Irakasleen ibilbide profesionalaren gaiarekin gaudenez "long life learning" kontzeptua sakonago aztertzea erabaki dugu.
"long life learning" kontzeptua hobeto ulertzeko artikulu hau aurkitu dugu. Klik egin hemen artikuluaren enlazera joan ahal izateko. Artikulu honetan "long life learning" kontzeptuari buruz hitz egiten dute modu orokor batean baina guk kontzeptu hau irakasleen munduan duen ohiartzuna aztertuko dugu.
"LONG LIFE LEARNING"
Irakasle bat irakasle izan baino lehen ikaslea izan da. Magisteritza ikasterakoan irakasle izateko oinarrizko kontzeptuak barneratzen ditu eta barneratzen dituzun horiek egoera eta denbora konkretu batean behar diren kontzeptuak dira. Baina, kontzeptu horiek gizartea aldatzen doan einean aldatu egiten dira, horregatik irakasleek, egoera berriari ohitzeko, haien jakintzak etengabe berritu egin behar dituzte. Egoera berriei ohitu ahal izateko ikasleek etengabeko formakuntza prozesu bat jasan behar dute.
“Long Life Learning” etengabeko formakuntza prozesua da. Prozesu honen helburu esanguratsuenak irakasleak bere jakintzak berritzea, laneko egoera hobetzea, produktibitatea igotzea, lanerako kualifikatuagoa egoeta eta eragingarriagoa izatea eta haien jakintzak zabaltzea dira.
Gizartea etengabe aldatzen ari da eta gizarteko erakunde guztiak aldaketa horietara oihitu behar dira, irakaskuntza barne. Lehen zeuden irakas teknika autoritarioak ez dira gaurko gizarte sisteman balioko. Gaurko umeak ez direlako iraganean zeuden umeek bezala, eta etorkizunean egongo direnak bezalakoak ezta. Horregatik, hezkuntza, momentuan dauden ezaugarrietara ohitzeko gaitasuna izan behar du.
Gaur egun, bizi garen testuinguru multikulturalak zenbait materien berrikuntza beharrezkoa egiten du. Hala nola bitartekotasun interkulturala haur eta lehen hezkuntzan. Honi buruz gehiago jakinda irakasleek klasean arlo hau garatzeko beharrezko norabidea eta tresnak izango zituzten. Honekin batera, beharrezko formakuntza dago interkulturalitatean, hezkidetzan, bakerako hezkuntzan eta drogodependentzian bigarren hezkuntzan. Hauek guztiak gaur egungo egoerak dira, egunero gertatzen direnak, eta horregatik irakasleek honetara ohitu behar dira, etengabeko formakuntzaren bidez. Prozesu honek gure hezkuntzaren hobekuntza eta denborarekin, gure etorkizuneko gizartearen hobekuntza ekarriko du.
Etengabeko formakuntzaren oztoporik handienak klaseetara joateko alferkeria eta askotan izan ditzeketen ordutegi bateraezintasuna dira. Gaur egun, teknologia berriekin interneten bidez etxetik egin ditzakete formakuntza kurtso hauek. Formakuntza berri honi e-learning deritzo eta geroz eta komunagoa da irakasleengan.
Estres handiko gizarte batetan bizi gara eta beti milaka gauza ditugu egiteko egin behar duguna egin baino lehen. Beraz, e-learning formakuntza oso interesgarria iruditzen zaigu. Internet-i esker ezin dugu ikasteari utzi eta ikastea beharrezkoa ikusten dugu teknologia berrien gizarte honetan. Adibidez, orain dela 30 urte magisteritza ikasi zutenek eta berritzeko asmorik ez dutenek ez dira arbela elektronikoetara moldatuko.
Etengabeko formakuntzarako egiten diren azterketak dira. Azterketa hauek boluntarioak dira, irasleek izena eman behar dute azterketa egiteko. Urtero egiten diren azterketak dira eta haur hezkuntza, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzako modalitate guztiak ebaluatzen dituzte. Azterketa horiek haien alde onak eta hobetu beharreko aldeak aztertzen dituzte. Horrela, irakaslea jakin dezake zeintzuk dira hobekien ematen dituen arloak eta bere karrera puntu horretatik enfokatu dezake.
Zorionak egindako lanagatik !!!
ResponderEliminarAurrera