Hona hemen Begoña Arrietak (soziologoa) hezkidetzari buruz duen iritzia. Oso interesgarria iruditu zaigu batez ere, hezkidetzaren kontzeptua gizartetik enfokatzen duelako. Laburbilduz, hezkidetzaren arazo nagusia da hezitzaileek berdintasun kontzeptua ulertzen dutela baino ez dutela bere eguneroko bizitzan berdintasunean oinarritutako gizarte batetan bizi. Umeak berdintasunean hezteak etorkizuneko gizartean genero berdintasuna bermatzea da.
Klik egin esaldi honetan artikulua irakurtzeko.
Klik egin esaldi honetan artikulua irakurtzeko.
Zer da garrantzitsuagoa, jakintzak barneratzea edo guztiok komunean bizitzeko hezitzea? Begoña Arrieta soziologaren artikuluan hezkidetzaren alde jartzen da. Berarentzat jaiotzen garenetik gure sexuagatik ezberdintzen gara eta hortik aurrera, emakume edo gizon hori genero bat edo besteari dagokion rolak eta itxaropenak barneratuko ditu, beti ere bere ingurugiro soziala kontutan hartuz.
Soziologa honen kritika gizartearen ikuspuntuan zentratzen da eta ez generoen arteko ezberdintasun biologikoetan. Bere ustez, umeak ezberdintasunean eta diskriminazioan hezten dituzte haien arteko bizikidetzarako. Hori gainditzeko eskoletan hezkidetza bultzatu zen. Hezkidetzaren helburua umeak eskubide eta aukera berdintasunean hezitzea izan zen. Horrela, genero ezberdintasunik ez egoteko.
Begoña Arrietaren ustez hezkidetzak lortu beharko zuen tradizionalki emakumeei edo gizonezkoei lotutako balore zein jarrerak edozein sexuko pertsonari atxikitu ahal izatea. Hau da, tradizionalki emakume edo gizonei lotutako jarrerak beste sexura ere lotu ahal izatea. Hezkidatzak, emakume edo gizonen estreotipoekin bukatzea lortu nahi du, horrela, genero bati edo besteari lotutako rolekin bukatzea. Hala ere, ezarritako hezkidetza ezin du bere helburua lortu hainbat arrazoirengatik; irakaslegoaren prestakuntza falta, material desegokiak edo helburuarekin identifikatzen ez direlako. Horregatik, diskriminazioa bultzatzen duten ereduak bultzatzen ditugu gure jarreragatik eta emakumeekiko daude baloreengatik.
Eskolatik kanpo, egunero aurkitzen ditugu horrelako jarrerak; Etxean gizonezkoen inplikazio txikia, emakumeek euren lanetan baloratuak izateko arazoa, emakumeen salario txikiagoan eta esanguratsuena, sexu-indarkerian.
Ondorioz, Begoña Arrietak hezkidetzaren alde dago. Hoberena da neska eta mutilak batera heztea, horrela elkarbizitzarako prest egongo dira txikitatik. Gure bizitza osoan zehar bi sexuak elkarrekin egongo diren egoerak aurkituko ditugulako, gizakiak izaki sozialak baigara. Bestalde, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzan landu behar dira gaitasun sozial hauek, horrela umeak elkar komunikatuz haien diferentziak konpontzen ikasiko dute. Horretarako beharrezkoa da bi sexuak parte hartzea eta berdintasunean oinarritutako erlazioak edukitzea. Bere helburu nagusiena da lan honek sexu-indarkeriarekin bukatzea da.
Ulrich Beck, «en la sociedad del riesgo (gaur egungoa) todo es negociable».
Pertsona guztiak agente sozializatzaile guztietatik berdintasunean oinarritutako ikasketa prozesua eduki behar dugu eta hezkidetza hori lortzeko oinarrizko pauso bat da.
HAUSNARKETA PERTSONALA:
Gaur egun, hezkidetza praktikatzen duten eskoletan berdintasunean oinarritzen dira. Haien helburua neska eta mutilak berdin tratatzea da eta horrela berdintasunean oinarritutako etorkizuneko gizarte bat bermatzea. Eskola hauen arazoa da soilik berdintasunaren ideia erakusten dutela. Hau da, haurrak berdintasunean hezitu nahi dituzte baina irakasleek haien generoaren arabera tratu ezberdina izaten dute. Adibidez, mutilekin erlazio afektibo gutxiago daukate eta haien lorpenetan zentratu egiten dira. Neskekin aldiz, erlazio sozialetarako duten gaitasunetan zentratzen dira eta ez hainbeste bere lorpenetan. Neskak irakasleekiko lotura afektibo sendoago bat garatu ohi dute.
Bestalde, irakasleek ematen dieten tratu desberdin horrekin gaur egungo gizartean dauden rolak eta estereotipoak bereganatzea egiten du. Hau da, irakasleek umeekin jolasak egiterakoan, neskak haien adimen artistikoa garatu dezaten jolasak prestatzen ditu eta mutilak haien adimen kinestesikoa garatzen duten horiek. Horren ondorioz, umeak jolasteko bereizita daudenez haien buruan nesken jolasak eta mutilen jolasak daudela ondorioztatzen dute. Denborarekin, gure gizartean pentsaera hori isladatzen da eta genero bakoitzarekiko rol eta estereotipo desberdinak sortzen dira. Gehienetan, emakumea gutxiesten dituzten rol eta estereotipoak. Hauek, gizarte matxista batetan sortu egin direlako eta gaur egun arte hezitzailei egoera hori aldatu beharrean beti bezala heztea errazagoa egiten zitzaielako.
Hezkidetzaren helburu esanguratsuenak rol eta estereotipo horiek genero konkretu bati lotzearekin bukatzea eta berdintasunean oinarritutako gizarte bat sortzea dira. Hori lortzeko denbora asko behar da, gizartea ez duelako bere pentsamendua egun batetik bestera aldatuko. Oinarria eskola da eta hortik komunikabideetara, familietara eta agente sozializatzaile guztietara hedatu behar da jarrera hau.
Gure pentsamendua aldatzen ez badugu ez dugu gizartea aldatuko eta horrela ezin izango dugu genero bati edo besteari lotutako rol eta estereotipoekin bukatu. Bideo honetan gertatzen dena gainditu egin behar da.
Bideo honetan, komediaren ikuspuntutik ikusten da gai hau eta ume bat zaindu nahi duen gizonezko bat ateratzen da. Oso gizon sensiblea da eta berehala kontratatu behar duen gizonak bere sexualitateaz galdetzen dio, gizonak sensibleak izan ahalko ez bazuten bezala. Interesgarria iruditu zait "Friends"-en egindako eszena hau, argi plazaratzen dituelako gure gizartean generoari loturiko rol eta estereotipoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario