Seamos realistas, pidamos lo imposible.


viernes, 29 de octubre de 2010

SARRERA

Kaixo denoi!

Maite Sola, Alazne Morales eta Aritz Kortabarria gara. Orain 2. lana aurkeztuko dugu. Bertan, irakasleen ibilbide profesionalaren gaian murgildu egin gara. Horretarako kasu erreal bat, kasu hipotetiko bat eta bien arteko konparaketa aurkezten dizuegu. Horretaz aparte, irakasleen ibilbide profesionalari buruzko interesgarri iruditu zaizkigun zenbait artikulu eta bideo aurkitu ditugu eta horien hausnarketak uzten dizkizuegu. Gehigarri moduan irakaskuntzan pil-pilean dauden gaiei buruzko bi bideo ipini ditugu.

Espero dugu zuen gustokoa izatea.

GEHIGARRIAK

Hemen uzten dizkizuegu irakasle lanari buruzko interesgarriak iruditu zaizkigun bi bideo.




1-Hau "Bullyng"-ari buruz doa. Irakasle bezala uste dugu oso gai larria dela eta gaur egun oso zabalduta dagoela. Bideoan bullyngari buruz jakin behar den guztia agertzen da. Bullyng-a zer den eta zer ez den identifikatzera laguntzen digu. Bukatzeko, eraso hau jasan duten zenbai adibide agertzen dira oroipen moduan.



2- Bigarren bideo hau irakaskuntzan dagoen autoritate faltari buruz doa. Interesgarria iruditu zaigu gogoraraztea irakasleek duten autoritate falta. Gainera gure ustez gai hau "long life learning" gaiarekin lotu daiteke. Irakasleek gaurgo egoerara ohitu egin behar dira.

4. Ekarpena: KLASEKO PLANGINTZA

Klaseko plangintzaren antolaketari buruzko artikulu hau aurkitu dugu, artikuluan sartzeko klik egin izenburuan.       



LABURPENA:

Gaur egun beharrezkoa da klasea emateko gidoi bat prestatuta izatea. Honek irakasgai bakoitzean emango dugun materia antolatu egingo du. Halaber, egun klaserako plangintza prestatu ala ez prestatu eztabaidatzen da. Horrela glasea emateko plangintza zati hauengatik dago osaturik:

  1. Sarrera.
  2. Klaserako helburuak horrelakoak izan beharko litezke:
-         Zehaztuak eta ondo definituak.
-         Umeek berehala hartzekoak, hau da, klaseko denboran emateko egokiak izan behar dira.
-         Ikasleek egin behar dituzten eskuraketekin erlazionatuta.
  1. Klasean erabiltzeko baliabide auxiliarrak.
  2. Klasean aplikatuko diren prozedura didaktikoak, adbz:
-         Aurretiko froga oinarrizko edukiak ikusteko.
-         Aurretiko motibatzea galderen bidez.
-         Gaiari buruzko ahozko azalpena arbelan eginiko grafikoekin eta beste baliabide batzuekin osatuz.
-         Gai bakoitza bukatzean galdeketa zehatz eta motzak.
-         Ikasleen zalantzak eta arazoak argitu,
-         Ikasleen lanen zuzenketa arbelan eginiko demostrazioen bidez.
-         Hurrengo klaserako egin behar dituzten ariketak bidali.
  1. Ikasleen ariketak eta ekintzak ( talde lanak, klaseko eztabaidak, bakarka irakurtzea…)

HAUSNARKETA:

Gure aburuz klase batek ez du plangintza bat izan beharrik, hau da, batzuetan beharrezkoa da baina egunero plangintza berarekin klase ematen badugu umeak aspertzea oso arrunta izango litzateke. Zenbaitetan plangintza aldatzea ondo legoke, kontextuz eta gauzak egiteko erak aldatuz umeen gauza berrietan integratzeko gaitasuna lantzeak onurak ekarri ohi dituelako. Horregatik noizean behin gida zehatzetik ateratzea ez legoke batere gaizki egongo ( adbz: egunen baten galderak, gaia ematen den egun berean egin beharrean, etxean eduki horiek aztertzeko denbora utzi eta hurrengo egunean galdeketa burutu. Horrela zu euren gainean egon gabe eta euren kabuz edukiak barneratzeko daukaten gaitasuna ikertuko genuke. Gaiaz aldatuz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu klasearen plangintzarako material osagarriak erabiltzea, hots, ez bakarrik liburua eta liburuko ariketak: jokoak, irteerak, ariketa fisikoa, eztabaidak, bideoak, irakasleak prestaturiko ekintzak edo fitxak ( margotzekoak, logikazkoak, edukiak lantzekoak)... Umeek ikastea aspergarria ez dela ulertu behar dute eta horretarako batzuetan plangintza alde batean utzi beharko genuke. Ikastea dibertigarria ere izan daiteke, beraz jolasean ere ikasi daiteke. Ondorioz ez dugu beti “txapa” bota eta galderak egin beharrik, hau da, orden berdina jarraitu ( galderak, “txapa”, galderak, zalantzak …), askatasun gehiagoko klaseak ere, egin daitezke, horrela umeek ere asko ikasiko dute.

3. ekarpena: AHOTSA ZAINTZEA OSO GARRANTZITSUA DA IRAKASLEENTZAT

Irakasleen ibilbide profesionalean ahotsa oso garrantzitsua da, geroz eta gehiago ematen ari dira ahots arazoak irakasleengan. Horregatik, interesgarria iruditu zaigu ahotsari buruzko artikulu bati buruz hausnarketa egitea. Hemen uzten dizuegu artikuluaren link-a, klik egin izenburuan.


    Ahotsa, irakasterako orduan, irakaslearen funtsezko tresna bat da . Urteak eta urteak klaseak ematen egonez gero zure eztarria mindu egiten da eta horrek arazo larriak sortu ditzake fonazio aparatuan. Irakasleak ,profesionalak bezala, ahotsa behar dute, baina,  gutxi dira arazo honetaz konszienteak direnak. Oso gutxi dira arazo hau prebenitzeko aurreneurriak seriotasunez hartzen dituztenak. Horrela, denborarekin eta ohitura txarrekin aparatu fonikoa kaltetzen dute.

Artikuluan gai honi buruz Diana Milena Herrera (fonoaudiologoa)horrela mintzatzen da: “los maestros deben tomar conciencia de que la voz es un componente vital de su fuente de ingreso. Deben conocer y practicar técnicas vocales, pues muy pocos tienen una rutina de entrenamiento vocal. Deben saber, además, que la disfonía, en general, es una enfermedad laboral común en su profesión y es necesario que se eduquen para no lastimar la herramienta de trabajo”. 
 
Honekin esan nahi duena da irakasleek konszienteak izan behar direla haien lanerako ahotsa oinarrizko elementu bat dela eta  haien ahotsa zaintzen ez badute “disfonia” garatuko dutela. Disfonia ahots kordak kontrolatzen dituzten giharren etengabeko uzkurdurek sortutako gaisotasuna da, hitz egiteko zailtasuna eragiten duena. Disfonia egunero ahots ariketa konkretuak eginez sahiestu daiteke.

Artikuluak ere, disfonia moteei buruz eta gure ahotsa nola zaintzeko aholkuei buruz hitz egiten du baina gure ustez, hori irakasleen gaitik atera egiten da.

HAUSNARKETA:

Artikuluan ere disfonia moteei buruz hitz egiten du baina irakasleei bereziki interesatzen zaiena disfonia kronikoa da. Hau da, denborarekin garatuz joaten den hori. Gaixotasun honi buruz irakasleok asko daukagu ikasteko, batez ere, bizi garen estatuan informazioa, hezkuntza eta disziplina falta direlako irakasleen osasun gaietan. Irakasleek inkonszienteak dira haien osasunaren inguruan, informazio falta honek garatu beharko ez zituzten zenbait gaisotasun garatzeko posibilitatea sortzen diela.

Disfoniaren kasuan, eguneroko ahots praktikekin, arnasketa kostodiafragmatikoarekin (diafragmarekin egiten dena) eta etengabeko erlaxatzeko praktikekin (yoga edo tai chi) erraz sahiestu daiteke. Batzutan, praktika hauek nahikoak ez direnez estresarekin bukatzeko laguntza psikologikoa behar da.

Gure ustez irakasleek konszienteagoak eta kontsekuenteagoak izan beharko zuten gai honekin. Betidanik esan da osasuna garrantzitsuena dela guztien bizitzan baina osasun horretaz kezkatzen garen lehenengoak gu geuk izan behar gara. Beraz, etorkizuneko irakasle bezala pentsatzen dut osasun gaiei buruzko informazioa oso garrantzitsua dela gaixotasunik ez jasateko. 

Bukatzeko, hor uzten dizkizuegu zenbait aholku gaixotasun honen aurrezaintzea edo hobekuntzarako:
  1. Ur asko edatea (gutxienez 8 edalontzi egunero). Ez da hotza, ez beroa egon behar.
  2. Egunero ahots kordak berotu eta ariketa bokalak egin.
  3. Alkohola eta kafeina kantitateak murriztu.
  4. Elikadura osasuntsua izatea. Jaten duzun hori kontrolatzea.
  5. Ez erre.
  6. Ez oihukatu.
  7. Sintoma minimoak sentituz gero otorrinolaringologoarengana joan.
  8. Ondo arnasten ikasi.
  9. Yoga, tai chi... erlaxatzen zaituzten irakasgaiak egin.
  10. Estresa saihestu.
  11. Ondo lo egin (8 ordu minimo).
Irakasleen disfoniak:


Bideo honetan disfonia saihesteko kasu batzuk azaltzen dira. Andaluzian bertan iniziatiba hau jarraitu zuten 509 irakasle egon ziren. Irakasle hauen helburua disfoniarekin bukatzea da eta horretarako mikrofono bat eta bozgorailu batzuk eramaten dituzte, ahotsa ez bortzatzeko. Oso iniazitiba interesgarria iruditu zaigu.

