2. EKARPENA
LABURPENA:
Mexikoko gobernuak ikastetxeetan genero biolentzia saihesteko irakasle askoren artean liburutxo batzuk banatuko dituzte. Liburuaren aurkezpenean hauxe aipatu zuen: “ emakumeenganako indarkeriak giza eskubideen kontra egiten du eta mexikanoei eraikitzea hainbeste kostatu zaigun askatasun eta demokrazia arriskuan jartzen du. Gainera “ emakumeenganako indarkeria giza duintasunari eraso bat dela ” esan zuen. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta DBH – ko ikasleen indarkeriarekin bukatzeko kanpaina bultzatu zuen. Horretaz gain, 15 milioi “ biolentometro ” heziketa basikoen ikasleen artean banatuko zituztela aipatu zuen, eurak ere indarkeri soziologiko, fisiko eta sexualaz ohar zitzaten. Aurkezpenean, emakume, gizonezko eta umeen eskubidetako bat indarkeriarik gabeko bizitza bat zela ere aipatu zen. Halaber, jakinarazi zen bake kultura behar zela eta ez modu desberdinetan adierazita dagoen biolentziarik. Bukatzeko, genero biolentzia eskoletatik, hau da, umeak txikiak direnetik saihestu beharreko kontua dela azpimarratu zuen, horrela genero biolentziarik gabeko gizarte eta kultura berria sortuz.
HAUSNARKETA:
Guk ez dugu ulertzen genero biolentzia duen gizarte edo kulturarik, hau da, bakean eta denok gustura bizi ahal izateko bestearen eskubideak errespetatu behar dira eta bortxaketak, fisiko edo psikologikoki genero biktimek jasotzen dituzten indarkeriak ez dira errespetuaren seinale. Eskoletan ditugun umeak, gure etorkizuneko gizarteko kideak izango direnez euren pertsonan eman behar dugu geure barnean ditugun balorerik hoberenak, hots, biolentzia generorik gabeko gizarte eta elkarbizitza eraiki nahi badugu, etorkizunean gure gizartea eramango duten pertsonengan eragina egin beharko dugu. Gure ikuspuntua argi utzita, aipatu beharra daukagu garrantzi handia eman behar geniola ereduari, hau da, ikasleek helduengan ( etxean, kalean eta eskolan) indarkeri portaerak ikusten badituzte, berdina egingo dute. Umeek imitazio gradu altua izan ohi dute eta euren inguruan ikusten duten berdina egin ohi dute, beraz eskoletan lan handia egiten bada baina gaur egungo gizartea ez bada kontzientziatzen lan horrek ez du ezertarako balio izango. Horregatik egungo gizarte guztia kontuan hartu beharko luke genero indarkeriarik gabeko etorkizuneko gizartea denon eskuetan dagoela eta denok esku hartze garrantzitsua dugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario