Seamos realistas, pidamos lo imposible.


viernes, 12 de noviembre de 2010

Bigarren galdera: Nola garatu daiteke adimen edo inteligentzia desberdinak haurretan?

Gure bigarren galdera adimen anitzen gaiari buruz egitea erabaki dugu. Adimen anitzen gaia interesgarria iruditu zaigu gero moduluaren lana enfokatu ahal izateko. Adimen ezberdinak azalduko ditugu eta hauek gelan garatzeko zenbait ekintza proposatzen ditugu. Gainera, adimen anitz gehienak gainetik azalduko ditugu interesgarria iruditu zaigulako adimen interpertsonala eta intrapertsonalean zentratzea.


Adimena: "capacidad para entender o comprender"

Adimena ulertzeko gaitasuna da. Betidanik ulertua izan da kontzeptu unitario bat balitz bezala, Gardner iritsi zen arte. Gardner Harvardeko irakaslea eta psikologoa da, famatua da adimen anitzei buruzko teoriagatik. Bere teoriaren arabera 8 adimen mota ezberdin daude, hauek dira pertsonen arteko ezberdintasunak baldintzatzen dutenak. Zortzi adimen mota hauek elkarrekin lan egiten dute baina independienteak dira. Hau da, guztiok garatu egiten ditugu adimen mota guztiak baina gure kapazitatearen arabera gai gara adimen mota bat bestea baino gehiago garatzeko, hori da bata besteekiko ezberdina egiten gaituena. Guztiok askotan pentsatu dugu, zergatik ez dakit beste horrek bezala margosten? edo futbolera jolasten? Zergatik gelan arlo batetan besteetan baino hobeagoa naiz? Erantzuna erraza da, adimena unitarioa ez delako. Lehen esan dugun bezala, adimen bat baino gehiago daude eta pertsona bakoitzak bata bestea baino gehiago garatzen du.  Horregatik arlo konkretuetan gailendu gaitezke eta ez guztietan. Hauek dira Gardner-ek ezberdindu zituen adimen motak; linguistikoa, naturalista, logiko-matematikoa, kinestesikoa, espaziala, musikala, interpertsonala eta intrapertsonala.

Adimen linguistikoa idatzizko eta ahozko hizkuntzari dagokiona da. Hau da, adimen mota hau  garatzen duten pertsonek ahozko eta idatzizko hizkuntzan erraztasuna dute. Adimena txikitatik garatzen hasten gara eta adimen linguistikoa garatuena duten haurrak idazteko, irakurtzeko, istorioak kontatzeko eta hizkuntzetan erraztasuna dute. Baina esanguratsuena pertsona hauek kontzeptuak argitasunez azaltzeko duten gaitasuna da. Gelan, haurrekin, adimen mota hau garatzeko

Adimen logiko-matematikoa arlo logiko eta numerikoetara dagokiona da. Pertsona hauek zenbakiak eta hauen konbinazioaetan, esperimentatzean eta buruketak burutzen trebeak dira. Adimen mota hau garatzen duten pertsonak matematikoak, informatikoak edo zientifikoak izango dira etorkizunean. Nola landu daiteke adimen logiko- matematikoa gelan? Joku logikoekin eta ikaskuntza kooperatiboaren bidez irakatsi behar zaie.
Adimen naturalista mundu naturala ulertzen duen arloa. Haur hauei natura behatzea, eta klasifikatzea gustatzen zaie, baina batez ere,  fenomeno natularengatik interes handia daukate. Ume hauek biologoak, fisikoak, lorezainak... izango dira etorkizunean. Adimen mota hau gelan garatzeko natura behatzen ikasi behar da eta inguru natural batetik ibilaldiak egin behar dira.