2. ekarpena:HEZIKETA JARRAITUA BEHARREZKOA DA.

  Artikulu hau interesgarria iruditu zaigu, artikulua ikusteko klik egin izenburuan.


LABURPENA:

Irakasleen formakuntza jarraitua ezinbestekoa da heziketa pertsonalari eta garapenari lotuta bait dago. Horregatik beharrezkoa da heziketa jarraituan aritzea,hau da, irakasleak kurtsoak egiten dituzte hezkuntzaren berrikuntzak ikasteko, eurek bait dakite gizartearen kidak hezitzen dituztela. Horretaz gain eskola gizartean txertaturik dagoen erakundea da eta gizartea bera garatuz doan heinean eskola ere aldatu egiten da.Halaber gaur egungo eskola egokia izan behar da gaur egungo gizarte kideak hezitzeko eta XXI. Mendeko irakaslea ezagutza interkulturalei, teknologikoei, psikopedagogikoei eta bere jakintza espezializatuei entregatua egon behar da. Gainera ezaugarri berriak ulertzeko, onartzeko eta irakasteko gai izan behar da. Eskola-porrota gaur egun kasu askotan ikusten dugun arazo konplikatua da. Ez da soilik irakasleen errua, baizik eta familia, irakasleak, ikastetxea, kultura, heziketa politikoa eta hainbat faktoreek parte hartzen dute. Horretaz aparte aipatu beharra dago heziketa sistema botere politikoaren eta kulturaren arabera funtzionatzen duela. Aipatu beharra dago gaur egun teknologia berriek pisu handia daukatela, mende honek komunikabideen arloan garapen itzela egin bait du. Eskolak orduan, teknologia berriak kontuan hartu behar ditu egungo gizartearen kideak formatzen dituelako. Irakasleek kontuan izan behar dituzte teknologien alde onak ta arriskuak. Gaiaz aldatuz Bolonia planak alde onak eta txarrak ditu. EB ez da ekonomikoki elkartuta bakarrik egon behar, baizik eta heziketarekiko ere. Azkenik oso garrantzitsua da unibertsitateko irakaslegoaren heziketa bultzatu, unibertsitatean ere ikasten bait da.

HAUSNARKETA

Gure iritziz irakasleen birziklatzea eta gauza berriak ikastea funtzezkoa da gizartearekiko atzean ez gelditzeko eta gure ikasleei heziketarik osatuenetariko bat eskaintzeko. Irakasleek kurtsoetara joan beharko lirateke euren formakuntza berritu eta osatzeko. Hala ere, nahiz eta gaur egun kurtso eskaintza handia egon irakasle guztiak ez dira klase horietara joaten. Horregatik hezkuntza berritze horrek daukan garrantzia azaltzeko eta irakasleak konzientziatzeko meating-ak beharrezkoak direla uste dugu. Guzti horrek zerikusi handia dauka eskola-porrotan.Noski, eskola-porrotaren errua ez da soilik irakasleena baina hauek ere parte hartzen dute. Askotan zenbait irakasleek akatsak egiten dituzte ( klasean arreta mantentzen ez duen umea baztertu edo atzeko ezerlekuetara bidali, familian arazoak dituen ume batez ez konturatzea…etb ) eta horiek porrot-eskolarraren arrazoia bihur daiteke batzuetan. Horrez gain esan beharra daukagu porrot-eskolarra hainbat faktoreek osatzen dutela ( familiak, lagunak, klaseko giroa, eskolako kanpoko ekintzak, irakasleak, gizartea bera…etb ). Boloniako gaian sakonduz artikuluan dionerakin ados gaude, hau da, boloniak alde onak eta txarrak ditu. Praktika eta lan gehiago egiteak profesionalki gehiago osatzen gaitu eta azterketara iristean edukiak landuago eta barneratuago izango dituzu. Lehen 5 urteko karrerak zirenak ordea, zailagoa izango dute 5 urtetan ematen zituzten edukiak 4 urtetan emateko ( zuzenbide adbz ), oso interesgarria iruditzen zaigu behintzat, Europarekiko kontua, hórrela hemengo titulazioak Europako edozein herrialdeetan balioa izango bait du. Bukatzeko esan beharra dago unibertsitateko irakasleek ere birziklatu behar direla eta ez diotela inoiz irakasteari utzi behar, kontuan hart behar dute etorkizuneko profesionalak euren eskuetan daudela.

1.go ekarpena:LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BATI EGINIKO ELKARRIZKETA

Irakasle bati eginiko elkarrizketa hau oso interesgarria iruditu zaigu.
klik egin izenburuan artikulura joateko.




LABURPENA:

a)

Askotan ikastetxeen ikasketa programak editorialen menpe daude, hau da, liburuen progarama jarraitzen dute. Lehen hezkuntzan, haur hezkuntzan baino gehiago ematen da. Honetan irakasleak bere kabuz eginiko ariketa eta ekintza gehiago burutzen dituzte ikasleek lehen hezkuntzan ordea, liburua gehiago jarraitzen da. Ikastetxeek liburu egokiak aukeratzeko lehendabizi liburua hausnartu, aztertu eta komentatu egiten da irekasleen artean. Horretaz gain kurtsoan zehar eta klaseak amaten dituzten heinean, liburuak eta euren edukiak irakasleen artean komentatu ohi dira. Irakasleek liburua gustoso badute beste aspektu batzuk eztabaidatuko dira. Horrela ikastetxea editorialekin harremaneta jarriko da. Bilerak ere egiten dira, non materialak eztabaidatzeko maila horietako tutoreak egotea komenigarria den. Hezkuntzaren lege berria atera da eta zenbait arlo azpimarratu ditu irakasgai guztietan egon daitezen ( irakurtzeko-ulermena, baloreen ezagutza, ahozko-ulermena, informazio eta komunikazioko tecnología berriak…). Horrek ere eragina dauka editorialak dituzten materialak aukeratzeko orduan. Ikasketa liburu bat malgutasun gehiago edukitzea ezinhobea izango litzateke, hau da, irakasleak liburuak dituen edukietatik berak funtzezkoa eta garrantzitsuena dena aukeratzea. Honek lan koaderno pertsonal landuago batera eramango gintuzke, liburuak kontsulta moduan erabiliz. Hala ere ezinezkoa egingo litzaieke irakasleei libururik ez erabiltzea oso zaila baita hezitzeko kalitatezko material euren kabuz sortu eta prestatu. Nahiz eta onartzea zaila den, irakasleak liburuaren menpe irakasten dute, “liburua bukatzea” helburu naguzienetariko batan bilakatzen da. Halaber, irakaslea da liburutik zer eta zer ez hartu neurtu behar duena eta liburutik kanpo beharezkoak diren materialak hartu ala ez hartu erabaki behar duena. Horretaz aparte badago erlazioa esperientzia eta irakasleak liburuetan bilatzen denaren artean. Esperientziak ziurtasuna eta zehaztasuna ematen die irakasleei, hau da liburuak aukeratzeko orduan zorrotzagoak dira materia sakonki ezagutzen dutelako eta libururik gabek ariketak edo jarduerak egiteko orduan ziurtasun gehiago dute.

b)

Gure ingurugiroaren egoera sozio-ekonomikoa kontuan hartuz liburuak aukeratzen ditugu. Editorialek edukiak garatzen eta berritzen joaten dira materia ikasleentzat egokiagoa eta eskuragarriagoa izan dadin. Normalean departamentuko zuzendariak hura osatzen duten irakasleei informazioa eta edukiak ematen dizkie. Kasu berezi baten batean editorialeko komertzialak liburuak aurkezten ditu departamentuko kide guztiak dauden bilera batean. Hezkuntzarako lege berria atera denez ( aurreko hausnarketan aipatutakoa ) curriculo-ari hoberen egokitzen zaion materiala aukeratzen da. Testu liburu bat aukeratua izateko ondorengo ezaugarriak eduki behar ditu: edukietara ondo egokitu behar da eta maila egokia izan beharra dauka; ariketak eta ekintzak dibertsitatea izatea, edukietan zentratzea eta sakontasun maila dezberdinak izatea. Gainera, liburuek irakasle gabeko lana bultzatu beharko lukte ( etxean ). Irakasleak liburua erabiltzeari utziko balio, arazoak egongo lirateke: denbora falta liburua laboratzeko eta gero, ordenatzeko, anpliatzeko, egokitzeko eta hobetzeko. Horretaz gain testu liburuak irakaslearen ekintzak gidatzen ditu, ikasleak landu behar dituen edukiak eta ariketak bertan bait daude. Hala ere, testu liburuak ez diren beste materialekin ere irakasgaiak lantzen dira. Bukatzeko, esperientziak zeure buruarengan konfidantza eta ziurtasun gehiago izatea lortzen du eta horrela, liburua zalantzan gehiago jarri.

c)

