Seamos realistas, pidamos lo imposible.


jueves, 16 de diciembre de 2010

Tutoretza batetan aztertzen diren egoera desberdinak

Tutoretza batetan aztertu daitezkeen 3 kasu aurkeztuko ditugu.

1. KASUA:

Egoera: Bizitza sozialik ez duen neska bat da. Klasekideak baztertzen dute eta bera ez du ezer egiten besteekin erlazionatzeko. Bere notak oso onak dira baina eskolan ez du inorrekin lan egin nahi.

Parte-hartzaileak: Irakaslea, ikasle marginatua eta ikaslearen gurasoak.



Helburuak: Neska sozializatzea lortzea da helburu nagusia. Horretarako tutoretzak helburu hau betetzera bideratuta egon behar dira. Klase osoko eta taldetan antolaturiko jolasak prestatuz, neska besteekin erlazionatzea lortu. Gainera, ikasle bakoitzak gustuko dituzten gauzak esatera bultzaten baditugu hauek haien artean berdintasun gehiago aurkituko dituzte. Neska bere gusto berberak dituen bat aurkitzeko probabilititate handia izango du. Bestalde, gurasoei informazioa ematerako orduan bere alaba ariketa fisikoak, musikalak...egitea gomendatuko nieke. Horrela bere adineko eta gustu berdineko umeekin erlazionatzeko probabilititate handiagoa izango du.


2.KASUA

Egoera: Ume bat klasean kasu egiteko arazoak ditu  eta zerbait esaten diozunean agresibitatearekin erantzuten du. Bere klasekideak jotzeko joera dauka eta beste egunean irakasleari ostiko bat jo zion ez zuelako arbelara atera nahi.


Parte-hartzaileak: Irakaslea, Ikaslea, Gurasoak eta zuzendaria.



Helburuak: Umeari besteekiko errespetua erakustea eta ez dela inoiz indarkeria erabili behar erakutsi behar diogu. Horretarako berari adiskidetasun erlazioak sustatzen dituzten jokoak erakutsi behar dizkiogu. Horretarako, kirolak edota musika oso jarduera politak dira pertsonen arteko errespetua garatzeko. Gurasoekin honi buruz hitz egin eta horrelako jarduetara apuntatzea gomendatu beharko zen. Zuzendariaren hemen sartu dezakegu umeari irakaslea jotzeagatik jaso beharko zuen zigorra bideratzeko.

3. KASUA 



Egoera: Haur hiperaktibo bat da. Klasean ez da geldirik egoten eta bere klasekideak molestatzen ditu. Ez du bere energia kanalizatzen eta ez du lortzen klasean adi egotea.

Parte- hartzaileak: Irakaslea, ikaslea eta gurasoak.

Helburuak: Umeari bere energia kanalizatzen lagundu. Horretarako erlaxazio ariketak proposatu bere gurasoekin praktikatzeko eta klasean egoera lasaiak lortzea. Erlaxazio ariketak klase osoarekin batera egiterakoan eragina izango du ume horretan.

1 comentario: