Kaixo denoi!
Honekin gure irakaskuntza funtzioko azken lana uzten dizuegu. Oraingo honetan tutoretzaren gaian murgildu gara, horretarako asmatutako zenbait kasu aztertu nahi izan ditugu. Kasu konkretu batetan zentratu gara eta horri irtenbidea ateratzeko irakaslearen paperean jarri izan behar gara. Bestalde, irakasleak izateko ikasten ari garenez, baloratzeko errubrikak egiten ikasi dugu eta hor behean gure lanaren balorazioa uzten dizuegu.
Benetan gai interesgarria iruditu zaigu, irakaslearen lanean eguneroko gauza baita. Beharrezkoa da tutoretza bat ongi egiten jakitea, tutoretzak gaiak eta arazoak bideratzeko oinarrizko tresna bat baita.
Espero dut denontzat lagungarria izatea.
jueves, 16 de diciembre de 2010
Tutoretza batetan aztertzen diren egoera desberdinak
Tutoretza batetan aztertu daitezkeen 3 kasu aurkeztuko ditugu.
1. KASUA:
Egoera: Bizitza sozialik ez duen neska bat da. Klasekideak baztertzen dute eta bera ez du ezer egiten besteekin erlazionatzeko. Bere notak oso onak dira baina eskolan ez du inorrekin lan egin nahi.
Parte-hartzaileak: Irakaslea, ikasle marginatua eta ikaslearen gurasoak.
Helburuak: Neska sozializatzea lortzea da helburu nagusia. Horretarako tutoretzak helburu hau betetzera bideratuta egon behar dira. Klase osoko eta taldetan antolaturiko jolasak prestatuz, neska besteekin erlazionatzea lortu. Gainera, ikasle bakoitzak gustuko dituzten gauzak esatera bultzaten baditugu hauek haien artean berdintasun gehiago aurkituko dituzte. Neska bere gusto berberak dituen bat aurkitzeko probabilititate handia izango du. Bestalde, gurasoei informazioa ematerako orduan bere alaba ariketa fisikoak, musikalak...egitea gomendatuko nieke. Horrela bere adineko eta gustu berdineko umeekin erlazionatzeko probabilititate handiagoa izango du.
2.KASUA
Egoera: Ume bat klasean kasu egiteko arazoak ditu eta zerbait esaten diozunean agresibitatearekin erantzuten du. Bere klasekideak jotzeko joera dauka eta beste egunean irakasleari ostiko bat jo zion ez zuelako arbelara atera nahi.
Parte-hartzaileak: Irakaslea, Ikaslea, Gurasoak eta zuzendaria.
Helburuak: Umeari besteekiko errespetua erakustea eta ez dela inoiz indarkeria erabili behar erakutsi behar diogu. Horretarako berari adiskidetasun erlazioak sustatzen dituzten jokoak erakutsi behar dizkiogu. Horretarako, kirolak edota musika oso jarduera politak dira pertsonen arteko errespetua garatzeko. Gurasoekin honi buruz hitz egin eta horrelako jarduetara apuntatzea gomendatu beharko zen. Zuzendariaren hemen sartu dezakegu umeari irakaslea jotzeagatik jaso beharko zuen zigorra bideratzeko.
3. KASUA
Egoera: Haur hiperaktibo bat da. Klasean ez da geldirik egoten eta bere klasekideak molestatzen ditu. Ez du bere energia kanalizatzen eta ez du lortzen klasean adi egotea.
Parte- hartzaileak: Irakaslea, ikaslea eta gurasoak.
Helburuak: Umeari bere energia kanalizatzen lagundu. Horretarako erlaxazio ariketak proposatu bere gurasoekin praktikatzeko eta klasean egoera lasaiak lortzea. Erlaxazio ariketak klase osoarekin batera egiterakoan eragina izango du ume horretan.
1. KASUA:

Parte-hartzaileak: Irakaslea, ikasle marginatua eta ikaslearen gurasoak.
Helburuak: Neska sozializatzea lortzea da helburu nagusia. Horretarako tutoretzak helburu hau betetzera bideratuta egon behar dira. Klase osoko eta taldetan antolaturiko jolasak prestatuz, neska besteekin erlazionatzea lortu. Gainera, ikasle bakoitzak gustuko dituzten gauzak esatera bultzaten baditugu hauek haien artean berdintasun gehiago aurkituko dituzte. Neska bere gusto berberak dituen bat aurkitzeko probabilititate handia izango du. Bestalde, gurasoei informazioa ematerako orduan bere alaba ariketa fisikoak, musikalak...egitea gomendatuko nieke. Horrela bere adineko eta gustu berdineko umeekin erlazionatzeko probabilititate handiagoa izango du.
2.KASUA

Parte-hartzaileak: Irakaslea, Ikaslea, Gurasoak eta zuzendaria.
Helburuak: Umeari besteekiko errespetua erakustea eta ez dela inoiz indarkeria erabili behar erakutsi behar diogu. Horretarako berari adiskidetasun erlazioak sustatzen dituzten jokoak erakutsi behar dizkiogu. Horretarako, kirolak edota musika oso jarduera politak dira pertsonen arteko errespetua garatzeko. Gurasoekin honi buruz hitz egin eta horrelako jarduetara apuntatzea gomendatu beharko zen. Zuzendariaren hemen sartu dezakegu umeari irakaslea jotzeagatik jaso beharko zuen zigorra bideratzeko.
3. KASUA
Egoera: Haur hiperaktibo bat da. Klasean ez da geldirik egoten eta bere klasekideak molestatzen ditu. Ez du bere energia kanalizatzen eta ez du lortzen klasean adi egotea.
Parte- hartzaileak: Irakaslea, ikaslea eta gurasoak.
Helburuak: Umeari bere energia kanalizatzen lagundu. Horretarako erlaxazio ariketak proposatu bere gurasoekin praktikatzeko eta klasean egoera lasaiak lortzea. Erlaxazio ariketak klase osoarekin batera egiterakoan eragina izango du ume horretan.
Asmatutako kasuaren tutoretza
Hau da guk tutoretzan aztertzeko aukeratu dugun kasua. Horretarako kasu bat asmatu dugu, Amaiur izeneko izen hipotetiko batekin.
KASUAREN EGOERA:
Amaiur hamar urteko neskatoa da, bere guraso eta ahizparekin bizi zena. Orain dela urte eta erdi bere amari biriketako minbizia zuela esan zioten medikuek. Amaiurri egoera azaldu eta gero mespretxuzko jokabidea azaleratzen hasi zen bere inguruko pertsonekin (familia eta klasekideak). Gainera, amari leporatzen zion familiak gero eta txarrago pasa izana eta gaixorik zegoenez bere ingurugiroaren ondoezaren errudun ikusten zuen. Bestalde, bere klaseko portaera erabat aldatu zen, hau da, ikasteari eta etxerako lanak egiteari utzi zion, irakaslearekin istiluak izaten hasi zen eta bere klasekideekin jarrera txarra izaten hasi zen (bazterketa, irainak, mesprezua, agresibitatea). Azken finean maite zuten pertsonez aldendu zen eta bakardadean murgildu zen.
Egoera hau areagotu zen Amaiurren ama minbiziaz jota hil zenean.
KASUAREN PARTAIDEAK:
Irakasleak (bere jarrera akademikoa eta soziala bultzatuko dutenak), tutorea (Besteekiko harremanetan eta bere egoera ulertu eta gainditzera lagundu behar duena), Amaiur (Bere egoeraren aldaketa bultzatu behar duena), ikaskideak (Egoera normal batean egotera lagundu behar dutenak), gurasoak (arazoa gainditzen lagundu behar diotenak).
TUTORETZAREN HELBURUA:
Tutoretzaren oinarrizko helburua Amaiurri bere amaren egoera ulertzea eta gainditzea laguntzea da. Horretaz aparte bere errendimendu akademikoa zein soziala suspertzea eta hobetzea lortu nahi da, hau da bere egoera emozionala, soziala eta akademikoa hobetzea.
TUTORETZA:
Egoera honi aurre egiteko zenbait tutoretza saio prestatu dira, ikaslea, irakasle eta bere gurasoekin. Tutoretza hauek Amaiurren egoera emozionala, soziala eta akademikoa hobetzeko helburuarekin prestatu dira. Lehenengo, tutorea hainbat tutoretza saio egin ditu Amaiurrekin bere egoera "psikologo" moduan aztertzeko. Amaiurri bere egoerari buruzko eta egoeratik at dauden hainbat galdera egin dizkio arazoa eta egoera ebaluatzeko. Ondorio batera ailegatzen da, Amaiur desmotibaturik dago eta ez du bere amaren egoera ulertzen. Orduan, Amaiurren aitari deitzen dio honen berri emateko eta bere alabak duen arazoa ebazteko pautak edo laguntza eskaintzen dio. Horrez gero, beste irakasleen laguntza eskatzen du Amaiur berriro motibazioa aurkitu dadin.
Amaiurrek duen arazoa ondo aztertuz gero, kapaza da berarekin tutoretza saioak prestatzeko eta bere egoera bideratzeko. Horrela elkartzen direnean hau gainditzeko pentsatutako metodologia erabiltzen du. Hurbilekoa izatea eta bere konfidantza irabaztearekin bere emozioetan barneratuta hauek nola aldatu jakingo du. Planteatzen du bere amaren egoera klasean tratatzea, ez zuzenki bere amarena baina bai bere egoeran egon diren pertsona batzuen kasuak. Familia horiek pairatzen duten sufrimendua eta ikasleek horri buruz duten ikuspuntua klasean ikusi. Gaia kontuz handiarekin landu behar da, Amaiurrentzat gai zaila delako. Beste pertsona askok bere egoeran egon direla ikusten badu bera ere bere jarrera aldatuko du eta besteengan laguntza bilatzen hasiko da. Bere arazoa gainditzeko lehen pausoa laguntza bilatzea baita. Bere errendimendu akademikoaren hobekuntza bere egoera pertsonalaren hobekuntzarekin etorriko da.
Irakasleekin bere errendimendu akademikoa eta soziala berpizteko saioak prestatu dira. Horrela zenbait proposamen aurkeztu dira motibazioa berreskuratu dadin.
Bere arazoa gainditzen ari den ala ez ebaluatzeko errubrika hau prestatu dugu.
Mindomon egindako tutoretzaren eskema, klik egin.

BIKAIN | ONDO | NAHIKO | GUTXI | |
Bere jarrera akademikoa hobetu. | -Gainditzea. Etxeko lanak egin eta ikasi. -Amaren gaixotasuna baino lehen baino motibatuagoa egotea. | -Gainditzea. Etxeko lanak egin eta ikasi. -Bere jarrera berreskuratu. Egoera gainditu. | -Batzuetan ikasi eta etxerako lanak egin. -Egoera gainditzen hasi. | -Ez ikasi, ezta etxeko lanak egin. -Jarrera ez aldatu, egoera ez gainditu. -Klaseko jarduera eta edukiengan interes eza. |
Bere jarrera soziala hobetu familiarekiko | -Bere familia ulertu. -Laguntza eskaini. | -Bere familia ulertu. -Gurasoekiko jarrera ona izan. (laguntza eskaini, gaizki ez erantzutea, etab). | -Egoera ulertu. -Bere familiako edonoren azalean ezin jarri. | -Amari egoeraren errua botatzen jarraitu. -Gurasoekiko jarrera txarra (oihu egin, gaizki erantzutea, etab). |
Bere jarrera soziala hobetu irakasleekiko | -Gainditzea. Parte-hartzaile jarrera izan klasean. -Errespetuzko jarrera izan. | -Errespetuzko jarrera izan. | -Batzuetan errespetua azaldu. -Jarrera ez parte-hartzailerik ez. | -Zirikatu eta gaizki erantzutea. -Errespeturik ez. Jarrera |
Bere jarrera soziala hobetu ikaskideekiko | -Adiskidetasuna (jolastu, errespetuzko erlazioak mantendu, etab). | -Bakardadea gainditu. -Gehienetan errespetua izan(kasu konkretuetan ez). | -Jotzeari utzi. -Errespetuzko erlazioak izan baina gutxitan. -Bakardadea. | -Bakardadea (aislaturik). -Errespetu eza. -Jotzen jarraitu. |
Bere amaren gaixotasuna onartu | -Gainditu. -Amari errurik ez botatzea. -Familian laguntasuna eskaini eta adeitsua izan. -Aurrera jarraitzeko gogoa izan. | - Gainditu. -Amari errurik ez botatzea. -Familian laguntasuna eskaini eta adeitsua izan. -Aurrera jarraitzeko gogoa izan baina oraindik lortzen ez duela ikusten du. | -Erdi gainditu. -Oraindik bere egoera gora beheratan oinarritzen da. | -Ezer ez gainditzea. -Amari errua botatzea. -Familia jarrera txarra eduki. -Bakardadea. -Jarrera ezkorra. |
Mindomon egindako tutoretzaren eskema, klik egin.
LANAREN ERRUBRIKA ETA BALORAZIOA
Gure lanaren errubrika eta balorazioa:
GURE LANAREN BALORAZIOA:
ESKEMA: OSO ONDO.
- Kontzeptuak jarri: OSO ONDO.
-Bitarteko grafikoak jarri: OSO ONDO.
Aurkezpena: OSO ONDO.
TUTORETZAN AZTERTZEN DIREN EGOERA DESBERDINAK: OSO ONDO
Egoera, parte- hartzaileak eta helburuak koherentziaz: OSO ONDO
ASMATUTAKO TUTORETZAREN BIDERAKETA: ONDO
-Arazoaren konponketa:ONDO.
-Kasuaren koherentziaz: ONDO.
Irakaslearen azalean: OSO ONDO.