Adimen kinestesikoa sentsazio korporalen bidez ikastea ahalbidetzen duen adimena. Pertsona hauei dantzatzea, korrika egitea, salto egitea, ukitzea eta eraikitzea gustatzen zaie. Heldutzerakoan kirolariak, kirurgialariak eta eskultoreak izango dira. Adimen hau garatu ahal izateko ikasgelan haien ikasketa propioak eraiki, ukitu eta sentitzera erakutsi eta batez ere “egiten ikasi” irakatsi behar zaie.
Adimen musikala erritmo eta tonu desberdinak nabaritzeko eta sortzeko gaitasuna da. Pertsona hauei abestea eta erritmo desberdinak erreproduzitzea gustatzen zaie. Etorkizunean haurrak musikoak edo abeslariak izango dira. Arlo hau gelan garatu ahal izateko abestu, musika entzun eta instrumentu musikal desberdinak jo beharko ziren.

Adimen espaziala ikusizko mundua eta mundu espaziala ikusteko gaitasuna da. Adimen zati hau gehien garatzen dutenek argazki eta bideokin ikasi, marraztea eta irakastea gustoko dute. Etorkizunean arkitektoak, marrazkilariak...izango dira. Hau da, espazioarekin erlazionaturiko lanbideak izango dituzte. Adimenaren zati hau garatzeko ikasgelan lan artistikoak, puzzleak eta adimen mapak egin behar dira.

Geratzen diren azkeneko bi adimenak, adimen intrapertsonala eta interpertsonala dira. Hauetan zentratu nahi gara oso interesgarriak iruditzen zazkigulako. Batez ere, gure garapen sozialean esanguratsuenak iruditzen zaizkigulako.
Adimen intrapertsonala zure sentipenak aztertzeko gaitasuna da. Pertsona hauei gauzak planifikatzea,  hausnarketak egitea… zure barneko sentimenduekin erlazionaturiko arloekin zer ikusia duten ekintzak egitea gustoko dute. Psikologoak eta filosofoak dira gehien bat. Adimen mota hau gelan garatu ahal izateko eguneroko pertsonalak eta banarkako lanak aurrera eraman behar dira.

Bestalde, adimen intrapertsonala gu geuk nolakoak garen eta zer nahi dugun ulertzeko gaitasuna da. gure nahiak eta lehentasunak ordenatzeko eta horrela kontsekuenteak izan gaitezke egiten dugunarekin. Gainera, ezin ditugu gure emozioak eta sentimenak engainatu, hauek errespetatu egin behar ditugulako. Adimen intrapertsonal handiko pertsonak haien egoera emozionalaren zergatia ulertzera ailegatu daitezke eta hori aztertu eta gero kontsekuenteki erantzun. Azken horrek egoera guztiak kontrolatzeko erraztasuna bermatzen die.

Adimen interpertsonala besteak ulertzeko gaitasuna da. Pertsona hauei besteekin erlazionatzea gustatzen zaie. Hauek irakasleak, politikoak, medikuak… dira. Adimen hau garatzeko gelan elkar lanak, debateak, eta ikasleen arteko tutoriak bultzatu behar dira. Garapen interpertsonalean bi oinarrizko kontzeptu eduki behar dira kontuan; enpatia eta erlazio interpertsonalak maneiatzeko gaitasuna.

Enpatia besteen emozioak, motibazioak eta haien jarrerak azaltzen dituen arrazoiak ulertu eta bereztera laguntzen gaituen kapazitatea da. Hau da, besteen lekuan jartzeko gaitasuna da. Besteen lekuan jartzea ez du esan nahi haiekin ados egon behar zarenik, enpatia ezin dugu ez sinpatiarekin ez ontasunarekin erlazionatu. Enpatia izatea ondokoa bezala pentsatzen ikastea da. Horretarako zenbait ezaugarri eduki behar dituzu, hala nola; besteak entzuten jakitea eta keinuzko komunikazioa ahozko komunikazioa baino garrantzitsuagoa dela ulertzea.

Erlazio interpertsonalak maneiatzeko gaitasuna besteak ezagutzean, pentsatzen ari dena, motibazioak eta bere sentimenduak guk esan nahi duguna aurkezteko modu aproposena aukeratzeko gaitasuna da. Oinarrizko ezaugarria flexibilitatea izatea da. Flexibilitateak erantzun asko sortzeko gaitasuna eta gauzak ikuspuntu desberdinetatik ikusteko kapazitatea bermatzen digu.


 Adimen anitzak:


No hay comentarios:

Publicar un comentario