Editorialak beren lana egiten dute dekretuaren pautak jarraituz baina irakasleek ere euren kabuz materialak prestatzen dituzte.Horretaz aparte editorialak liburu aldaketa agin behar duten ikastetxeekin harremanetan jartzen dira eta batzuetan beste zikloetako irakasleek ere dute liburu aldaketa horretan parte hartzen dute, nahiz eta ziklo horietan ez egon eta lasaitasun handiagoz hartu. Aldaketa arrazoiak klaustroan baieztatzen dira eta noski, azalpena ematen da. Klasean erabiltzeko testu liburu batek izan behar dituen ezaugarriak ondorengo hauek dira: aurkezpen ez aspergarria izan; argazki eta irudi koloredun eta argiak; eduki egokiak; eta letra mota, gero landu eta aplikatuko dena. Halaber, testu liburuetan hobetzeko gauzak hurrengoak dira: liburu testua baliagarria izan behar da ziklo bakoitzeko eta aukeratzeko koadernotxo dezenterekin; ikasleek pentsatzeko eta arrazoitzeko kapazitatea edukitzea; teknologia berriak liburuetan gehitzea eta ez bakarrik erabiltzea; eta irakasleak liburuak laguntza edo gida moduan edukitzea, ez helburu bezala. Irakasleek liburuak erabiltzeari utziko baliote materiala sortzeko koordinazioa eta esfortsua handiagoa izango litzateke. Liburuak irakasleen ekintza gidatzen du, askotan liburua bukatzea da euren helburu bakarra. Editorialek urteak pasa ahala liburuak aldatzen dituzte;irakasleek nahiz eta daukaten liburuarekin gustora egon, aldatzera behartutak daude. Gero eta esperientzia gehiago izateak, orduan eta zorrotzagoak egiten gaitu liburu bat aukeratzerakoan, liburuari kasu gutxiago egiten zaio. Esperientzia gabeko irakaslearentzat, aldiz, liburua bukatzea da bere helbururik garrantzitsuena


HAUSNARKETA:


Gure ustez libru bat egokia izan dadin maila zehatz baterako eduki aproposak izan beharko lituzke, hau da, kurtso bakoitzerako programak batzen dituen edukiak izan beharko lituzke. Gainera liburuek irudi koloredunak, grafikoak, estadistika taulak, mapak eta ariketa interesgarri eta dibertigarriak izatea komenigarria izango litzateke liburu horretatik ikastea aspergarria izan ez dadin ( ikasi daiteke dibertitzen zaren bitartean ). Horretaz gain teknologia berriak ikasteko erabiltzea garrantzitsua denez, liburuek dokumentalen diskak eramatea ez legoke gaizki egongo. Ezaugarri guzti horiek kontuan hartuz irakasleak bildu egin behar dira. Bilera horietan liburuekiko euren iritzia azaldu eta arrazoitu beharko lukete azkenik adostasun batera iristeko. Hala ere bileraren batean editorialeko liburuak aurkezten dituena egotea interesgarria izango litzateke. Irakasleek testu liburuak erbiltzeari utziko baliote beste hainbat liburuetan informazioa bilatu beharko lukete beren liburua edo apunteak sortu ahal izateko. Beraz, testu liburuetan zenbait eduki bilduta daudenez, erosoagoa da hura erabiltzea. Dena dela, irakasleak liburutik hartutako edukiak osatu beharko lituzke, hau da, ikasleen jakintza osatzeko beharrezkoak diren materialak beste leku batzuetatik atera beharko lituzkete. Gaur egun ikusi dezakegu nola esperientzia gehiago daukaten irakasleek liburua gutxiago erabiltzen duten, liburuak dioen guztiaz ez bait dira fidatzen; liburuan bertan, informazioa gaizki edo eskas emanda aurkirtzen badu, bere kabuz prestaturiko materiala emateko ez du inongo ziurtasun faltarik izango. Horrela esperientzia handia duen irakasleak liburua informazio iturri bezala erabiliko du. Esperientzia gutxiko edo gabeko irakasleek ostera, liburuan azaltzen dena eman ohi dute ( salbuespenak beti egertzen dira, noski ).

lunes, 25 de octubre de 2010

Ibilbide profesionalari buruzko galdera: Beharrezkoa al da irakasleen etengabeko formakuntza?

Irakasleen ibilbide profesionalaren gaiarekin gaudenez "long life learning" kontzeptua sakonago aztertzea erabaki dugu.

"long life learning" kontzeptua hobeto ulertzeko artikulu hau aurkitu dugu. Klik egin hemen artikuluaren enlazera joan ahal izateko. Artikulu honetan "long life learning" kontzeptuari buruz hitz egiten dute modu orokor batean baina guk kontzeptu hau irakasleen munduan duen ohiartzuna aztertuko dugu.



"LONG LIFE LEARNING"

Irakasle bat irakasle izan baino lehen ikaslea izan da. Magisteritza ikasterakoan irakasle izateko oinarrizko kontzeptuak barneratzen ditu eta barneratzen dituzun horiek egoera eta denbora konkretu batean behar diren kontzeptuak dira. Baina, kontzeptu horiek  gizartea aldatzen doan einean aldatu egiten dira, horregatik irakasleek, egoera berriari ohitzeko, haien jakintzak etengabe berritu egin behar dituzte.  Egoera berriei ohitu ahal izateko ikasleek etengabeko formakuntza prozesu bat jasan behar dute.  

“Long Life Learning” etengabeko formakuntza prozesua da. Prozesu honen helburu esanguratsuenak irakasleak bere jakintzak berritzea, laneko egoera hobetzea, produktibitatea igotzea, lanerako kualifikatuagoa egoeta eta eragingarriagoa izatea eta haien jakintzak zabaltzea dira.


Gizartea etengabe aldatzen ari da eta gizarteko erakunde guztiak aldaketa horietara oihitu behar dira, irakaskuntza barne. Lehen zeuden irakas teknika autoritarioak ez dira gaurko gizarte sisteman balioko. Gaurko umeak ez direlako iraganean zeuden umeek bezala, eta etorkizunean egongo direnak bezalakoak ezta. Horregatik, hezkuntza, momentuan dauden ezaugarrietara ohitzeko gaitasuna izan behar du.
Gaur egun, bizi garen testuinguru multikulturalak zenbait materien berrikuntza beharrezkoa egiten du. Hala nola bitartekotasun interkulturala haur eta lehen hezkuntzan. Honi buruz gehiago jakinda irakasleek klasean arlo hau garatzeko beharrezko norabidea eta tresnak izango zituzten. Honekin batera, beharrezko formakuntza dago interkulturalitatean, hezkidetzan, bakerako hezkuntzan eta drogodependentzian bigarren hezkuntzan. Hauek guztiak gaur egungo egoerak dira, egunero gertatzen direnak, eta horregatik irakasleek honetara ohitu behar dira, etengabeko formakuntzaren bidez. Prozesu honek gure hezkuntzaren hobekuntza eta denborarekin, gure etorkizuneko gizartearen hobekuntza ekarriko du.
Etengabeko formakuntzaren oztoporik handienak klaseetara joateko alferkeria eta askotan izan ditzeketen ordutegi bateraezintasuna dira. Gaur egun, teknologia berriekin interneten bidez etxetik egin ditzakete formakuntza kurtso hauek. Formakuntza berri honi e-learning deritzo eta geroz eta komunagoa da irakasleengan. 

Estres handiko gizarte batetan bizi gara eta beti milaka gauza ditugu egiteko egin behar duguna egin baino lehen. Beraz, e-learning formakuntza oso interesgarria iruditzen zaigu. Internet-i esker ezin dugu ikasteari utzi eta ikastea beharrezkoa ikusten dugu teknologia berrien gizarte honetan. Adibidez, orain dela 30 urte magisteritza ikasi zutenek eta berritzeko asmorik ez dutenek ez dira arbela elektronikoetara moldatuko.





Etengabeko formakuntzarako egiten diren azterketak dira. Azterketa hauek boluntarioak dira, irasleek izena eman behar dute azterketa egiteko. Urtero egiten diren azterketak dira eta haur hezkuntza, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzako modalitate guztiak ebaluatzen dituzte. Azterketa horiek haien alde onak eta hobetu beharreko aldeak aztertzen dituzte. Horrela, irakaslea jakin dezake zeintzuk dira hobekien ematen dituen arloak eta bere karrera puntu horretatik enfokatu dezake.

jueves, 21 de octubre de 2010

IRAKASLEEN IBILBIDEA: LANAREN ESKEMA

Hemen uzten dizuegu lanaren eskemaren link-a.  Hemen klikatu.

IRAKASLEEN IBILBIDEA: BI KASUEN ARTEKO KONPARAKETA

Hemen uzten dizuegu bi kasuen arteko konparaketa. Klik egin konparaketa hitzan. Alde gehiago daude bi kasuen artean baina hauek izan dira esanguratsuenak iruditu zaizkugunak.


IRAKASLEEN IBILBIDEA: KASU ERREALA

Hemen uzten dizuegu gure kasu errealaren lana.




Hau izan da guk aurkeztu dugun power point-a kasu errealari buruz. Kasu hau aztertzeko Mª Pilar Marcorekin elkarrizketa bat izan genuen, audio bidez grabatu genuena, beraz behan uzten dizkizuegu gure audiozko bitartekoa. Audioak entzuteko klik egin bideoaren gaineko izenburuan. Espero dut ondo entzutea.



1-Mª Pilar jaiotzetik eskolara joan arte (10 urte bete arte):

Mª Pilar Marco Tafallan jaio zen, Nafarroako erdiko zonaldean kokaturiko herria. Han, 4 urte egon eta gero Burlatara mugitu egin zen. Eskolarekin izan zuen lehenengo esperientzia Burlatan izan zen, "Hilarion Eslava" eskolan.




 2-Mª Pilar Ingreso frogatik batxiler elementala bukatu arte


Institutora sartzeko ingreso froga bat gainditu behar izan zuen, horrela "Capuchinas"-en hasi zen batxiller elementala egiten. "Caouchinas"-en izandako ibilbdea azaldu egiten du.





3-Mª Pilar goi mailako batxilergotik COU bukatu arte:

Goi mailako batxilergoa egiteko Iruñeara joan zen "Plaza de la Cruz" izeneko instituto batera. Bere buruan ez zeukan argi ikasiko zuena baina erizaintza eta magisteritzaren artean zegoen. COU egin zuen eta gainditu ez zuenez, ezin izan zuen erizaintzan sartu eta magisteritza ikasten hasi zen.