LAN OSOAREN BALORAZIO OROKORRA: OSO ONDO
BIKAIN | OSO ONDO | ONDO | NAHIKO | GUTXI | |
ESKEMA | -Testuetan agertzen diren oinarrizko kontzeptuak jarri. Bigarren mailakoak aipatu. Irakurketa sakona. - bitarteko grafikoak jarri, erakartzeko helburua. -Ondo aurkeztua (txukuna, ulergarria eta erakargarria) | Testuetan agertzen diren oinarrizko kontzeptu gehienak jarri. Bigarren mailako batzuk aipatu. Irakurketa sakona. -bitarteko grafiko eskasak. -Ondo aurkeztuta (txukuna eta ulergarria) | Oinarrizko kontzeptu guztiak edo gehienak aipatu. Bigarren mailakoak ez. Gainetik egindako irakurketa. - Erlaziorik gabeko bitarteko grafikoak edo bitartekorik ez. -Aurkezpen ona , ez da txukuna. | -Testuetan agertzen diren oinarrizko kontzeptu gutxi aipatu. Bigarren mailakoak ez. Irakurketa eskasa. -Bitarteko grafikorik ez. -Aurkezpen normala ez da erakargarria ezta txukuna ere. | -Oinarrizko eta bigarren mailako kontzeptuak elkarrekin eta modu desordenatu batean aipatzea edo ez aipatzea. Irakurketarik ez. -Bitarteko grafikorik ez. -Ulergaitza eta zikina den aurkezpena, edo aurkezpen eza. |
TUTORETZAN AZTERTZEN DIREN EGOERA DESBERDINAK | -Egoera,parte-hartzaileak,helburuak eta ondorioak koherentzia bikainez zehaztu eta azaltzen ditu. | -Egoera, parte-hartzaileak,helburuak eta ondorioak koherentzia handiz zehaztu eta azaltzen ditu. | -Egoera, parte-hartzaileak, helburuak eta ondorioak koherentziaz zehaztu eta azaltzen ditu. | -Egoera, parte-hartzaileak, helburuak eta ondorioak aipatzen ditu. | -Egoera, parte-hartzaileak, helburuak eta ondorioak ez ditu aipatzen. |
ASMATUTAKO TUTORETZAREN BIDERAKETA | -Azaldutako arazoari konponketa oso eraginkorra aurkitu dio. -Kasua koherentzia handiz azaldu du. -Irakaslearen azalean jarri da. | -Azaldutako arazoari konponketa eraginkorra aurkitu dio. -Kasua koherentziaz azaldu du. -Irakaslearen azalean askotan jarri da. | -Azaldutakoari konponketa nahiko eraginkorra aurkitu dio. -Kasua nahiko koherentziaz azaldu du. -Irakaslearen azalean batzuetan jarri da. | -Azaldutakoari konponketa aurkitu dio. -Kasua koherentzia gutxirekin azaldu du. -Irakaslearen azalean gutxitan jarri da. | -Azaldutakoari ez dio konponketarik aurkitu. -Kasua inongo koherentziarik gabe azaldu du. -Irakaslearen azalean ez da inoiz jarri. |
GURE LANAREN BALORAZIOA:
ESKEMA: OSO ONDO.
- Kontzeptuak jarri: OSO ONDO.
-Bitarteko grafikoak jarri: OSO ONDO.
Aurkezpena: OSO ONDO.
TUTORETZAN AZTERTZEN DIREN EGOERA DESBERDINAK: OSO ONDO
Egoera, parte- hartzaileak eta helburuak koherentziaz: OSO ONDO
ASMATUTAKO TUTORETZAREN BIDERAKETA: ONDO
-Arazoaren konponketa:ONDO.
-Kasuaren koherentziaz: ONDO.
Irakaslearen azalean: OSO ONDO.
LAN OSOAREN BALORAZIO OROKORRA: OSO ONDO
jueves, 25 de noviembre de 2010
sarrera: Kasua
Kaixo denoi!
Alazne Morales eta Maite Sola gara eta oraingo lana modulu lana egiteko lagungarria da. Honekin lortu nahi duguna da, gure lana fokalizatzea bide konkretu batetik. Horregatik 2 galdera prestatu ditugu hezkidetzaren alde egiten dutenak. Ekarpeni buruz esan dezakegu iritzi desberdineko ekarpenak bilatu ditugula, kasuaren ikuspuntu desberdinak azaldu ahal izateko. Azkenik, aukeratu dugun legea EAEko ikasleen eskubide eta betebeharrak da. Honekin ikasleen eskubide eta betebeharretatik enfokatu nahi dugu kasuaren lana eta horregatik lege hau sakonago aztertzea erabaki dugu.
Espero dugu denontzat erabilgarria izatea modulo lanerako.

3. ekarpena
Laburpena:
“Ni hezkidetzarik gabeko heziketaren alde nago. Arrazoi asko ditut baina garrantzitsuena da nire umeek psiko - biologiak markatzen dien erritmoan hezten direla. Neskak azkarrago heltzen dira fisiko eta intelektualki eta mutilek sensibilitate diferentea dute. Ulertzen dut nire umeak, neskak eta mutilak izanda pertsona moduan berdinak direla baina gauzak modu diferentean ulertzen dituztela. Hezkidetza unibertsitaterako aproposagoa dela uste dut lehen eta bigarren hezkuntzan edukietan zentratu beharko liraketelako. XXI. Menderako gizarte pertsonalizatu bat nahi da eta horretarako hoberena heziketa banatua izango litzateke ikasle bakoitzaren sexuarekiko bere ezaugarriak kontuan hartuz. Ezinbestekoa da ikasle bakoitzaren baliabide, puntu ahul eta fuerteak ezagutzea horrela bakoitzak behar duen laguntza izango du. Zenbait eskola publikoek ere mota honetako eskaintza izan beharko lukete, nahi duenak eskura dezan eta ez bakarrik ikastetxe pribatu bat ordaintzeko dirua duenak.
