1.ARTIKULUA:
IRAKASLEEN EMOZIO ETA SENTIPENAK
Laburpena:
Alvaro Marchesik egindako konferentzian hainbat puntu aipatu zituen. Gizartearen exijentziak irakasleek presio ugari izatea eta lan handiagoa egitea suposatzen du, hau da, euren abilezia eta baliabideak garatu eta hobetzera behartuak daude. Ikasleak hezi, klaseetan klima egokia sortu eta ikasleen garapen morala garatzeaz gai izan behar dira. Teknologia berriak erabili eta eurekin lan egiten trebeak izan behar dira, hala ere ez dute irakurketa baztertuta utzi beharrik. Ikasleak ikasteagatik interesa eta arreta falta izan ez dezaten, metodo berriak erabili, familiekin tartekatu eta talde lanak burutu beharko lituzkete. Horretaz gain irakaslearen lanbidea morala eta emozioz eta sentipenez betea dago, hau dezente ahaztu egiten den gauza da. Euren lana pertsonen arteko harremanetan datza, hots, umeekin, familiekin eta lanbide kideekin mantendu behar dituzten harremanak sentipen eta esperientzia emozionalez beteak daude. Haserrea, frustrazioa, etsipena … irakasleak egunero bizi dituen emozioak dira. Badaude autoestima ona eta karakter polita mantentzen duten irakasleak, hezitzeak sariak ez dakarren lanbidea izan arren. Horregatik oso jarrera noblea da irakasle izatearena, eurek ezer ez jasota ikasleei barruan duten jakintza transmititzen dietelako. Beraz, kontuan hartu behar da lanbide honen atal morala, oso harreman estua baitu gizarte berri baten sorkuntzarekin, justuagoa eta orekatuagoa.
Hausnarketa:
Gure adostasuna, Alvaro Marchesik esan duenarekiko handia da. Irakasleak berrikuntzara behartuak daude, hau da, maiz birziklatu behar dira, horrela teknologia berri, egoera eta eskariei adaptatu eta ohitzeko. Horretaz gain irakasle batek gustura ikasteko ingurugiroa landu eta lortu beharko luke, ikasleek gustura egonda edukiak eta baloreak hobeto prozesatu, landu eta barneratuko lituzketelako. Gainera ikasleak motibatu behar dituzte gusturago ikasteko eta, gero eta etekin hobeagoak lortzeko. Irakaslearen lanbidea emozio eta sentipenez betea dagoela uste dugu, hau da, egunero pertsonekin ( umeekin batik bat ) harremanetan egon behar direnez, pertsona bakoitzaren bizipen eta sentipenak bere barnean eramango ditu. Hori dela eta, pertsonala eta profesionala ondo bereizten jakin beharko luketela uste dugu, osterantzean asko sufritu dezaketelako; gainera kasu askotan deprezioak eta autoestima falta izan ohi dute. Guzti honetaz aparte, Alvarok ateratzen duen ondorioarekin bat gatoz irakasleak gizarte kideen formakuntzan parte hartze itzela duelako, hots, nahiz eta etxean hainbat gauza ikasi ikastolan ikasten dituzten eduki eta baloreak ere funtzezkoak dira etorkizunean gure gizartean erraztasunez moldatu eta arazorik ez izateko. Beraz, aurrekoa ondoriotzat hartuta irakaslearen lanbidea sentimenduz eta erlazio estuz beteriko gauza dela aipatu dezakegu, horregatik norberak ( irakaslea izanda ) bere burua zaindu eta lanetik noizean behin deskonektatu beharko luke bere autoestima pikutara joan ez dadin.
Erronka ederra aurretik duzuena !!!
ResponderEliminarAurrera !!!