4-Mª Pilar Marco: Magisteritzako ikasketak eta euskeraren egoera.

Hurrengo audioan bera magisteritza ikasterakoan izan zituen sentsatzioake eta esperientziak kontatzen ditu. Berarentzat ez ziren oso ikasketa gogorrak izan. Haiek gizatearekiko izan zuten konpromesu soziala azaldu egiten du. Gero, euskararen egoera Nafarroan txarra zela azaltzen du. Bera ez zuen euskaraz ikasi eta  euskera ikasi behar izan zuen bere kabuz, klasekide batzuk erakutsita.




5- Mª Pilar Marco: Lana lortzeko zailtasunetik lehenengo lanera.

Lana lortzeko zailtasunak kontazen dizkugu Mª Pilar Marcok. Momentu hartan irakasle bezala lan egiteko herriko alkateari baimena eskatu behar zenion bere herrian irakasle bezala aritzeko. Beraz, herri txikikoek erraza zuten lana lortzeko baina Iruñean bizi zirenek oso zaila zuten lana lortzeko Iruñean lan berdinaren atzean pertsona asko zeudelako.

Bere lehenengo lana "Hiru Herri" elkartean izan zen, Huarten. Euskaren hasierak Nafarroan gurasoek sortutako elkarte horiek izan ziren eta oso gogorrak izan zirela kontatzen du.






6-Mª Pilar Marco: Orain arteko lanak eta esperientziak.

Oposizioak gainditu zituen eta "Hiru Herri" elkartea utzi eta gero, euskerako titulua ez zuenez, erdal adarrera aldatu egin zen. San Adrian (Nafarroa) herrian lan egin zuen.

San Adrianetik Burlatara mugitu zen interina moduan aritzeko. Haur hezkuntzan lan egiten aritu zen urte batez, hiru urteko umeekin, eta asko gustatu zitzaionez titulua atera nahi izan zuen. Titulua eskuratzeko Santander aldera mugitu zen, bost hilabete pasa eta gero lortu zuen. Momentu hartan euskerako titulua (EGA) atera zuen eta Atarrabian plaza lortu zuen.

Atarrabian "Lorenzo Goicoa" izeneko eskola elebidun batean lan egiten egon zen 8 urtez. Azkenik Burlatako "Ermitaberri" ikastetxera aldatu zen eta hamar urte darama hemen lan egiten.




IRAKASLEEN IBILBIDEA:KASU HIPOTETIKOA

Kasu hipotetikoaren power point-a zein pdf-a egin genuen baina ez digu blogera igotzen uzten beraz power point-aren laburpen txiki bat uzten dizuegu.



MIRARI IKASTOLABEITI:

Mirari Ikastolabeiti herri txiki batean jaiotako neska bat da.Etxeko eta inguruneko giroa eskola txikitako hezkuntza jasatera eramaten dute. Hau da, irakasle eta ikasleen arteko harremana zuzenagoa, adin desberdineko ikasleak eta ingurunearekiko harreman handiagoa duen eskolara.


DBH eta Batxilergoa egiteko 10 km-tara zegien herri batera joan behar izan zuen, han jasotako hezkuntzaren metodologia arautuagoa zegoen, ez zen eskola txikiagoa bezain librea. Batxilergoa egin zen eta unibertsitatean sartzeko prestatu zen.

Unibertsitatean bere bizitza guztiz aldatu zen, herri txiki batetik hirira joan behar izan zuelako. Haur hezkuntza ikasten hasi zen eta aldi berean hiriko bizimodua deskubritu zuen.

Ikasketak bukatu eta gero etxetik gertu zegoen ikastola batetan lan egiten hasi zen 6-8 urteko umeekin. Azkenik, bera ikasi zuen eskola txiki berean klase emten bukatu du.

viernes, 15 de octubre de 2010

4. artikulua


 Interesgarria iruditu zaigu eleaniztasunari buruzko artikulu hau:



Hiru eleko eredua proba gisara abian jartzeko prozesuak ez du aldaketa handirik ekarri ikastetxeetara, eleaniztasuna sustatzeko egitasmoak martxan baitituzte.

LEHENDIK URRATUTAKO BIDEA

J.Rejado-M.Asensio-A.Iraola.
Ez dira hutsetik hasi. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proba gisara proposatutako hiru eleko eredua martxan jarri duten ikastetxeentzat, egitasmoa ez da eleaniztasunerantz emandako lehen pausoa. Eredu berria nola ari diren txertatzen azaldu diote BERRIAri Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe banak, eta hirurek adierazitakoaren arabera, esparru berriak ez du aldaketa handirik ekarri. Izan ere, euskara, gaztelania eta ingelesa irakaskuntzan txertatzeko bidea aspaldi abiatu zuten.

Jaurlaritzak LH Lehen Hezkuntzako laugarren mailan zein DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailan eredua abian jartzeko aukera eman du. Hizkuntza bakoitzean gutxienez bost eskola ordu eman behar dira LHn; sei DBHn. Ikastetxeen esku dago gainerako orduetan zer hizkuntza hautatu.
MIGUEL DE UNAMUNO
Ikastetxe publikoa (Gasteiz)


«Ingelesez emandako eskolak hartzeko, oinarrizko ezagutza behar da»

Euskara, gaztelania eta ingelesa ikasgela barruan uztartzen eskarmentua du Miguel de Unamuno Gasteizko institutu publikoak. 2002. urtean hiru eleko eredua abiarazi zuen, eta hala ikasi duten bi ikasle belaunaldik DBH eta batxilergoa bukatu dituzte bertan. Sekun Bermejo eta Maite Aranzabal Jaurlaritzaren irizpideen arabera antolatutako esparru berrian ari dira. Mamen Perezek, berriz, 2002. urtean hasitako ereduarekin lan egin zuen Aranzabalekin. Hirurek eredu zaharra eta esparru berriaren arteko oinarrizko aldeak nabarmendu dituzte. Hala, 2002. urtean hasitako ereduan gutxieneko ingeles maila eskatzen zen, eta ikasle gehienak B eta D ereduetatik zetozen, euskarazko ezagutza bermatzen zutelako. Ordea, esparru berrian ez dago aurreko azterketarik.

Eredu berrian matrikulatzea librea izan arren, dauden plazen arabera betiere, Miguel de Unamuno ikastetxeko ingeleseko arduradunek gutxieneko maila izatea lagungarria zela azaldu zieten gurasoei. «Ingelesez emandako eskolak hartzeko, oinarrizko ezagutza behar da», azaldu du Bermejok. Ikasleen gutxieneko ingeles maila bermatu arren, DBHko lehen mailan irakasgai «samurrenekin» hastea egoki ikusten du Bermejok: «Ezin duzu lehen urtean Matematika ingelesez eman». Ikasleak ingelesezko gaitasuna garatzen ari direla azaldu du, eta ikasturteak aurrera egin ahala Filosofia ingelesez ematera hel daitezkeela.

Hezkuntza Sailak abiarazitako hiru eleko eredu berrirako egokitzapenak arazo batzuk sortu dituela adierazi du Maite Aranzabalek. Proposamen berrian, esaterako, euskarazko ordu gutxiago daude eredu zaharrean baino, eta horrek ez zuen harrera ona izan D eredutik heldutako ikasleen gurasoen artean. Horrez gain, Hezkuntza Sailak ereduaren berri eman zuenerako aurreko hiru eleko eredua eskainita zeukaten ikastetxeek LHko eskoletan, eta aurreko ereduari emandako laguntzak kendu egin dizkie Jaurlaritzak. Nolanahi ere, aurten ere eredu horri eutsi egin diote.

Argi dute hirurek«irakasleen ekimena» ezinbestekoa dela eleaniztasunaren bidean. «Ikastetxe publikoetan dugun arazo nagusiena langile taldea da», azaldu du Aranzabalek. Izan ere, eskola publikoetako langileek erronka berriari aurre egiteko prestakuntza behar dute, guztiek irakasgaia ingelesez emateko gaitasuna ez dutelako. Hizkuntza hori ikasi nahi duten irakasleentzako laguntzarik ez dagoela gogorarazi du Bermejok, eta hiru eleko esparrua hedatuko bada, hori zuzentzeko tresna egokiak sortzea proposatu du. Nolanahi ere, Miguel de Unamunon Ingeleseko Mintegikoa irakasleez gain eskolak ingelesez emateko gai diren irakasleak daudela nabarmendu dute, «zorionez». Dena den, argi dute ikasturte batetik bestera egoera alda daitekeela. «Ezin dugu nahi duguna egin, baizik eta ditugun baliabideen arabera egokitu», gogorarazi du Perezek. Astean ingelesezko zazpi ordu eman ahal izateko irakasgaiak «sortu» behar izan dituzte, betiere ohiko irakasgaiekin talka egin gabe.

Eredu zaharrarekin zein eredu berriarekin 50 ikasle inguru matrikulatzen dira urtero, eta etorkizuna norabide horretan doala argi dute hirurek, baikor.
ORERETA IKASTOLA
Itunpeko ikastetxea (Errenteria)


«Guretzat aldaketara moldatzeak ez du ekarri aztoramendu handirik»

Errenteriakoa da (Gipuzkoa) Orereta ikastola, itunpekoa. 1960ko hamarkadan urratu zuen bidea, eta 0-3 zikloan hasi eta batxilergoa amaitu arteko eskolak ematen ditu gaur egun. Hiru eleko hizkuntz eredura egokitzeko aparteko moldaketarik ez dutela egin behar izan dio Egoitz Verdugo zuzendari pedagogikoak. LHko laugarren mailako lau ikasgelatan jarri dute martxan eredu berria, eta ikasturte amaieran talde horietako hogei ikaslek pasatuko dute Eusko Jaurlaritzaren ebaluazioa. Aldaketak ez die aparteko kezkarik eragin. Hiru eletan batera jarduten ohituta daude ikasleak. «Orereta ikastolak eta Euskal Herriko ikastola guztiek urte ugari daramatzate eleaniztasunean, Eleanitz proiektuan, eta horrek bermatzen du oinarri bat badaukagula, bai ingelesa lantzeko, bai gaztelania lantzeko, eta, noski, euskara lantzeko. Azken finean, gure ikastolaren helburua euskara da, eta gure hezkuntzaren ardatza».