Hausnarketa:
Gure buruan ez dago ez ulerkuntza, ez tokirik hezkidetzarik gabeko heziketarako. Emakumeak eta gizonezkoak berdinak bagara, arlo guztietan ikusi beharko litzateke ezta? Argi dago zenbait diferentzia ditugula, bai fisikoki, bai psikologikoki ( gizonezkoak normalean indar fisiko gehiago dute eta neskek gauzak ulertzeko eta kudeatzeko gaitasun hobea adbz ) baina bi generoen arteko berdintasuna gure gizartean barne sustatu nahi badugu, ezin dira umeak txikiak direnetik ikasteko banandu, horrek euren buruan hezkidetzan nola bizi ulertzeko zailtasunak azalduko zituelako. Ume bati ezin zaizkio arau asko eta nahasiak azalduez duelako ezer ulertuko, hau da, ezin diozu etxean esan emakumeak eta gizonezkoak berdinak direnik umeak hauxe galdetuko baitizu: “ eta zergatik banantzen gaituzte ikastolan? Neskak alde batetik eta mutilak bestetik?” zer erantzungo genioke? Ez. Umeak argi izan behar du emakume eta gizonezkoak berdinak garela bizitzaren ia arlo guztietan, ezin diogu inolaz ere zalantzan jarri, beraz gizartearen arlo guztietan hezkidetza bultzatu egiten dela ikusi behar du (etxean, kalean, eskolan … umea inguratzen duen ingurune osoan ).
2. ekarpena
2. EKARPENA
LABURPENA:
Mexikoko gobernuak ikastetxeetan genero biolentzia saihesteko irakasle askoren artean liburutxo batzuk banatuko dituzte. Liburuaren aurkezpenean hauxe aipatu zuen: “ emakumeenganako indarkeriak giza eskubideen kontra egiten du eta mexikanoei eraikitzea hainbeste kostatu zaigun askatasun eta demokrazia arriskuan jartzen du. Gainera “ emakumeenganako indarkeria giza duintasunari eraso bat dela ” esan zuen. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta DBH – ko ikasleen indarkeriarekin bukatzeko kanpaina bultzatu zuen. Horretaz gain, 15 milioi “ biolentometro ” heziketa basikoen ikasleen artean banatuko zituztela aipatu zuen, eurak ere indarkeri soziologiko, fisiko eta sexualaz ohar zitzaten. Aurkezpenean, emakume, gizonezko eta umeen eskubidetako bat indarkeriarik gabeko bizitza bat zela ere aipatu zen. Halaber, jakinarazi zen bake kultura behar zela eta ez modu desberdinetan adierazita dagoen biolentziarik. Bukatzeko, genero biolentzia eskoletatik, hau da, umeak txikiak direnetik saihestu beharreko kontua dela azpimarratu zuen, horrela genero biolentziarik gabeko gizarte eta kultura berria sortuz.
HAUSNARKETA:
Guk ez dugu ulertzen genero biolentzia duen gizarte edo kulturarik, hau da, bakean eta denok gustura bizi ahal izateko bestearen eskubideak errespetatu behar dira eta bortxaketak, fisiko edo psikologikoki genero biktimek jasotzen dituzten indarkeriak ez dira errespetuaren seinale. Eskoletan ditugun umeak, gure etorkizuneko gizarteko kideak izango direnez euren pertsonan eman behar dugu geure barnean ditugun balorerik hoberenak, hots, biolentzia generorik gabeko gizarte eta elkarbizitza eraiki nahi badugu, etorkizunean gure gizartea eramango duten pertsonengan eragina egin beharko dugu. Gure ikuspuntua argi utzita, aipatu beharra daukagu garrantzi handia eman behar geniola ereduari, hau da, ikasleek helduengan ( etxean, kalean eta eskolan) indarkeri portaerak ikusten badituzte, berdina egingo dute. Umeek imitazio gradu altua izan ohi dute eta euren inguruan ikusten duten berdina egin ohi dute, beraz eskoletan lan handia egiten bada baina gaur egungo gizartea ez bada kontzientziatzen lan horrek ez du ezertarako balio izango. Horregatik egungo gizarte guztia kontuan hartu beharko luke genero indarkeriarik gabeko etorkizuneko gizartea denon eskuetan dagoela eta denok esku hartze garrantzitsua dugula.
1. ekarpena: Hezkidetzaren alde
Hona hemen Begoña Arrietak (soziologoa) hezkidetzari buruz duen iritzia. Oso interesgarria iruditu zaigu batez ere, hezkidetzaren kontzeptua gizartetik enfokatzen duelako. Laburbilduz, hezkidetzaren arazo nagusia da hezitzaileek berdintasun kontzeptua ulertzen dutela baino ez dutela bere eguneroko bizitzan berdintasunean oinarritutako gizarte batetan bizi. Umeak berdintasunean hezteak etorkizuneko gizartean genero berdintasuna bermatzea da.
Klik egin esaldi honetan artikulua irakurtzeko.
Klik egin esaldi honetan artikulua irakurtzeko.
Zer da garrantzitsuagoa, jakintzak barneratzea edo guztiok komunean bizitzeko hezitzea? Begoña Arrieta soziologaren artikuluan hezkidetzaren alde jartzen da. Berarentzat jaiotzen garenetik gure sexuagatik ezberdintzen gara eta hortik aurrera, emakume edo gizon hori genero bat edo besteari dagokion rolak eta itxaropenak barneratuko ditu, beti ere bere ingurugiro soziala kontutan hartuz.
