Seamos realistas, pidamos lo imposible.


viernes, 15 de octubre de 2010

Zein dira irakasleen funtzio nagusiak?

IRAKASLEEN EGINKIZUNAK


IRAKASLE BATEN BEHARRIZANEN EBALUAZIOA


                Irakasleak bere ikasleak ezagutu behar ditu, taldean zein indibidualki, hauen beharrizanak ezagutzeko. Hau da, irakasleak bere ikasleari zer irakatsi behar dion jakin baino lehen, ikasle horrek aurretik dakiena jakin behar du. Horrek lagunduko dio ikaslea hobeto ezagutzera eta bere egoerara moldatzera. Ezagutzaren bitartez ikasleak ikaslearen beharrizanetara moldatzen dira.

                Ikaslea ezagutu ondoren eta berarekin interakzionatu eta gero bere egoera eta beharrizanak deskubritu egiten dira. Bere egoera eta umea dituen beharrak ezagutzerakoan aztertu behar dira. Gero, exigentzia legal eta sozialak aplikatu ahal izateko.




KLASEEN PRESTAKUNTZA

                Klaseak prestatzeko irakasle bakoitzak bere metodologia dauka. Baina, guri egokien iruditu zaiguna aukeratu dugu. Guretzat klaseak estrategia didaktikoak dituzten egoerak organizatuz prestatu beharko ziren, beti kontuan izanda ikasle bakoitzaren ezaugarriak. Egoera horiek ikasketa ekintzak izan behar dira, non ikasleek parte hartzearen eta interakzioaren bidez ikasten duten. Ekintzak indibidualki eta taldean egin daitezke, eta horrela haurrek ekintza didaktikoen bitartez ikasi egiten dute modu praktikoago eta entretenitu batean.

Guretzako oso garrantzitsua da irakasleak bere kurtsoak zein irakasketa eta ikasketa estrategiak aldez aurretik antolatzea. Kurtsoaren helburuak, edukiak, ekintzak, errekurtsoak eta ebaluaketa lehen momentutik programaturik edukitzea abantaila handi bat izango da irakaslearentzat. Gainera, komenigarria da helburuetan maila desberdinak markatzea. Ume guztiek ezin dute maila berera iritsi. Helburu komun minimo bat ipini dezakezu baina maila desberdinak jarri beharko ziren helburura denbora baino lehen ailegatzen direnentzat. Inork ez duelako beste edonorren maila edo kapazitate berbera, irakasleak jartzen dituen helburuak indibidualak izan beharko lirateke.

                Irakasketa eta ikasketa estrategiak antolatzea ere funtsezkoa da. Irakasleak irakasteko estrategia didaktikoak (jarduerak) erabili beharko zituen. Estrategia hauek funtziona dezaten ekintza motibatzaileak, adierazkorrak, dinamikoak eta partehartzaileak izan beharko ziren. Gainera, irakasleek ikasleei ikasketa prozesu autonomora bideratzea ere garrantzitsua da. Horrela umeek haien jakintzen erabilerak haien kabuz erabiltzen hastean motibatu egingo dira.



                Gizartearen garapena Aurrera doan honetan, garrantzi handia dauka irakasleak teknologia eta aurrerakuntza berriak ezagutzea. Ezagupen honek bere planteamendu praktikoak garatzeko erraztasunak emango dizkio ikasleen aurrean.
               
               
Beraz, irakasle bezala dituzun errekurtso guztiak aprobetxatu behar dira, eta batez ere helburu didaktikoak betetzeko ekintza desberdinak eta motibatzaileak prestatu.


 METODOLOGIA BAKOITZERAKO MATERIALA BILATU ETA PRESTATZEA
                 Ikaslearen aurrejakintzetara moldaturik dauden bilatzea garrantzitsua da. Hau da, irakasle bakoitzak bere irakasgaiarekin erlazionaturik dauden errekurtsoak bilatu eta diseinatuko ditu. Gero, edukiak gehitzea aberasgarria da (komunikazio inguruetatik). Azkenik, irakasleak erabakiko du momentu bakoitzean zein errekurtso erabili.
                                                            IKASLEAREN MOTIBAZIOA                                                            

                Ikaslea motibatzea irakaslearen funtzio nagusienetariko bat dela iruditzen zaigu. Irakasleak klasean lan egiteko eta ikasteko gogoa piztu behar du. Interes hori pizterakoan, irakasgaiaren helburu eta edukietara iristea errazagoa da. Ikasleak egoera didaktikoekin edo ekintzen garapenarekin motibatu egiten dira, beraz, irakasleak ekintza interesgarriak proposatu beharko ditu gelako partaidetza sustatzeko. Horretarako garrantzitsuena ikaslearekin erlazio afektibo on bat izatea da. Horrek, segurtasun eta konfidantza maila handia bermatzen duelako.