Hizkuntzak, ikasgelan, ahalik eta modu naturalean txertatzen saiatzen dira; hainbat ikasgaitan tartekatzen dituzte ingelesezko eta gaztelaniazko jarduerak. «Izan daiteke, esaterako, Euskal Herriko geografia ikastean ikasliburuan ibai baten informazioa ingelesez agertzea eta ingelesez lantzea». Euskara, Ingelesa eta Gaztelania izaten dira, ikasgai gisara, elebakarrak izaten diren eskola ordu bakarrak. Gainerakoetan, tarteka, gaztelania eta ingeles zipriztinak izaten dira. «Baina modu transbertsal batean, ez da gauza berezi bat; tresna moduan hartzen dute ikasleek hizkuntza». Haurrak, gainera, ingelesarekin 4 urterekin hasten direla dio Verdugok, eta horrek samurtu egiten duela prozesua: «Ohituta egoten dira». Horregatik ez die aparteko nekerik eman Jaurlaritzak proposatutakora egokitzeak. «Moldaketa txikiak eginez betetzen ditugu ereduak agintzen dituen portzentajeak», azaldu du. «Agian, ingelesezko fitxaren bat gehiago sartu behar izan dugu, baina benetan guretzat aldaketara moldatzeak ez du ekarri aztoramendu handirik».

Ingelesarekiko helburua, Eleanitz egitasmoan, 16 urtean jartzen dute ikastolek. «B2 helburua jartzen dugu; ikasle denek ez dute lortzen maila hori, baina guk lortu nahi dugu DBHko laugarren maila amaitzean gaitasun batzuk izatea ingelesean». 12 urterekin hautazkoa izaten dute ikasleek laugarren hizkuntzari ekitea: frantsesa izaten dute aukeran. «Ikasleen erdiek behintzat aukeratzen dute».

Jaurlaritzak ezarritako ereduaren ebaluazioa zehazki zein izango den ez dakite oraindik. Baina baikorrak dira. Arrunt nota ona lortuko dutela dio Verdugok: «Ebaluatuko gaituzte; ebaluatuko dituzte gure eredua, Eleanitz, eta beste eredua, eta gu seguru gaude gure ereduak nota hobeak izango dituela». Baliabide zenbait jaso dituzte Jaurlaritzaren partetik eredu hau ezartzeko, eta erabili dituzte: «Gure eredua indartzeko». Hala ere, ikastolako irakasleek proposamenera egokitzeko ez dutela deus berezirik egin dio Verdugok. «Aurretik ere prestatuta daude gure eleaniztasun ereduan».
LEKEITIOKO ESKOLA
Ikastetxe publikoa (Lekeitio)


«Guk ez dugu euskara galtzeko beldurrik, kalean, etxean eta eskolan dagoelako»

Lekeitioko eskola publikoak ere (Bizkaia) orain hamar urte inguru ekin zion eleaniztasunaren bideari. Ikas Komunitatea izeneko proiektuaren barruan eginiko eztabaidan ohartu ziren hizkuntzen garrantziaz. LHko zentroa da, D eredua darabilena eta hizkuntzak «oinarrizko» jotzen dituena. Hala ondorioztatu izan dute ikastetxeko irakasle, langile, ikasle eta gurasoz osatutako batzordeek, Xabier Iturbe zuzendariak azaldu duenez: «Emaitza akademiko onak lortzeko, hizkuntzak menderatu behar dira. Hasieratik izan dugu hiru hizkuntzak bultzatzeko asmoa». Hala, batez ere ingelesa sustatze aldera, ikasgai bakoitzean jorratutako gaiak landu izan dituzte talde txikietan.

Izan ere, atzerriko hizkuntza da gurasoen kezka iturri. «Nolako ikastetxea nahi dugun eztabaidatzean, guraso askok ingelesa aipatzen dute; etorkizunari begira garrantzitsutzat daukate, eta sendotu beharra ikusten dute», dio Iturbek. Euskara, berriz, ez du arriskuan ikusten, haur gehienen ama hizkuntza baita: «Guk ez dugu euskara galtzeko beldurrik. Hori ikastetxe bakoitzak aztertu beharko du, bere egoera soziolinguistikoaren arabera. Baina Lekeition, euskara kalean, etxean eta eskolan dago, baina maila igotzeko erronka ere badugu».

Arazoa, izatekotan, gaztelaniarekin dute, gune euskalduna izaki, ikasleek «ahozkotasuna findu» behar dutela aitortzen baitu Iturbek. Hori dela eta, gaztelania ikasgai praktiko baten bidez lantzea erabaki dute, Plastikako eskola orduetan. Ingelesa sustatzeko, ordea, arlo teoriko bat hautatu dute, Ingurune, baina eskola orduak euskararekin banatu dituzte: «Ingelesa irakaskuntzan txertatzea zailagoa da, ez dagoelako gure inguruan. Horregatik uste dugu komenigarriagoa dela Inguruneko bi saio euskaraz ematea, eta beste bi saio ingelesez: hizkuntza batean eta bestean jorratutako edukiak lotzeko aukera ematen digu».

Zuzendariak «erronkatzat» dauka gaiak ingelesez lantzea eta idaztea, baina «baikor» da, «ikasleak maila pixka batekin heltzen direla ikusita». Irakasleei dagokienez, ez dute inor kontratatu behar izan, taldean badaudelako ingelesez dakiten zenbait. Dena den, Iturbe ez dago horrelako egitasmo batean kanpoko norbait sartzearen alde: «Argi genuen gure taldeko irakasle bat jarri behar genuela ingelesezko klaseak ematen, proiektuak jarraipena izan dezan. Kanpotik datorrena aurten egongo da, baina datorren ikasturtean, agian, ez».

Hartara, hiru eleko ereduak ez du aldaketa handiegirik ekarri Lekeitioko eskola publikora. Izatez, ikastetxeak martxan jarritako egitasmo bat garatzeko aukera eman dio; are gehiago, Iturbek uste du hiru eleko eredua bat-batean abiatzea zaila dela: «Ikastetxeek antzeko proiekturen bat eduki behar dute eredu berria aplikatu ahal izateko». Gainera, Jaurlaritzak ez die zentroei jarraibiderik ia eman: «Ez dakigu zein asmo duen Hezkuntza Sailak. Denok irakasgai bera ingelesez emango bagenu, unitate didaktikoak egiteko aukera egongo litzateke, baina gu geure kabuz gabiltza. Ebaluazio zorrotzak egingo dituztela baino ez dakigu».

 
Itunpeko eskola gehiago ari dira, publikoak baino


Nabarmena izan da eskola publikoek harrera hotzagoa egin diotela eredu berriari itunpekoek baino. 74 eskaera egon ziren hiru elekoa probatzen hasteko; 18, eskola publikoek eginak, eta gainerakoak, itunpekoek. Jaurlaritzak hautatuak 40 ikastetxe izan dira: 16 publiko eta 24 itunpeko.



 
Ikastetxe hautatuak


ARABA (GASTEIZ)

Luis Dorado, San Martin, Urkide, Nazareth, Presentacion de Maria, San Viator eta Miguel de Unamuno ikastetxeak.

BIZKAIA

Larrea, Antonio Trueba, El Regato eta Cruces (Barakaldo); Pio Baroja, Zurbaran, Miguel de Unamuno, Rekaldeberri, El Ave Maria eta Ibaigane (Bilbo); San Bartolome, Txomin Aresti, Jose Migel Barandiaran eta B. V. Maria (Leioa); Las Viñas eta Santa Maria-Hijas de la Cruz (Santurtzi); San Fidel ikastola (Gernika-Lumo); Txomin Agirre ikastola (Ondarroa); Franciscanas de Montpellier (Trapagaran); San Felix de Cantalicio (Ortuella); Jado-Compasion (Erandio); Munabe (Loiu); Vizcaya (Zamudio); Lekeitio (Lekeitio); Barrutialde (Arratzu).

GIPUZKOA

Haurtzaro ikastola (Oiartzun); Orereta (Errenteria); Usabalgo Laskorain ikastola (Tolosa); Jakintza ikastola (Ordizia); Manuel de Larramendi, Presentacion de Maria eta Ingeles ikastetxea (Donostia); Presentacion de Maria (Urnieta).



 
Eskolek «harrera ona» egin diote ereduari, Zelaaren ustez


Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren arabera, gogotsu murgildu dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak proposatutako ereduan. «Harrera ona egin diote». Ukatu egin zuen atzo hitz horiekin Eusko Legebiltzarrean EAko eledun Juanjo Agirrezabalak egindako kritika. Hark salatu zuen ikastetxe publiko gehienek «bizkarra» eman diotela proposamenari: «Izan ere, ez dute sinesten honetan; ez dakite zein helmuga lortu behar dituzten hizkuntza bakoitzean». Isabel Zelaaren arabera, ikastetxeek, eredu berrian murgiltzeko aurkeztu dituzten proiektuak «kalitate handikoak» izan dira, eta horietan eskolek argi erakutsi dute Hezkuntza Sailaren «filosofiarekin» bat egin dutela. «Adostasuna erabatekoa izan da ikastetxeetako proiektuen eta Hezkuntza Sailaren helburuen artean», esplikatu du. Eredu berria probatzen hasteko hautua egin duten ikastetxe guztiek ikasturtea arazorik gabe hasi dutela azaldu du. «Dena prest dago, eta martxan». Gogora ekarri du proiektuan murgiltzeko eskariek eskaintza bikoiztu zutela.