Soziologa honen kritika gizartearen ikuspuntuan zentratzen da eta ez generoen arteko ezberdintasun biologikoetan. Bere ustez, umeak ezberdintasunean eta diskriminazioan hezten dituzte haien arteko bizikidetzarako. Hori gainditzeko eskoletan hezkidetza bultzatu zen. Hezkidetzaren helburua umeak eskubide eta aukera berdintasunean hezitzea izan zen. Horrela, genero ezberdintasunik ez egoteko.
Begoña Arrietaren ustez hezkidetzak lortu beharko zuen tradizionalki emakumeei edo gizonezkoei lotutako balore zein jarrerak edozein sexuko pertsonari atxikitu ahal izatea. Hau da, tradizionalki emakume edo gizonei lotutako jarrerak beste sexura ere lotu ahal izatea. Hezkidatzak, emakume edo gizonen estreotipoekin bukatzea lortu nahi du, horrela, genero bati edo besteari lotutako rolekin bukatzea. Hala ere, ezarritako hezkidetza ezin du bere helburua lortu hainbat arrazoirengatik; irakaslegoaren prestakuntza falta, material desegokiak edo helburuarekin identifikatzen ez direlako. Horregatik, diskriminazioa bultzatzen duten ereduak bultzatzen ditugu gure jarreragatik eta emakumeekiko daude baloreengatik.
Eskolatik kanpo, egunero aurkitzen ditugu horrelako jarrerak; Etxean gizonezkoen inplikazio txikia, emakumeek euren lanetan baloratuak izateko arazoa, emakumeen salario txikiagoan eta esanguratsuena, sexu-indarkerian.
Ondorioz, Begoña Arrietak hezkidetzaren alde dago. Hoberena da neska eta mutilak batera heztea, horrela elkarbizitzarako prest egongo dira txikitatik. Gure bizitza osoan zehar bi sexuak elkarrekin egongo diren egoerak aurkituko ditugulako, gizakiak izaki sozialak baigara. Bestalde, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzan landu behar dira gaitasun sozial hauek, horrela umeak elkar komunikatuz haien diferentziak konpontzen ikasiko dute. Horretarako beharrezkoa da bi sexuak parte hartzea eta berdintasunean oinarritutako erlazioak edukitzea. Bere helburu nagusiena da lan honek sexu-indarkeriarekin bukatzea da.
Ulrich Beck, «en la sociedad del riesgo (gaur egungoa) todo es negociable».
Pertsona guztiak agente sozializatzaile guztietatik berdintasunean oinarritutako ikasketa prozesua eduki behar dugu eta hezkidetza hori lortzeko oinarrizko pauso bat da.
HAUSNARKETA PERTSONALA:
Gaur egun, hezkidetza praktikatzen duten eskoletan berdintasunean oinarritzen dira. Haien helburua neska eta mutilak berdin tratatzea da eta horrela berdintasunean oinarritutako etorkizuneko gizarte bat bermatzea. Eskola hauen arazoa da soilik berdintasunaren ideia erakusten dutela. Hau da, haurrak berdintasunean hezitu nahi dituzte baina irakasleek haien generoaren arabera tratu ezberdina izaten dute. Adibidez, mutilekin erlazio afektibo gutxiago daukate eta haien lorpenetan zentratu egiten dira. Neskekin aldiz, erlazio sozialetarako duten gaitasunetan zentratzen dira eta ez hainbeste bere lorpenetan. Neskak irakasleekiko lotura afektibo sendoago bat garatu ohi dute.
Bestalde, irakasleek ematen dieten tratu desberdin horrekin gaur egungo gizartean dauden rolak eta estereotipoak bereganatzea egiten du. Hau da, irakasleek umeekin jolasak egiterakoan, neskak haien adimen artistikoa garatu dezaten jolasak prestatzen ditu eta mutilak haien adimen kinestesikoa garatzen duten horiek. Horren ondorioz, umeak jolasteko bereizita daudenez haien buruan nesken jolasak eta mutilen jolasak daudela ondorioztatzen dute. Denborarekin, gure gizartean pentsaera hori isladatzen da eta genero bakoitzarekiko rol eta estereotipo desberdinak sortzen dira. Gehienetan, emakumea gutxiesten dituzten rol eta estereotipoak. Hauek, gizarte matxista batetan sortu egin direlako eta gaur egun arte hezitzailei egoera hori aldatu beharrean beti bezala heztea errazagoa egiten zitzaielako.
Hezkidetzaren helburu esanguratsuenak rol eta estereotipo horiek genero konkretu bati lotzearekin bukatzea eta berdintasunean oinarritutako gizarte bat sortzea dira. Hori lortzeko denbora asko behar da, gizartea ez duelako bere pentsamendua egun batetik bestera aldatuko. Oinarria eskola da eta hortik komunikabideetara, familietara eta agente sozializatzaile guztietara hedatu behar da jarrera hau.
Gure pentsamendua aldatzen ez badugu ez dugu gizartea aldatuko eta horrela ezin izango dugu genero bati edo besteari lotutako rol eta estereotipoekin bukatu. Bideo honetan gertatzen dena gainditu egin behar da.