IRAKASLEEN JAKINTZA ETA EGITEKOA KULTUR ANIZTASUNEZKO INGURUGIRO BATETAN:
Ondorengo azpiatalean, irakasle batek bete behar duen funtzioa aztertuko dugu, honetarako klase batean eduki dezakeen kultur aniztasun kasu batean jakin beharrekoak bildu ditugu.
Hasteko, eta beti bezala, ikaslea kontuan eduki beharreko ingurugiroan kokatu beharko da irakaslea. Kasuan kasuko bere beharrizanetara egokitutako irakaskuntza bat ematea garrantzizkoa da. Honetarako ikasleek dauzkaten berezitasun eta aniztasunak kontuan hartu beharko ditu etengabe irakasleak. Ondoren aipatzen diren jakintza, jarduera edo ezaugarriak gure ustetan irakasleak kontuan hartu beharko lituzkeenak dira.
Kurtso hasierarako landutako programazioek eta curriculumek, eguneratuak izan beharko dira toki ezberdinetatik eratorritako ikasleak kontuan edukiz. Horretarako aurreko urteetako esperientziak baliagarriak izan daitezke, eta kanpotik etorritako ikasleren bat kurtso horretatik pasa bada, bertan jasotako emaitzak aztertzea baliagarria litzateke oso.
Toki ezberdinetako kulturetan hazi eta hezitako ikasleak daudenez, programazioan bertan ekintza ezberdin batzuk planteatu daitezke. Ekintza ezberdin hauek, ikasleen arteko kulturartekotasuna zabaldu eta hauen jakintza aberastearen helburu izan behar dira.
Kultura ezberdinak klase batean bildu arren, argi azaldu beharko da arau eta diziplinak denontzako berdinak izango direla. Informazio eta arautegi hori ikasleei hasieratik zabaltzea garrantzitsua da. Adibidez: Eskola fisikoki dagoen herriko ikasle batek pentsa dezake, eskola hori bere herrian dagoelako, kanpotik datorren ikaslearekiko zenbait abantaila dituela. Jarrera hauek hasieratik moztu beharko dira, eta eskola barruan (baita kanpoan ere!) ikasle edo pertsona bat ez dela bestea baino gehiago azaldu beharko da. Guztiok ditugu hezkuntza eskubide berdinak gatozen lekutik gatozela. Eskolak izan behar du heziketa mota honetako eredu garbia.
Ikasleen aniztasuna baliatuz, eta beraien ezaugarri ezberdinak kontuan edukiz, ekintza ezberdinak aukeratzeko posibilitatea ematea egoki ikusten dugu. Beti ere aktibitate hauek irakasleagoaren helburuetatik aparte ez baldin badoaz, eta aurrez finkatutako helburuak lortzea ahalbidetzen baldin badu.




 IRAKASLEEN JAKINTZA TRANSMISIOA ETA IKASLEEN AUTOIKASKUNTZA SUSTATZEA:
Ondoren, irakasleak ikasleari transmititu beharrekoa, edo ikasleak berak bere kabuz ikasten lortzea oso garrantzitsua dela deritzogu. Hau lortzen duen irakasleak, ikaslea ikasteko gai den pertsona “bilakatu” duela esan daiteke. Argi dago irakaslea ez dela ikaslearen bizitzako momentu guztietan bere ondoan egongo, beraz txikitatik autoikaskuntza sustatu beharra dagoela uste dugu.
Horretarako irakatsitako guztiak, edo gai arloek beraien artean erlazio konstantea edukitzea garrantzitsua da. Ikasleak aurretik ikasitakoa baliatzen baldin badu irakasgai berri bat ikasteko, egiten ari denari zentzua bilatuko dio, eta motibazioan irabaziko du.
Ikasleak era autonomo batean ikasi ahal izateko, bere irakasgaien ikaskuntzan orientazioa bideratzeko betebeharra dauka irakasleak. Horretarako planifikazio estrategia batzuk burutzen irakastea ez legoke soberan. 
Ikasleak elkarren artean lan egiteko animatu eta beraien ikasgaietatik lortutako emaitza partikularrak partekatzea sustatzea ohitura ona bihurtu daiteke. Elkarren artean galderak sortuko dira, lantaldeak eratuko dira, eta honekin ikasleen arteko hartu-emana indartzen da.




