademikoa eta soziala bultzatuko dutenak), tutorea (Besteekiko harremanetan eta bere egoera ulertu eta gainditzera lagundu behar duena), Amaiur (Bere egoeraren aldaketa bultzatu behar duena), ikaskideak (Egoera normal batean egotera lagundu behar dutenak), gurasoak (arazoa gainditzen lagundu behar diotenak).

TUTORETZAREN HELBURUA:

Tutoretzaren oinarrizko helburua Amaiurri bere amaren egoera ulertzea eta gainditzea laguntzea da. Horretaz aparte bere errendimendu akademikoa zein soziala suspertzea eta hobetzea lortu nahi da, hau da bere egoera emozionala, soziala eta akademikoa hobetzea.


TUTORETZA:

Egoera honi aurre egiteko zenbait tutoretza saio prestatu dira, ikaslea, irakasle eta bere gurasoekin. Tutoretza hauek Amaiurren egoera emozionala, soziala eta akademikoa hobetzeko helburuarekin prestatu dira. Lehenengo, tutorea hainbat tutoretza saio egin ditu Amaiurrekin bere egoera "psikologo" moduan aztertzeko. Amaiurri bere egoerari buruzko eta egoeratik at dauden hainbat galdera egin dizkio arazoa eta egoera ebaluatzeko. Ondorio batera ailegatzen da, Amaiur desmotibaturik dago eta ez du bere amaren egoera ulertzen. Orduan, Amaiurren aitari deitzen dio honen berri emateko eta bere alabak duen arazoa ebazteko pautak edo laguntza eskaintzen dio. Horrez gero, beste irakasleen laguntza eskatzen du Amaiur berriro motibazioa aurkitu dadin.

Amaiurrek duen arazoa ondo aztertuz gero, kapaza da berarekin tutoretza saioak prestatzeko eta bere egoera bideratzeko. Horrela elkartzen direnean hau gainditzeko pentsatutako metodologia erabiltzen du. Hurbilekoa izatea eta bere konfidantza irabaztearekin bere emozioetan barneratuta hauek nola aldatu jakingo du. Planteatzen du bere amaren egoera klasean tratatzea, ez zuzenki bere amarena baina bai bere egoeran egon diren pertsona batzuen kasuak. Familia horiek pairatzen duten sufrimendua eta ikasleek horri buruz duten ikuspuntua klasean ikusi. Gaia kontuz handiarekin landu behar da, Amaiurrentzat gai zaila delako. Beste pertsona askok bere egoeran egon direla ikusten badu bera ere bere jarrera aldatuko du eta besteengan laguntza bilatzen hasiko da. Bere arazoa gainditzeko lehen pausoa laguntza bilatzea baita. Bere errendimendu akademikoaren hobekuntza bere egoera pertsonalaren hobekuntzarekin etorriko da.

Irakasleekin bere errendimendu akademikoa eta soziala berpizteko saioak prestatu dira. Horrela zenbait proposamen aurkeztu dira motibazioa berreskuratu dadin.


Bere arazoa gainditzen ari den ala ez ebaluatzeko errubrika hau prestatu dugu.


BIKAIN
ONDO
NAHIKO
GUTXI
Bere jarrera akademikoa hobetu.
-Gainditzea. Etxeko lanak egin eta ikasi.

-Amaren gaixotasuna baino lehen baino motibatuagoa egotea.
-Gainditzea. Etxeko lanak egin eta ikasi.

-Bere jarrera berreskuratu. Egoera gainditu.
-Batzuetan ikasi eta etxerako lanak egin.

-Egoera gainditzen hasi.

-Ez ikasi, ezta etxeko lanak egin.

-Jarrera ez aldatu, egoera ez gainditu.

-Klaseko jarduera eta edukiengan interes eza.
Bere jarrera soziala hobetu familiarekiko
-Bere familia ulertu.

-Laguntza eskaini.

-Bere familia ulertu.

-Gurasoekiko jarrera ona izan. (laguntza eskaini, gaizki ez erantzutea, etab).
-Egoera ulertu.

-Bere familiako edonoren azalean ezin jarri.

-Amari egoeraren errua botatzen jarraitu.

-Gurasoekiko jarrera txarra (oihu egin, gaizki erantzutea, etab).
Bere jarrera soziala hobetu irakasleekiko
-Gainditzea. Parte-hartzaile jarrera izan klasean.

-Errespetuzko jarrera izan.
-Errespetuzko jarrera izan.
-Batzuetan errespetua azaldu.

-Jarrera ez parte-hartzailerik ez.
-Zirikatu eta gaizki erantzutea.

-Errespeturik ez. Jarrera
Bere jarrera soziala hobetu ikaskideekiko
-Adiskidetasuna (jolastu, errespetuzko erlazioak mantendu, etab).

-Bakardadea gainditu.

-Gehienetan errespetua izan(kasu konkretuetan ez).
-Jotzeari utzi.