Irakasleen gaineko pertzepzio soziala


-Irakasleak funtzio ezberdinak izango ditu. Umearen ardura nagusiena gurasoengan dago baina irakasleak ere funtzio garrantzitsua dauka. Irakasleak umea  eta bere ezgaitasunak ezagutu behar ditu. Irakaslearen funtzio garrantzitsuenetariko bat edukiak umeei jakinaraztea da baina, beti ere umearen nortasuna eta gaitasunak kontuan izanda. Umeak ordu asko pasatzen ditu eskolan eta hor ikasten duena erreferentzia bat izango da berarentzat.

-Irakasleekiko ez ditu ezberdintasun handirik ikusten, irakasle onak beti izango dira onak eta txarrak berdin-berdin.Irakaslea izatea bokazioa suposatzen du, hau da, zeure lana gustuko ez baduzu, ez duzu ondo egingo; beraz irakasle  txarra izango zara. Sistemari erreferentzia eginez, hauek aldatzen joaten dira eta berarekin batera hezkuntza; horrela, edukiak, etb aldatzen joango dira.

-Alde batetik gizarteak asko baloratzen du irakaslearen lana, gurasoek euren konfidantza irakaslearengan jartzen dutelako. Bestetik, ez daude hain baloratuak, hau da, ez dituzte hartzen goi mailako pertsonak bezala. Badirudi unibertsitate, DBH edo batxilergoko irakasleak maila altuagoetan daudela.


- Irakasle baten funtziorik garrantzitsuena irakastea da. Ala ere umeengan jakintza piztu  eta irakas materiekiko interesa bereganatu behar dute.

- Hezkuntza euskera arloan aldatu da, lehen ez zegoelako euskera ikasteko hainbeste aukerarik eta orain edozein lekutan ikasi daitekeelako ( D eredu) . Historian atzera eginez, Francoren diktaduran euskera debekatuta zegoenez, ezin zen ikasi. Horrela hizkuntza erabiltzen zuten ( elizak hezkuntzan esku hartzea ) populazioa kontrolatu eta eurek nahi zuten moduan sortzeko.
- Gizarteak ez du baloratzen irakasleen lana; hauek dira gure umeen etorkizuna eta bizitza profesionala gidatuko duten pertsonak, akademikoki hezitzen dituztelako. Horrela asko galdu izan da gizartean irakasle baten erreferentziarekiko errespetua.


-Irakasle baten funtzioa, kontrolatzen duen materia umeei transmititzea da. Ala ere oso garrantzitsua da ematen duten heziketa, batez ere ume txikietan.

- Hezkuntza ez da asko aldatu.

-Gizarteak oso ondo baloratzen du irakasle baten lana soldata on batekin eta opor askorekin saritzen zaielako.


 -Irakasle batek umeak hezi  behar ditu eta heziketa hau integrala izan behar da, hau da, irakasleak ez ditu bakarrik edukiak eta kultura irakatsi behar, baizik eta gizartean ondo moldatzeko eta integratzeko ere, prestatu behar dituzte. Horrez gain baloreak landu behar dira, errespetua, laguntza, kritikak egin…etb

- Lehen, edukiak buruan sartu behar zenituen baina ez zeuden erreminta pedagogikorik orain bezala. Oso inportantea da dena lotzea: edukiak ondo barneratzea eta baloreak transmititzeko pedagogia. 

- Gizarteak ez du baloratzen irakasle baten lana. Irakasle baten lana oso garrantzitsua da eta oso ondo egin behar da euren eskuetan geure etorkizuna bait dute. Horregatik gizarteak gehiago baloratu behar du.

 

-Irakasleak haurrak hezitzeko bokazioa izan behar dute.

-Lehen, neska eta mutilak banaturik zeuden klaseetan. Hamaika urte bete arte joan zen eskolara, nahiz eta legez, 14 urte izan arte joan zezakeen. Berarentzat lehen materia gutxiago ikasten zuten baina gaurko umeek baino askoz hobe memorizatzen zituzten gauzak. Bere garaian ez zituzten ez etxekolanik ezta kontrolik ere. Horregatik irakasleak ez zekien ezer bere ikaslearen ikasketa prozesuari buruz.

-Irakaslearen lana baloratuta dago. Orain umeei gertatutako edozein gauzagatik errua irakasleei leporatzen da, gurasoek irakaslearen contra jarriz. Baina garai hartan gurasoak ez ziren bere seme-alaben ikasketa prozesuaz enteratzen.


 - Irakasle batek hezi behar du.

 - Lehen irakaslea klasera iritsi, klasea eman eta joan egiten zen. Orain aldiz, irakaslearen eta ikaslearen arteko erlazioa estuagoa izatea bilatzen da. Antzinan adibidez, ez ziren lanak taldeka ia-ia egiten eta orain arruntagoa da lanak taldeka egitea. Lehen irakasleak autoritate osoa zeukan eta orain ez da horrela.

-  Gizarteak irakasleak baloratzen ditu; antzina medikua, apaiza, abokatua, irakaslea etb…zeuden eta Hauek ziren intelektualtzat hartzen zituztenak.

                              
-Ikasleak abilidadeak eta jakintzak hartzen joan daitezen lagundu behar dituen pertsona da irakaslea. Umeak euren bizitzaren arlo guztietan hezitzea Portu behar du irakasle batek. Batzutan irakasleak edukiak transmititu behar ditu baina bere funtziorik garrantzitsuena umeak euren ikaskuntza lantzen ikastea  da.
                      
-Orain aurrerakuntza hobeak daude,  eskolak bitarteko hobeak dituzte, gela bakoitzean dagoen ikasle kopurua txikiagoa da eta  neskak eta mutilak daude klase berean. Ikasleei errespetu gehiago ematen zaie, lehen klase bakoitzean ikasle kopurua oso handia zen, irakaslea iritis, klasea eman eta joan egiten zen orduan, ikasten zuena ondo jarraitzen zuen baina ikasten ez zuenari ez zioten laguntza ematen eta azkenean ikasketak usten zituen. Baina irakasteko modua ez da hainbeste aldatu: memoriaz ikasten jarraitzen dugu, pilo bat kopiatzen jarraitzen dugu eta umeek ikasten dituzten gauzen kopuru handia ezertarako balio ez dutela uste dute.
                    
-Ez dakigu nor den “gizarte” izeneko emakume hori, geure buruan egiten dugu ideia da. Gizartean irakaslea baloratzen da, gauza da lehen autoritate pertsonai baten moduan zegoela ( batez ere herrietan ) baina oso gaizki ordaintzen zieten. Gaur egun soldatak habeak dira eta horrez gain, irakasleok umeari gertatzen zaionaren, bere arzoen eta bere portaeraren arduraren gainean gaude ( eskolan ematen diren zenbait arazo…)




Zein da irakaslearen funtzioa homeschoolingean?

                    HOMESCHOOLING

           Herrialde garatuetan, nahiz eta derrigorrezko irakaskuntza etxean egon, familiarekin irakasteko hezkuntza sortu da. Familiek umeak etxean ikastea nahi duten hezkuntza sistema da. Etxean ikasteak baldintza batzuk dakartza eta horiek ez badituzu, hobe da eskolara joatea. Umeak hezitzeko beste era bat da ( es da txarragoa, ez hobeagoa). Ala ere, zenbait herrialdetan legeak ez du batere laguntzen eta zenbait estopo jartzen ditu. Etxean irakastea legezkoa da Ipar Euskal Herrian.
                        
            Oso gutxi dira etxean ikasten gelditzen diren umeak. Euskal Herrian ez daude honi buruzko elkarterik baina Espainian eta Frantzian adibidez, bai. Oso zaila da honi aurre egitea gizarteak ez baitu aukera hau besoak zabalik hartzen, horregatik familia batzuk ez dute elkarteetara jotzen nahiz eta beste batzuk kontrakoa egin. Hezitzeko sistema hau aukeratzen  dutenek, gaur egungo gizartean  aldaketa ugari gertatzen ari direla uste dute eta ondorioz, baloreak transmititzeko joera erabat galdu egin dela. Bide hau hautatzen duten guztiek ez dituzte arrazoi berberak.


            Etxean irakasteko dituzten erak mota askotarikoak dira. Familia batzuk ikastetxeenk jarraitzen duten programa erabiltzen dute. Beste familia batzuk ez dute inongo programarik jarraitzen eta beren erara egiten dute ( humearen gustuak karraituz, etb…). Gurasoek ez dute formazio berezirik behar, umeekin egoteko gogo izugarriak soilik. Etxean ikasteak ez du esan nahi etxean denbora guztian Egon behar denik, umeak etxetik kanpo gauza asko ikasi ditzakete. Sistema hau aurrera eramateko gurasoek ere, gauza berriak ikasteko gogoak izan behar dituzte. Gurasoak ez dira irakasleak, baizik eta umeak ikastea eta beste pertsonekin harremanetan jartzea nahi duten pertsonak.

            Eskolara joaten diren haurrak, haur askorekin daude glasean, baina horrek ez du esan nahi etxean ikasten duten umeak beste pertsonekin harremanak mantentzeko zaitasunak dutenik. Hauek nahiz eta adin bereko haurrekin ez egon, beste umeekin egoten dira; eurekin jolastu eta ikasten dute;eta etxez kanpoko ekintzak ere egiten dituzte.Umeak etxean ikasten gelditzen bada,Udalari eta Akademia ikuskariari esan behar zaiourtero ( Iparraldean,hegoaldean ez ), hori egin ezan isunak jartzen dira.