Bideo honetan, komediaren ikuspuntutik ikusten da gai hau eta ume bat zaindu nahi duen gizonezko bat ateratzen da. Oso gizon sensiblea da eta berehala kontratatu behar duen gizonak bere sexualitateaz galdetzen dio, gizonak sensibleak izan ahalko ez bazuten bezala. Interesgarria iruditu zait "Friends"-en egindako eszena hau, argi plazaratzen dituelako gure gizartean generoari loturiko rol eta estereotipoak.
Lege bat: EAEko ikasleen eskubide/betebeharrak 1994
EAEko ikasleen eskubide/betebeharren legea aukeratu dugu interesgarria iruditu zaigulako kasuaren lana ikuspuntu honetatik aztertzea. Horregatik lege hau sakonago begiratzea bururatu zaigu. Zergatik lege hau? Ikasleen eskubideetan bilatu nahi dugulako hezkidetzaren alde egiten duen argumenturen bat.
Gizarte egunero aldatzen joaten da eta berrikuntzak behar ditu. Beraz, EAEko parlamentuak 1994. urtean egindako ikasleen eskubide/betebeharren legearen berrikuntza beharrezkoa dela ondorioztatzen dute. Horrela azaltzen dute 1994. urteko betebeharrak eta eskubideak gaur egungo gizartean ez direla eraginkorrak. Dekretu berriaren helburua behan plazaratu egiten da. Laburbilduz, dekretu berri horrekin ikasleek haien eskubideak baliatzen eta bere betebeharrak betez bizikidetza arloan arautzea ikasi behar dute, gizartean eskubide osoko herritar gisa integratzeko. Hau da, bizikidetza positiboki bultzatzea da, ikastetxeak beren hezkuntza-proiektuetan eman behar dituzten planekin bat etorriz.
Interesgarria iruditzen zait, 1994. urteko dekretua zergatik aldatu behar den, haien iritziz, hor behean uztea.
"1994an promulgatutako dekretua, apirilaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa, ikastetxeetan baliatu den bizikidetza-araua izan da.
Bestalde, lege horien aplikazio-eremua den gizarte- eta eskola-arloko errealitatea ere aldatu egin da lege horiek promulgatu zirenetik. Maila bereko ikasleen arteko tratu txarreko egoerak gertatzen dira eta irakasleek erasoak jasotzen dituzte. Egoera horiek ez dira berriak, baina lehen baino oihartzun handiagoa dute gizartean, eta, ikastetxeetako bizikidetzari dagokionez, eragin handia dute. Teknologia berrien —hala Interneten nola eta telefonia mugikorraren— sorrerak eragina izan du eskola-jardueran; izan ere, ikasleek ez dituzte egoki erabiltzen eta, batzuetan, horrek ohiko eskola-jarduna oztopatzen du, baita ikasleen irudi pertsonala eta ohorea kaltetu ere. Hori guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko 160/1994 Dekretuaren derrigorrez aldatu beharra aprobetxatu behar dugu, mintzagai dugun dekretua behar berriak asetzeko gai izan dadin eta, hezkuntzaren aldetik, eraginkorragoa.
Dekretu berri honen helburua, beraz, honako hau da: ikasleek beren eskubideak baliatzen eta beren betebeharrak betetzen ikasi behar duten bizikidetza-esparrua arautzea, gizartean eskubide osoko herritar gisa integra daitezen. Alde batetik, bizikidetza positiboki bultzatzean datza, ikastetxeek beren hezkuntza-proiektuetan gaineratu behar dituzten planekin bat etorriz."
Gure lana burutzeko dekretu berri honetatik, kasu lana enfokatzeko interesgarriak iruditu zaizkigun artikuluak ipiniko ditugu. Legea
16. UNITATEA. FAMILIA GUZTIAK EZ DIRA NIREA BEZALAKOAK: Emakumea lan eta politika munduan sartu izanak ekarri dituen gizarte-aldaketek familia patriarkalaren
eredua zalantzan jarri du eta horrek, egitura eta antolabide berriak iradokitzen ditugu. Unitate honen helburu nagusienak bi hauek dira:
• Gurea ez bezalako familia-eredu desberdinak errespetatzen ikastea.
• Gizarte-eraldaketak eta familia-egituretan gertatutako aldaketen arteko lotura bilatzea.
19. UNITATEA. DENOK IKAS DEZAKEGU:
Hezkuntzarako eskubidea izateak ikasleak aniztasunean hezi behar ditugula esan nahi du, aniztasun hori
honela ulerturik: “pertsona guztien arteko hartu-emana maila berean jartzen duten prozesu demokratikoak
elkarrekin eraikitzeko moduan bizitzea, betiere gizakiaren duintasuna eta elkartasuna sustatuz” (Imbernón,
1999, 67. or.). Hezkuntza testuinguruaren barruan, pentsatu egin beharko dugu irakas-ikasketa prozesuek
zein eta nolako aukerak eskaintzen dizkioten ikasle bakoitzari eskolan eta ikasgelan. Horrela,
ezberdintasunengatiko bazterketak gutxituko dira, ikasgeletan dugun aniztasuna onartuz eta, ondorioz,
irakasteko estrategia anitzak erabiliz; izan ere, gauza jakina da pertsona bakoitza dakienetik eta bere egoera
pertsonaletik abiatzen dela ikasketa prozesuan eta, ikusten ari garenez, azkenean ez ditugu denok aukera
berdinak geure gaitasunak garatzeko.
