Hemen uzten dizuegu gure kasu errealaren lana.
Hau izan da guk aurkeztu dugun power point-a kasu errealari buruz. Kasu hau aztertzeko Mª Pilar Marcorekin elkarrizketa bat izan genuen, audio bidez grabatu genuena, beraz behan uzten dizkizuegu gure audiozko bitartekoa. Audioak entzuteko klik egin bideoaren gaineko izenburuan. Espero dut ondo entzutea.
1-Mª Pilar jaiotzetik eskolara joan arte (10 urte bete arte):
Mª Pilar Marco Tafallan jaio zen, Nafarroako erdiko zonaldean kokaturiko herria. Han, 4 urte egon eta gero Burlatara mugitu egin zen. Eskolarekin izan zuen lehenengo esperientzia Burlatan izan zen, "Hilarion Eslava" eskolan.
2-Mª Pilar Ingreso frogatik batxiler elementala bukatu arte
Institutora sartzeko ingreso froga bat gainditu behar izan zuen, horrela "Capuchinas"-en hasi zen batxiller elementala egiten. "Caouchinas"-en izandako ibilbdea azaldu egiten du.
3-Mª Pilar goi mailako batxilergotik COU bukatu arte:
Goi mailako batxilergoa egiteko Iruñeara joan zen "Plaza de la Cruz" izeneko instituto batera. Bere buruan ez zeukan argi ikasiko zuena baina erizaintza eta magisteritzaren artean zegoen. COU egin zuen eta gainditu ez zuenez, ezin izan zuen erizaintzan sartu eta magisteritza ikasten hasi zen.
4-Mª Pilar Marco: Magisteritzako ikasketak eta euskeraren egoera.
Hurrengo audioan bera magisteritza ikasterakoan izan zituen sentsatzioake eta esperientziak kontatzen ditu. Berarentzat ez ziren oso ikasketa gogorrak izan. Haiek gizatearekiko izan zuten konpromesu soziala azaldu egiten du. Gero, euskararen egoera Nafarroan txarra zela azaltzen du. Bera ez zuen euskaraz ikasi eta euskera ikasi behar izan zuen bere kabuz, klasekide batzuk erakutsita.
5- Mª Pilar Marco: Lana lortzeko zailtasunetik lehenengo lanera.
Lana lortzeko zailtasunak kontazen dizkugu Mª Pilar Marcok. Momentu hartan irakasle bezala lan egiteko herriko alkateari baimena eskatu behar zenion bere herrian irakasle bezala aritzeko. Beraz, herri txikikoek erraza zuten lana lortzeko baina Iruñean bizi zirenek oso zaila zuten lana lortzeko Iruñean lan berdinaren atzean pertsona asko zeudelako.
Bere lehenengo lana "Hiru Herri" elkartean izan zen, Huarten. Euskaren hasierak Nafarroan gurasoek sortutako elkarte horiek izan ziren eta oso gogorrak izan zirela kontatzen du.
6-Mª Pilar Marco: Orain arteko lanak eta esperientziak.
Oposizioak gainditu zituen eta "Hiru Herri" elkartea utzi eta gero, euskerako titulua ez zuenez, erdal adarrera aldatu egin zen. San Adrian (Nafarroa) herrian lan egin zuen.
San Adrianetik Burlatara mugitu zen interina moduan aritzeko. Haur hezkuntzan lan egiten aritu zen urte batez, hiru urteko umeekin, eta asko gustatu zitzaionez titulua atera nahi izan zuen. Titulua eskuratzeko Santander aldera mugitu zen, bost hilabete pasa eta gero lortu zuen. Momentu hartan euskerako titulua (EGA) atera zuen eta Atarrabian plaza lortu zuen.
Atarrabian "Lorenzo Goicoa" izeneko eskola elebidun batean lan egiten egon zen 8 urtez. Azkenik Burlatako "Ermitaberri" ikastetxera aldatu zen eta hamar urte darama hemen lan egiten.
Lan polita
ResponderEliminar