            Umea eskolatik atera nahi bada Hegoaldean ez dago inongo prozedurarik, normalean idatzi batekin ( ikastetxeari zuzendutako idatzia) nahikoa da. Garrantzitsua da alderdi legala nola dabilen ezagutzea adminiztraziotik norbait etrtzen bazaizu egoera kontrolpean izateko.                                                                                                                                                                                              
            Iparraldean herriko gizarte ongizateko arduradunen eskuetan gelditzen da gaia, hortik aurrera legeak ezartzen dituen kontrolak bete beharko dira. Baina umea eskolatu nahi bada ( 15 urterekin eskolatzen dira normalean ). Eskola baten egon barik derrigorrezko titulua eskuratzeko azterketak nork bere aldetik egin behar ditu. Hezkuntzako azterketa librea, helduentzako deialdian. Horrela titulu hau lortuta Batxilergoa edo lanbide heziketa egin daitezke ( hegoaldean). Unibertsitatean sartzeko bi aukera daude: 25 urtetik aurrera egiten den helduentzako proba edo selektibitatea.

3. artikulua:

Artikulu hau, gaur egun zalantzan jartzen den gai bati buruz doa. Irakaslearen autoritatea edo autoritate eza.

La autoridad en el aula... sin complejos

Los profesores consideran necesario lograr mayores niveles de autoridad moral, pero descartan el autoritarismo por decreto

 
El viejo debate sobre la falta de disciplina en las aulas y la autoridad del profesor ha reverdecido con los casos de bullying y, en las últimas semanas, con la cuestionable propuesta de dotar a los docentes de autoridad legal -que implica un castigo mayor a los agresores y otorga el principio de veracidad ante un juez en caso de conflicto- para afrontar las situaciones complicadas que cada día se presentan en los centros educativos. La situación de alarma que se desprende de los episodios conflictivos que se han difundido interpela tanto a la comunidad educativa como, en general a toda la ciudadanía. Pero en la primera línea están los profesores y nadie mejor que ellos conocen lo que realmente está ocurriendo en las aulas, en qué medida es evitable y de qué modo la sociedad puede intervenir. Darles la palabra y explicar su realidad es lo que se pretende en las siguientes líneas, en las que cuatro representantes de la comunidad educativa de Gipuzkoa expresan sus criterios sobre la presunta crisis de la autoridad docente en las aulas. Se trata de Pilar Urretavizcaya, directora del Colegio Mary Ward de Donostia; Daniel Losada, profesor de la Escuela Universitaria de Magisterio; José Irízar, ex director de instituto y profesor de Secundaria, y José Torres, delegado territorial de Educación. 
 
Aunque los cuatro consideran que no se debe confundir la autoridad con el viejo autoritarismo, son conscientes de que la sociedad ha cambiado y que este cambio se ha dejado sentir con especial intensidad en la escuela. Hasta el punto de que no descartan que se haya podido perder cotas de autoridad imprescindibles para encauzar adecuadamente el proceso formativo de los alumnos. Pero consideran que no se trata de la reconquista del «ordeno y mando» de la antigua escuela, sino de la recuperación de la autoridad moral basada en el respeto mutuo, así como en la capacidad y la competencia pedagógica e intelectual del profesor. Unas cualidades que suponen un esfuerzo añadido a la labor docente y que no siempre son reconocidas por la sociedad, empezando por los padres de los alumnos.
A lo largo del debate se abordan otras cuestiones claves para comprender la realidad de la escuela, como la paradoja de que en estos momentos profesores del siglo XX estén educando a alumnos del siglo XXI; la confrontación de las estadísticas oficiales y la realidad del día a día en las aulas; las dificultades añadidas que supone la irrupción de alumnos extranjeros que ni siquiera pueden expresarse en las lenguas oficiales de la CAV; la administración de las sanciones; la actitud y cualificación del profesor o el siempre delicado capítulo del papel de los padres en la educación de sus hijos. Y, entre todas estas reflexiones, llama la atención una que podría reflejar el criterio y el estado de ánimo de una generación de profesores con una consolidada experiencia, que abogan sin reparo por recuperar la autoridad en el aula, que no el autoritarismo, «sin complejos». 
 
 
Pilar Urretavizcaya Directora del Mary Ward

«Ante los conflictos hay que actuar con diálogo y de forma rápida»

José Irízar Ex director y profesor de ESO

«Nuestra generación ha hecho dejación de la autoridad»

José Torres Delegado territorial de Educación

«A la escuela se le está pidiendo más de lo que puede dar»

Daniel Losada Profesor de Magisterio 

«La docencia es una profesión que genera carga emocional»

2. artikulua

Los profesores de infantil, primaria y secundaria creen que han perdido el apoyo social y la autoridad, según el estudio Docentes o maestros: percepciones de la educación desde dentro, realizado por la Fundación Ayuda a la Drogadicción y la Obra Social de Caja Madrid. El coordinador de la investigación, Eusebio Megías, explicó durante la presentación que los profesores consideran que no cuentan con la formación específica para manejar fenómenos de multiculturalidad, el uso de nuevas tecnologías o la relación con los padres de sus alumnos y reclaman la capacitación necesaria para hacer frente a las nuevas realidades de la escuela del siglo XXI. 
 
El coordinador destacó que hay una sensación generalizada de desprestigio social y que «los profesores son conscientes del deterioro de su imagen» y de que la figura del maestro, con sus connotaciones de prestigio y afectivas, ha sido sustituida por la del docente, identificado más como funcionario. Según el estudio, la sociedad desprecia y desvaloriza la tarea educativa a pesar de los discursos en defensa de una educación de calidad, y es la institución educativa la que soporta en solitario la tarea de educar.
Los profesores creen que los políticos utilizan la educación como arma electoral, lo que no propicia la estabilidad en los modelos educativos. «El maestro se ha convertido en un instructor que ha perdido el reconocimiento de sus conciudadanos», añadió Megías. 
 
Nueva selectividad. La Comisión General de Educación, que engloba al ministerio y a los representantes de las comunidades autónomas, se reunió ayer en Zaragoza para abordar, entre otras cuestiones, el borrador de la nueva selectividad, que incluye una prueba oral de un idioma extranjero. AGENCIAS

Zein dira irakasleen funtzio nagusiak?

IRAKASLEEN EGINKIZUNAK


IRAKASLE BATEN BEHARRIZANEN EBALUAZIOA


                Irakasleak bere ikasleak ezagutu behar ditu, taldean zein indibidualki, hauen beharrizanak ezagutzeko. Hau da, irakasleak bere ikasleari zer irakatsi behar dion jakin baino lehen, ikasle horrek aurretik dakiena jakin behar du. Horrek lagunduko dio ikaslea hobeto ezagutzera eta bere egoerara moldatzera. Ezagutzaren bitartez ikasleak ikaslearen beharrizanetara moldatzen dira.

                Ikaslea ezagutu ondoren eta berarekin interakzionatu eta gero bere egoera eta beharrizanak deskubritu egiten dira. Bere egoera eta umea dituen beharrak ezagutzerakoan aztertu behar dira. Gero, exigentzia legal eta sozialak aplikatu ahal izateko.




KLASEEN PRESTAKUNTZA

                Klaseak prestatzeko irakasle bakoitzak bere metodologia dauka. Baina, guri egokien iruditu zaiguna aukeratu dugu. Guretzat klaseak estrategia didaktikoak dituzten egoerak organizatuz prestatu beharko ziren, beti kontuan izanda ikasle bakoitzaren ezaugarriak. Egoera horiek ikasketa ekintzak izan behar dira, non ikasleek parte hartzearen eta interakzioaren bidez ikasten duten. Ekintzak indibidualki eta taldean egin daitezke, eta horrela haurrek ekintza didaktikoen bitartez ikasi egiten dute modu praktikoago eta entretenitu batean.

Guretzako oso garrantzitsua da irakasleak bere kurtsoak zein irakasketa eta ikasketa estrategiak aldez aurretik antolatzea. Kurtsoaren helburuak, edukiak, ekintzak, errekurtsoak eta ebaluaketa lehen momentutik programaturik edukitzea abantaila handi bat izango da irakaslearentzat. Gainera, komenigarria da helburuetan maila desberdinak markatzea. Ume guztiek ezin dute maila berera iritsi. Helburu komun minimo bat ipini dezakezu baina maila desberdinak jarri beharko ziren helburura denbora baino lehen ailegatzen direnentzat. Inork ez duelako beste edonorren maila edo kapazitate berbera, irakasleak jartzen dituen helburuak indibidualak izan beharko lirateke.

                Irakasketa eta ikasketa estrategiak antolatzea ere funtsezkoa da. Irakasleak irakasteko estrategia didaktikoak (jarduerak) erabili beharko zituen. Estrategia hauek funtziona dezaten ekintza motibatzaileak, adierazkorrak, dinamikoak eta partehartzaileak izan beharko ziren. Gainera, irakasleek ikasleei ikasketa prozesu autonomora bideratzea ere garrantzitsua da. Horrela umeek haien jakintzen erabilerak haien kabuz erabiltzen hastean motibatu egingo dira.



                Gizartearen garapena Aurrera doan honetan, garrantzi handia dauka irakasleak teknologia eta aurrerakuntza berriak ezagutzea. Ezagupen honek bere planteamendu praktikoak garatzeko erraztasunak emango dizkio ikasleen aurrean.
               
               
Beraz, irakasle bezala dituzun errekurtso guztiak aprobetxatu behar dira, eta batez ere helburu didaktikoak betetzeko ekintza desberdinak eta motibatzaileak prestatu.