HELBURUAK
• Motrizitate-gaitasunak, kognitiboak, komunikatiboak eta gizarteratzekoak garatzen laguntzea.
• Nork bere jokaera-irizpideak gara ditzan saiatzea.
• Egin beharreko zereginetan era autonomoan lan eragitea.
• Ikaskideen onarpena eta balioespena sustatzea.
• Proposatutako zereginetan denok elkar hartuta parte hartzera animatzea.
20. UNITATEA. ESKOLAKO LAGUNAK: DENOK BERDINAK, DENOK DESBERDINAK
ezintasunen bat duten pertsonek eta ez dutenek elkar hartuta lan egin dezaten saiatuko
gara, denok helburu berbera izan dezagun eta desberdintasuna askotan onuragarria izaten dela kontura gaitezen.
HELBURU NAGUSIAK:
• Begi-bistako ezintasunen bat duten eta ez duten ikasleen artean egoera gozatsuak bizitzea.
• Taldea osatzen duen pertsona bakoitzaren gaitasunak ontzat hartzea, ezindua izan edo izan ez.
• Laguntza eskatzen eta ematen ikastea.
21. UNITATEA. NESKA NAIZEN HAU ETA MUTIL ZAREN HORI EZBERDINAK GARA: Eskolak ikasleen garapen osoa bultzatu behar du eta, beraz, euren nortasun propioa eraikitzen lagundu
behar die; hori ez du, ordea, sexu aldetiko ezberdintasunak baldintzatu behar. Garapen hori lortzeko, neska
eta mutilen arteko harremana sustatu behar da, betiere erne ibiliz ezberdintasuna bereizketa bihur ez
dadin. Era berean, hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsona guztiek bat etorri behar dute ikusmolde
horretan; horretarako, ikasle, familia eta langile irakasle eta ez irakasleen arteko loturei ekin behar zaie.
Helburu nagusiak:
• Neska eta mutilen arteko aukera-berdintasunean aurrera egitea, geure ikasleengan begirune-jarrerak
sustatuz eta sexua edo bestelako ezein arrazoirengatik bereizketarik egin gabe, ez bere buruarekiko ezta
besteekiko ere.
• Ikasleak, neskak eta mutilak, euren jokamoldeak eta besteenak aztertzeko gai izan daitezen saiatzea,
hori baita bidea familian, eskolan eta gizartean berdintasun-jarrerak garatzeko.
• Ikaslea sexuaren aldetiko desberdintasunez ohar dadin lortzea, esku hartuz eta eskola-komunitatearen
alderdi batzuk zainduz, hala nola, jolastokia, jolasak, ahozko zein idatzizko komunikazio ekintzetan
erabiltzen den hizkuntza...
23. UNITATEA. IKASGELAN FAMILIA BAT OSATZEN DUGU
Ikasle kopuru jakin batek, hau da, pertsona talde batek osatua da ikastetxeko edozein ikasgela. Baina zenbait
neska-mutil ikasgela batean elkartzea ez da nahikoa talde kohesionatua eta solidarioa eratzeko; horretarako,
beharrezkoa da taldearen gaineko esku-hartzeari ekitea, kideen artean gerta daitezkeen afektibitate eta gizarte
loturak, sendoak, positiboak eta seguruak izan daitezen. Unitate honen helburua taldeko kohesioa lantzea
izango da, Hitzarmenaren 19, 34 eta 35. artikuluetan aipatzen diren tratu txarrak ekiditeko.
HELBURUAK
• Ikastaldearen kohesioa sustatzea.
• Ikastaldean komunikazioaren alde ekitea, erasoak eragozteko baliabide gisa.
• Konfiantzazko loturak garatzea ikasleriaren eta irakasleriaren artean.
• Berdinen artean eta irakasleen eta ikasleen artean, ikasgelan erakutsi ohi ditugun jarrerak berraztertzea.
24. UNITATEA. TALDE BATEKO PARTAIDE

Umeen Eskubideen Hitzarmenean aipatzen den beste eskubide bat zera da: talde edo elkarte bateko kide
izatearena. Taldeak garapen pertsonalaren alde jokatzen du eta, aldi berean, gizakiaren inguruarekiko
partaidetza eta konpromisoa ahalbidetzen duen elementua da; alde horretatik, garrantzi handia du taldeak
eta horixe izango da, hain zuzen ere, unitate honetan garatuko dugun ideia. HELBURUAK
• Taldeak norbera aberasteko eta gizarteratzeko daukan garrantziaz jabetzea.
• Taldeen ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzea.
• Inguru hurbileneko taldeen edo elkarteen eskaintza ezagutzea.
• Taldearen funtzionamendu onerako oinarrizko diren balioak garatzea: lankidetza, partaidetza,
ardurakidetza, eta abar.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)