-Errespetuzko erlazioak izan baina gutxitan.

-Bakardadea.
-Bakardadea (aislaturik).

-Errespetu eza.

-Jotzen jarraitu.

Bere amaren gaixotasuna onartu
-Gainditu.

-Amari errurik ez botatzea.

-Familian laguntasuna eskaini eta adeitsua izan.

-Aurrera jarraitzeko gogoa izan.
- Gainditu.

-Amari errurik ez botatzea.

-Familian laguntasuna eskaini eta adeitsua izan.

-Aurrera jarraitzeko gogoa izan baina oraindik lortzen ez duela ikusten du.
-Erdi gainditu.

-Oraindik bere egoera gora beheratan oinarritzen da.

-Ezer ez gainditzea.

-Amari errua botatzea.

-Familia jarrera txarra eduki.

-Bakardadea.

-Jarrera ezkorra.



Mindomon egindako tutoretzaren eskema, klik egin.





LANAREN ERRUBRIKA ETA BALORAZIOA

Gure lanaren errubrika eta balorazioa:



BIKAIN
OSO ONDO
ONDO
NAHIKO
GUTXI
ESKEMA
-Testuetan agertzen diren oinarrizko kontzeptuak jarri. Bigarren mailakoak aipatu. Irakurketa sakona.

- bitarteko grafikoak jarri, erakartzeko helburua.

-Ondo aurkeztua (txukuna, ulergarria eta erakargarria)
Testuetan agertzen diren oinarrizko kontzeptu gehienak jarri. Bigarren mailako batzuk aipatu. Irakurketa sakona.

-bitarteko grafiko eskasak.

-Ondo aurkeztuta (txukuna eta ulergarria)
Oinarrizko kontzeptu guztiak edo gehienak aipatu. Bigarren mailakoak ez. Gainetik egindako irakurketa.

- Erlaziorik gabeko bitarteko grafikoak edo bitartekorik ez.

-Aurkezpen ona , ez da txukuna.
-Testuetan agertzen diren oinarrizko kontzeptu gutxi aipatu. Bigarren mailakoak ez. Irakurketa eskasa.

-Bitarteko grafikorik ez.

-Aurkezpen normala ez da erakargarria  ezta  txukuna ere.


-Oinarrizko eta bigarren mailako kontzeptuak elkarrekin eta modu desordenatu batean aipatzea edo ez aipatzea. Irakurketarik ez.

-Bitarteko grafikorik ez.

-Ulergaitza eta zikina den aurkezpena, edo aurkezpen eza.
TUTORETZAN AZTERTZEN DIREN EGOERA DESBERDINAK
-Egoera,parte-hartzaileak,helburuak eta ondorioak koherentzia bikainez zehaztu eta azaltzen ditu.
-Egoera, parte-hartzaileak,helburuak eta ondorioak koherentzia handiz  zehaztu eta azaltzen ditu.
-Egoera, parte-hartzaileak, helburuak eta ondorioak koherentziaz zehaztu eta azaltzen ditu.
-Egoera, parte-hartzaileak, helburuak eta ondorioak aipatzen ditu.
-Egoera, parte-hartzaileak, helburuak eta ondorioak ez ditu aipatzen.
ASMATUTAKO TUTORETZAREN BIDERAKETA
-Azaldutako arazoari konponketa oso eraginkorra aurkitu dio.

-Kasua koherentzia handiz azaldu du.

-Irakaslearen azalean jarri da.
-Azaldutako arazoari konponketa eraginkorra aurkitu dio.

-Kasua koherentziaz azaldu du.

-Irakaslearen azalean askotan jarri da.


-Azaldutakoari konponketa nahiko eraginkorra aurkitu dio.

-Kasua nahiko koherentziaz azaldu du.

-Irakaslearen azalean batzuetan jarri da.
-Azaldutakoari konponketa aurkitu dio.

-Kasua koherentzia gutxirekin azaldu du.

-Irakaslearen azalean gutxitan jarri da.
-Azaldutakoari ez dio konponketarik aurkitu.

-Kasua inongo koherentziarik gabe azaldu du.

-Irakaslearen azalean ez da inoiz jarri.


GURE LANAREN BALORAZIOA:

ESKEMA:  OSO ONDO.
- Kontzeptuak jarri: OSO ONDO.
-Bitarteko grafikoak jarri: OSO ONDO.
Aurkezpena: OSO ONDO.

TUTORETZAN AZTERTZEN DIREN EGOERA DESBERDINAK: OSO ONDO
Egoera, parte- hartzaileak eta helburuak koherentziaz: OSO ONDO

ASMATUTAKO TUTORETZAREN BIDERAKETA: ONDO
-Arazoaren konponketa:ONDO.
-Kasuaren koherentziaz: ONDO.
Irakaslearen azalean: OSO ONDO.

LAN OSOAREN BALORAZIO OROKORRA: OSO ONDO