IRAKASLEAK IKASLEA AHOLKATU BEHAR DU ERREKURTSOEN ERABILPENEAN:
Irakasleak ikaslea alor guztietan aholkatzeko gai izan behar da. Irakasgai ezberdin bakoitzeko irakasleak, bere ikasgaietan erabiltzen diren erreminta, material eta bitarteko didaktikoak erabiltzen irakatsi beharko luke. Gaur egun, irakaskuntza metodologiak etengabeko aldakuntzak jasaten ari diren honetan, ikaslea ondo bideratuta egon dadin irakasleak eginkizun garrantzitsua dauka.
Adibidez gaur egunera arte erabilitako liburu, paperezko txosten eta arbelak bigarren maila batera pasatzen ari dira, bitarteko fisikoak birtualak bihurtzen hasiak dira, alegia. Zer egin honetan irakasleak paper garrantzitsua dauka, berak bideratu dezakeelako teknologia berri hauen erabilpen egokia eta efizientea.
                                              

  

IRAKASLEAK IKASLEAREN EREDU IZAN BEHAR DU:
Irakasleak ikaslearen ikasketa prozesuaren jarraipena egiteaz aparte, ikasleak bakarka aztertu, bideratu eta feedback pertsonal baten bideraketa egitea garrantzitsua litzatekeela deritzogu. Honekin batera ikaslearen familiartekoekin bilera jarraituak egitea derrigorrezkoa litzateke, hezkuntza formala eta informala norabide berean bideratuta mantentzeko asmoz.
Ikaste prozesuaren norabide hau era egoki batean ikasleari transmititzeko, ikasleak eredu izan behar du bere eginkizunetan. Irakasleak ezin izango du gauza bat esan eta bestea egin. Azken finean ikasleak bere aurrean daukana helburuzko eredu bat da, irakaslea den pertsona horrengandik ikasiko dituelako hainbat jakintza.
Garrantzitsua da ikasleak bere irakaslearengan daukan erreflexua ikustea, horrela hezkuntza prozesua bide onetik doala ikus dezake ikasleak. Era berean eskolatik kanpo ere ikaslearen aurrean edo hezitua izaten ari denaren aurrean eduki beharreko konportamentua klabea da gure ustez.

HEZKUNTZA PROZESU OSOAN IRAKASLEAK EDUKI BEHARREKO FUNTZIOA:
Irakasleak, bere formakuntza hobetu asmoz, eta esperientzia ezberdinetatik ikasteko intentzioarekin, klasean didaktika plangintza ezberdinak “proba” ditzake, ikaste erreminta ezberdinak erabiliz. Bere esperientzia ezberdinetatik abiatuz, beretzako metodologia egokiena edo eraginkorrena hautatu dezake.
Etengabeko hobekuntzan trebatzea ere garrantzitsua da. Hezkuntza sistema eta bere garapen prozesuak egunerokotasunean aldatuz doaz. Irakasleak prest egon behar du eguneroko bilakaera horretan “jantzia” egoteko. Horretarako bideratuta dauden formazio kurtsoetan parte hartzea ezinbestekoa da, bai irakasgai berriak emateko gai den pertsona bilakatzeko, eta baita ere ikaste prozesuetan hobetu ahal izateko. Berriak diren metodologia didaktikoen kasuan ere, hauek ezagutzeak berebiziko garrantzia dauka.

IRAKASLEA ETA IKASTE ZENTRUAREN ARTEKO ERLAZIOA:
Irakasleak bere lantokia aldatzeko joera nabarmena aurkitzen dugu gure gizartean. Urtetik urtera aldatzen deneko irakaslegoak, malgutasuna eduki behar du zentro ezberdinetan jasotzen diren hezkuntza prozesuak bere horretan ulertu eta aplikatzeko.
Etengabeko hartu-emana izan beharko du zentroak daukan kudeaketa sistemarekin, eta honetarako behar den moduko kolaborazioa eskaini beharko du bai lankide, ikasleria eta ikasleriaren gurasoekin ere.
Aukera polita litzateke irakasleak zentroak antolatutako ekintza estraeskolarretan parte hartu, eta ikasleek jasotzen duten hezkuntza ez-formalaren alorrean ere bere ekarpenak egiteko. Honekin klase barruan zein kanpoan jasotako ezagupideek noranzko jakin bat izan dezakete. Bertatik bertara ezagutuko luke ikasleek klaseetako orduetatik kanpo darabilten hezkuntza prozesua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario