KASUAREN EGOERA:
Amaiur hamar urteko neskatoa da, bere guraso eta ahizparekin bizi zena. Orain dela urte eta erdi bere amari biriketako minbizia zuela esan zioten medikuek. Amaiurri egoera azaldu eta gero mespretxuzko jokabidea azaleratzen hasi zen bere inguruko pertsonekin (familia eta klasekideak). Gainera, amari leporatzen zion familiak gero eta txarrago pasa izana eta gaixorik zegoenez bere ingurugiroaren ondoezaren errudun ikusten zuen. Bestalde, bere klaseko portaera erabat aldatu zen, hau da, ikasteari eta etxerako lanak egiteari utzi zion, irakaslearekin istiluak izaten hasi zen eta bere klasekideekin jarrera txarra izaten hasi zen (bazterketa, irainak, mesprezua, agresibitatea). Azken finean maite zuten pertsonez aldendu zen eta bakardadean murgildu zen.
Egoera hau areagotu zen Amaiurren ama minbiziaz jota hil zenean.
KASUAREN PARTAIDEAK:
Irakasleak (bere jarrera akademikoa eta soziala bultzatuko dutenak), tutorea (Besteekiko harremanetan eta bere egoera ulertu eta gainditzera lagundu behar duena), Amaiur (Bere egoeraren aldaketa bultzatu behar duena), ikaskideak (Egoera normal batean egotera lagundu behar dutenak), gurasoak (arazoa gainditzen lagundu behar diotenak).
TUTORETZAREN HELBURUA:
Tutoretzaren oinarrizko helburua Amaiurri bere amaren egoera ulertzea eta gainditzea laguntzea da. Horretaz aparte bere errendimendu akademikoa zein soziala suspertzea eta hobetzea lortu nahi da, hau da bere egoera emozionala, soziala eta akademikoa hobetzea.
TUTORETZA:
Egoera honi aurre egiteko zenbait tutoretza saio prestatu dira, ikaslea, irakasle eta bere gurasoekin. Tutoretza hauek Amaiurren egoera emozionala, soziala eta akademikoa hobetzeko helburuarekin prestatu dira. Lehenengo, tutorea hainbat tutoretza saio egin ditu Amaiurrekin bere egoera "psikologo" moduan aztertzeko. Amaiurri bere egoerari buruzko eta egoeratik at dauden hainbat galdera egin dizkio arazoa eta egoera ebaluatzeko. Ondorio batera ailegatzen da, Amaiur desmotibaturik dago eta ez du bere amaren egoera ulertzen. Orduan, Amaiurren aitari deitzen dio honen berri emateko eta bere alabak duen arazoa ebazteko pautak edo laguntza eskaintzen dio. Horrez gero, beste irakasleen laguntza eskatzen du Amaiur berriro motibazioa aurkitu dadin.
Amaiurrek duen arazoa ondo aztertuz gero, kapaza da berarekin tutoretza saioak prestatzeko eta bere egoera bideratzeko. Horrela elkartzen direnean hau gainditzeko pentsatutako metodologia erabiltzen du. Hurbilekoa izatea eta bere konfidantza irabaztearekin bere emozioetan barneratuta hauek nola aldatu jakingo du. Planteatzen du bere amaren egoera klasean tratatzea, ez zuzenki bere amarena baina bai bere egoeran egon diren pertsona batzuen kasuak. Familia horiek pairatzen duten sufrimendua eta ikasleek horri buruz duten ikuspuntua klasean ikusi. Gaia kontuz handiarekin landu behar da, Amaiurrentzat gai zaila delako. Beste pertsona askok bere egoeran egon direla ikusten badu bera ere bere jarrera aldatuko du eta besteengan laguntza bilatzen hasiko da. Bere arazoa gainditzeko lehen pausoa laguntza bilatzea baita. Bere errendimendu akademikoaren hobekuntza bere egoera pertsonalaren hobekuntzarekin etorriko da.
Irakasleekin bere errendimendu akademikoa eta soziala berpizteko saioak prestatu dira. Horrela zenbait proposamen aurkeztu dira motibazioa berreskuratu dadin.
Bere arazoa gainditzen ari den ala ez ebaluatzeko errubrika hau prestatu dugu.
BIKAIN | ONDO | NAHIKO | GUTXI | |
Bere jarrera akademikoa hobetu. | -Gainditzea. Etxeko lanak egin eta ikasi. -Amaren gaixotasuna baino lehen baino motibatuagoa egotea. | -Gainditzea. Etxeko lanak egin eta ikasi. -Bere jarrera berreskuratu. Egoera gainditu. | -Batzuetan ikasi eta etxerako lanak egin. -Egoera gainditzen hasi. | -Ez ikasi, ezta etxeko lanak egin. -Jarrera ez aldatu, egoera ez gainditu. -Klaseko jarduera eta edukiengan interes eza. |
Bere jarrera soziala hobetu familiarekiko | -Bere familia ulertu. -Laguntza eskaini. | -Bere familia ulertu. -Gurasoekiko jarrera ona izan. (laguntza eskaini, gaizki ez erantzutea, etab). | -Egoera ulertu. -Bere familiako edonoren azalean ezin jarri. | -Amari egoeraren errua botatzen jarraitu. -Gurasoekiko jarrera txarra (oihu egin, gaizki erantzutea, etab). |
Bere jarrera soziala hobetu irakasleekiko | -Gainditzea. Parte-hartzaile jarrera izan klasean. -Errespetuzko jarrera izan. | -Errespetuzko jarrera izan. | -Batzuetan errespetua azaldu. -Jarrera ez parte-hartzailerik ez. | -Zirikatu eta gaizki erantzutea. -Errespeturik ez. Jarrera |
Bere jarrera soziala hobetu ikaskideekiko | -Adiskidetasuna (jolastu, errespetuzko erlazioak mantendu, etab). | -Bakardadea gainditu. -Gehienetan errespetua izan(kasu konkretuetan ez). | -Jotzeari utzi. -Errespetuzko erlazioak izan baina gutxitan. -Bakardadea. | -Bakardadea (aislaturik). -Errespetu eza. -Jotzen jarraitu. |
Bere amaren gaixotasuna onartu | -Gainditu. -Amari errurik ez botatzea. -Familian laguntasuna eskaini eta adeitsua izan. -Aurrera jarraitzeko gogoa izan. | - Gainditu. -Amari errurik ez botatzea. -Familian laguntasuna eskaini eta adeitsua izan. -Aurrera jarraitzeko gogoa izan baina oraindik lortzen ez duela ikusten du. | -Erdi gainditu. -Oraindik bere egoera gora beheratan oinarritzen da. | -Ezer ez gainditzea. -Amari errua botatzea. -Familia jarrera txarra eduki. -Bakardadea. -Jarrera ezkorra. |
Mindomon egindako tutoretzaren eskema, klik egin.


No hay comentarios:
Publicar un comentario