Seamos realistas, pidamos lo imposible.


viernes, 12 de noviembre de 2010

Lehenengo galdera


NOLA MANTENDU DEZAKE IRAKASLE BATEK BERE AUTOESTIMA ONDO? BEHARREZKOA DA? ZERGATIK?


Zer da autoestima?

Autoestimatzea, norberak bere burua maitatzea da. Autoestima baxua izatea beraz, norberak bere burua gutxi maitatzea da, eta autoestima altua izatea berriz, norberak bere burua asko maitatzea. Autokontzeptua parte hartze handia du autoestimaren garapen eta hazkuntzan. Azaldu beharra dago norberak bere buruan ikusten dituen alde positiboak eta negatiboak funtzezkoak direla gure buruaz atsegin eta ez atsegin ikusten ditugun gauzak ondo bereizteko. Horrela, pertsona gustura edo ez gustura sentituko da norberarekin. Gure kualitate pertsonalen baliozko epaiketa eta gure barnean sumatzen ditugun balio eta ez balioen  sensibilitatearen erantzuna da. Gure buruarekiko dugun mesprezu, sentimendu, maitasun, min, balio eta mirespena neurtzen du.




Nola hezi daiteke autoestima?
 
Autoestima pertsonaren errendimendu eta portaera zehazten dituen jarrera da. Bizitza eskolarra garrantzi handia dauka autokontzeptuaren itxuran, honek pertsona bizitza osoan lagunduko du. Arrakasta edo porrota izan, norberaren satisfakzioa, ongitasun psikikoa eta erlazio sozialen multzoa autoestimaren papera daramate. Autokontzeptua izateak norbanakoaren izaera goresten du. Honek norberaren motibazio, expektatiba, osasun eta orekarekin zerikusia dauka. Pertsona guztiek euren buruaren iritzi bat dute, hau autokontzeptuarekin eta geure buruarekiko dugun balorazioarekin erlazionatuta dago. Pertsona baten autoestima jendeak eta ingurugiroak berari buruz egiten dituzten komentarioengatik jaiotzen da. Autoestima ikasi eta obetu daiteke eta 5-6 urtetan garatzen hasten da bizi eta biziko ditugun bizipenen inguruan ( gurasoak, ikaskideek, lagunek, irakasleek eta beste pertsonek ikusten dituzten eran ). Autoestimak bi oinarrizko kontzeptu batzen ditu: autoeraginkortasunaren eta baliagarria izatearen sentimendua ( beste pertsonentzat gehienbat ). Azaldutako kontzeptuari “autokontzeptua” deritzogu eta norbanakoak bizi izandako esperientzietan oinarritzen da.

Autoestimaren garrantzia.

Askotan helburu, programazio eta ekintzetan autoestimaren hezkuntzari garrantzia kentzen zaio eta ez da behar beste lantzen. Autoestimak zenbait aspektu ikutzen ditu:
·         Hezkuntza eta heziketa baldintzatzen dute.
·         Zailtasun pertsonalak gainditzen ditu.
1.      Heziketak arduratsu eta gai diren pertsonak azaltzen ditu. Bakarrik konpromesua hartzen dutenak, euren barnean zailtasunak gainditzeko baliabideak aurkitzen dituzte.
2.      Ardura baldintzatzen du. Sormenezko pertsona, berarengan segurtasuna eta originaltasuna izan behar du. 
3.      Sormena bultzatzen du. Ikaslearen autonomia bultzatu beharra dago, beraz euren segurtasuna erabakiak hartzerako orduan oso garrantzizkoa da. Hala ere esan beharra dago gustura egon behar dira euren buruarekin. Hau ondo badago, pertsonak bere etorkizuna erabakiko du, hau da, bizitzan lortu nahi duena, bere mugak, erabakiak… inoren laguntzarik gabe.
4.      Autonomia pertsonala baldintzatzen du. Norbanarekiko errespetua eta maitasuna beste pertsonekin erlazionatzeko oinarria da.
5.      Erlazio osasuntsu eta sozial bat ahalbideratzen du. Mugen arloan, konpetentzia osasuntsua eta norbanakoaren gainditzea hobetzen eta garatzen ditu, hots, pertsonaren etorkizunerako proilekzioa bultzatzen du.
6.      Pertsonalitatearen nukleoa da. Pertsona bere idntitatea bilatzen duen gizakia da. Gizakiaren oinarrizko dinamismoa bere autoburutzea da, beraz hezitzea autoestima sorrarastea da. Irakasleak autoestimari dagokionez lan handia egiteaz gain, gurasoen parte hartzea ere beharrezkoa da, horrela umearen irudi pertsonala hobeto barneratuko du.


Zer garrantzi dauka autoestimak hezkuntzan?
Autoestimak hezkuntzan jokatzen duen papera oso garrantzitsua da, bai ikasleetan, bai irakasleetan. Hainbat kasutan irakasleek ez dakite bizitza pertsonala profenionaletik ondo bereizten, horregatik umeak euren kideekin, euren familiekin edo berarekin dituen arazoak barneratu eta bereak bailiran moduan hartzen ditu. Beraz, deprezioak, autoestima falta eta animo baxuak ondorioztatzen dira. Aipatu beharra dago ondorio hauek ez direla soilik aurreko gertakizunenak, batzuetan irakasleak klasea bideratzeko gai ikussten ez denez edo bere lanbide kideekin arazoak dituenez aurreko ondorioak azaltzen dira. Hala ere gaur egun badaude hainbat kasu non ikasleak desmadratu egiten diren, hori dela eta irakasleak ezin ditu bideratu eta ikasleek nahi dutena egiten dute ( irakaslea jo, zirikatu, gaiztokeriak, etxerako lanik ez egin, oihukatu, gaizki helduei eta kideei gaizki erantzun… ). Aurrerago esan dugunez, autoestima umearentzet ere funtzezkoa da. Irakasleak gai izan behar dira umearen autoestima eta berarenganako segurtasuna sortu eta garatzeko. Zenbaitetan klaseetan ikusi ditzakegu hainbat ume baztertuak daudenak; askotan autoestima edo segurtasun faltagatik ematen dira jokabide horiek. Esaterik ez dago irakaslearen funtzioa zein den, hau da, berak umea motibatu eta animatu beharko luke bigarrenaren autoestima igo dadin. Umeek autoestima ona  dutenean primeran erlazionatzen dira eta primerako errendimendua dute eskolarekiko, autoestima baxua badu ordea, baztertua sentituko da klasean parte hartze eskasa izanda. Gainera ardura gutxi izango du eta  ez du erlazio ona izango kide, gurazo eta irakasleekin.
Azaldutakoaz gain aipatu beharra dago autoestima ona duten irakasleek errefortsu positiboak eta seguritate gehiago transmititzen diete ikasleei. Beraz euren klaseetan gusturago ikasteko giroa dago eta ikasleak pozik lan egingo dute. Autoestima baxuko irakasleek aldiz, autoritatea galtzearren beldur dira, horregatik disciplina landu eta erabiltzen dute, hori dela eta euren ikasleak sormen baxuagoa dute, ez dira gai bakarrik lan egiteko eta helduak ezartzen dituen arauez beharrean daude.





1 comentario:

  1. Ondo dago

    Nola hezitu daiteke? Lastima gehiago garatu ez duzuela.

    Aurrera !!!

    ResponderEliminar