 METODOLOGIA BAKOITZERAKO MATERIALA BILATU ETA PRESTATZEA
                 Ikaslearen aurrejakintzetara moldaturik dauden bilatzea garrantzitsua da. Hau da, irakasle bakoitzak bere irakasgaiarekin erlazionaturik dauden errekurtsoak bilatu eta diseinatuko ditu. Gero, edukiak gehitzea aberasgarria da (komunikazio inguruetatik). Azkenik, irakasleak erabakiko du momentu bakoitzean zein errekurtso erabili.
                                                            IKASLEAREN MOTIBAZIOA                                                            

                Ikaslea motibatzea irakaslearen funtzio nagusienetariko bat dela iruditzen zaigu. Irakasleak klasean lan egiteko eta ikasteko gogoa piztu behar du. Interes hori pizterakoan, irakasgaiaren helburu eta edukietara iristea errazagoa da. Ikasleak egoera didaktikoekin edo ekintzen garapenarekin motibatu egiten dira, beraz, irakasleak ekintza interesgarriak proposatu beharko ditu gelako partaidetza sustatzeko. Horretarako garrantzitsuena ikaslearekin erlazio afektibo on bat izatea da. Horrek, segurtasun eta konfidantza maila handia bermatzen duelako.


IRAKASLEEN JAKINTZA ETA EGITEKOA KULTUR ANIZTASUNEZKO INGURUGIRO BATETAN:
Ondorengo azpiatalean, irakasle batek bete behar duen funtzioa aztertuko dugu, honetarako klase batean eduki dezakeen kultur aniztasun kasu batean jakin beharrekoak bildu ditugu.
Hasteko, eta beti bezala, ikaslea kontuan eduki beharreko ingurugiroan kokatu beharko da irakaslea. Kasuan kasuko bere beharrizanetara egokitutako irakaskuntza bat ematea garrantzizkoa da. Honetarako ikasleek dauzkaten berezitasun eta aniztasunak kontuan hartu beharko ditu etengabe irakasleak. Ondoren aipatzen diren jakintza, jarduera edo ezaugarriak gure ustetan irakasleak kontuan hartu beharko lituzkeenak dira.
Kurtso hasierarako landutako programazioek eta curriculumek, eguneratuak izan beharko dira toki ezberdinetatik eratorritako ikasleak kontuan edukiz. Horretarako aurreko urteetako esperientziak baliagarriak izan daitezke, eta kanpotik etorritako ikasleren bat kurtso horretatik pasa bada, bertan jasotako emaitzak aztertzea baliagarria litzateke oso.
Toki ezberdinetako kulturetan hazi eta hezitako ikasleak daudenez, programazioan bertan ekintza ezberdin batzuk planteatu daitezke. Ekintza ezberdin hauek, ikasleen arteko kulturartekotasuna zabaldu eta hauen jakintza aberastearen helburu izan behar dira.
Kultura ezberdinak klase batean bildu arren, argi azaldu beharko da arau eta diziplinak denontzako berdinak izango direla. Informazio eta arautegi hori ikasleei hasieratik zabaltzea garrantzitsua da. Adibidez: Eskola fisikoki dagoen herriko ikasle batek pentsa dezake, eskola hori bere herrian dagoelako, kanpotik datorren ikaslearekiko zenbait abantaila dituela. Jarrera hauek hasieratik moztu beharko dira, eta eskola barruan (baita kanpoan ere!) ikasle edo pertsona bat ez dela bestea baino gehiago azaldu beharko da. Guztiok ditugu hezkuntza eskubide berdinak gatozen lekutik gatozela. Eskolak izan behar du heziketa mota honetako eredu garbia.
Ikasleen aniztasuna baliatuz, eta beraien ezaugarri ezberdinak kontuan edukiz, ekintza ezberdinak aukeratzeko posibilitatea ematea egoki ikusten dugu. Beti ere aktibitate hauek irakasleagoaren helburuetatik aparte ez baldin badoaz, eta aurrez finkatutako helburuak lortzea ahalbidetzen baldin badu.




 IRAKASLEEN JAKINTZA TRANSMISIOA ETA IKASLEEN AUTOIKASKUNTZA SUSTATZEA:
Ondoren, irakasleak ikasleari transmititu beharrekoa, edo ikasleak berak bere kabuz ikasten lortzea oso garrantzitsua dela deritzogu. Hau lortzen duen irakasleak, ikaslea ikasteko gai den pertsona “bilakatu” duela esan daiteke. Argi dago irakaslea ez dela ikaslearen bizitzako momentu guztietan bere ondoan egongo, beraz txikitatik autoikaskuntza sustatu beharra dagoela uste dugu.
Horretarako irakatsitako guztiak, edo gai arloek beraien artean erlazio konstantea edukitzea garrantzitsua da. Ikasleak aurretik ikasitakoa baliatzen baldin badu irakasgai berri bat ikasteko, egiten ari denari zentzua bilatuko dio, eta motibazioan irabaziko du.
Ikasleak era autonomo batean ikasi ahal izateko, bere irakasgaien ikaskuntzan orientazioa bideratzeko betebeharra dauka irakasleak. Horretarako planifikazio estrategia batzuk burutzen irakastea ez legoke soberan. 
Ikasleak elkarren artean lan egiteko animatu eta beraien ikasgaietatik lortutako emaitza partikularrak partekatzea sustatzea ohitura ona bihurtu daiteke. Elkarren artean galderak sortuko dira, lantaldeak eratuko dira, eta honekin ikasleen arteko hartu-emana indartzen da.




IRAKASLEAK IKASLEA AHOLKATU BEHAR DU ERREKURTSOEN ERABILPENEAN:
Irakasleak ikaslea alor guztietan aholkatzeko gai izan behar da. Irakasgai ezberdin bakoitzeko irakasleak, bere ikasgaietan erabiltzen diren erreminta, material eta bitarteko didaktikoak erabiltzen irakatsi beharko luke. Gaur egun, irakaskuntza metodologiak etengabeko aldakuntzak jasaten ari diren honetan, ikaslea ondo bideratuta egon dadin irakasleak eginkizun garrantzitsua dauka.
Adibidez gaur egunera arte erabilitako liburu, paperezko txosten eta arbelak bigarren maila batera pasatzen ari dira, bitarteko fisikoak birtualak bihurtzen hasiak dira, alegia. Zer egin honetan irakasleak paper garrantzitsua dauka, berak bideratu dezakeelako teknologia berri hauen erabilpen egokia eta efizientea.
                                              

  

IRAKASLEAK IKASLEAREN EREDU IZAN BEHAR DU:
Irakasleak ikaslearen ikasketa prozesuaren jarraipena egiteaz aparte, ikasleak bakarka aztertu, bideratu eta feedback pertsonal baten bideraketa egitea garrantzitsua litzatekeela deritzogu. Honekin batera ikaslearen familiartekoekin bilera jarraituak egitea derrigorrezkoa litzateke, hezkuntza formala eta informala norabide berean bideratuta mantentzeko asmoz.
Ikaste prozesuaren norabide hau era egoki batean ikasleari transmititzeko, ikasleak eredu izan behar du bere eginkizunetan. Irakasleak ezin izango du gauza bat esan eta bestea egin. Azken finean ikasleak bere aurrean daukana helburuzko eredu bat da, irakaslea den pertsona horrengandik ikasiko dituelako hainbat jakintza.
Garrantzitsua da ikasleak bere irakaslearengan daukan erreflexua ikustea, horrela hezkuntza prozesua bide onetik doala ikus dezake ikasleak. Era berean eskolatik kanpo ere ikaslearen aurrean edo hezitua izaten ari denaren aurrean eduki beharreko konportamentua klabea da gure ustez.

HEZKUNTZA PROZESU OSOAN IRAKASLEAK EDUKI BEHARREKO FUNTZIOA:
Irakasleak, bere formakuntza hobetu asmoz, eta esperientzia ezberdinetatik ikasteko intentzioarekin, klasean didaktika plangintza ezberdinak “proba” ditzake, ikaste erreminta ezberdinak erabiliz. Bere esperientzia ezberdinetatik abiatuz, beretzako metodologia egokiena edo eraginkorrena hautatu dezake.
Etengabeko hobekuntzan trebatzea ere garrantzitsua da. Hezkuntza sistema eta bere garapen prozesuak egunerokotasunean aldatuz doaz. Irakasleak prest egon behar du eguneroko bilakaera horretan “jantzia” egoteko. Horretarako bideratuta dauden formazio kurtsoetan parte hartzea ezinbestekoa da, bai irakasgai berriak emateko gai den pertsona bilakatzeko, eta baita ere ikaste prozesuetan hobetu ahal izateko. Berriak diren metodologia didaktikoen kasuan ere, hauek ezagutzeak berebiziko garrantzia dauka.

IRAKASLEA ETA IKASTE ZENTRUAREN ARTEKO ERLAZIOA:
Irakasleak bere lantokia aldatzeko joera nabarmena aurkitzen dugu gure gizartean. Urtetik urtera aldatzen deneko irakaslegoak, malgutasuna eduki behar du zentro ezberdinetan jasotzen diren hezkuntza prozesuak bere horretan ulertu eta aplikatzeko.
Etengabeko hartu-emana izan beharko du zentroak daukan kudeaketa sistemarekin, eta honetarako behar den moduko kolaborazioa eskaini beharko du bai lankide, ikasleria eta ikasleriaren gurasoekin ere.
Aukera polita litzateke irakasleak zentroak antolatutako ekintza estraeskolarretan parte hartu, eta ikasleek jasotzen duten hezkuntza ez-formalaren alorrean ere bere ekarpenak egiteko. Honekin klase barruan zein kanpoan jasotako ezagupideek noranzko jakin bat izan dezakete. Bertatik bertara ezagutuko luke ikasleek klaseetako orduetatik kanpo darabilten hezkuntza prozesua.