2.GALDERA: Zein eginkizun bete behar dituzte irakasleek eta gurasoek genero indarkeriarik gabeko heziketa aplikatu eta lantzeko?
Gure etorkizuneko gizartea osatuko dutenak dira, orain eskoletan dauden ume guztiak. Horregatik jaiotzen direnetik hezkidetza eta genero indarkeriarik gabeko ingurunean hezi behar dira. Hiru urte betetzen dituztenean umeak eskolan hasten dira; horrekin batera beraien berdinak diren neska mutilekin harremanak mantendu behar dituzte eta horiek dira gizarteratze prozesuan barneratzeko ematen dituzten lehenengo pausuak. Nesken eta mutilen berdintasunaren alde eskoletan aritu behar dela badakigu baina ez bakarrik ikastetxeetan, umeek etxean jasotzen duten heziketa horrelakoa izan behar da. Ikastolan denbora asko pasatzen dute, baina etxean ere bai eta bien arteko interakzioa izan beharko litzateke umearen jarrera ondo egonkortua izateko. Gainera asko lagunduko luke umeak gizartean genero indarkeriarik gabeko giroa ikusteak. Etxe eta eskola arteko kontua denez, umearen heziketaren aurrean dauden pertsonen eginkizunak aztertuko ditugu.
IRAKASLEAK:
- Neskak eta mutilak berdin tratatu behar dituzte, hau da, inongo bereizketa barik.
- Nesken eta mutilentzako jolas berdinak bultzatu. Neska bat futbolean aritu nahi bada edo mutil bat panpinekin jolastu nahi badu ez jartzea inongo trabarik.
- Mutilek neskei edo aldrebes egiten dieten zirikak “ beste generoari dagokien” jolasekin jolasteagatik zigortu.
- Edozein genero desberdintasuna dakarren komentario edo jokaera zigortu.
- Edozein indarkeri jokaera zigortu.
- Jolasak edo ariketak bikoteka edo taldeka egiten dituztenean nesken eta mutilen nahasketa bultzatu.
- Ikastetxean psikologo bat egotea asko lagunduko luke genero indarkeriaren aztarnak dituzten umeengan eragina egiteko eta hori konpontzeko.
- Guraso edo tutoreekin hitz egin eta erlazio zuzena izatea oso garrantzitsua da umearen heziketa osasuntsurako. Irakasleak etxean bultzatzen dituzten baloreak jakin behar ditu horrela bien arteko interakzioa dela ziur izateko. Guraso edo tutoreek ere, irakasleak bultzatzen dituen baloreak jakin behar dituzte.
- Hitzaldiak eta jolasak genero indarkeria ezaren alde egin horrela umeak ere giza eskubideak eta baloreak ikas ditzaten.
- Irakasleen artean errespetuz tratatu eta gauzak modu egoki baten esatea. Azken finean umeek imitazio gradu oso altua dute eta ikusten eta entzuten duten guzti errepikatu edo kopiatzen dute.
GURASO EDO TUTOREAK:
- Udaletxeak edo gobernuak eskaintzen dituen genero indarkeriaren kontrako umeentzako hitzaldi, kanpaina edo jolas antolaketetara umeak eraman.
- Genero indarkeriari buruz normaltasunez hitz egin, gurasoek jarrera txartzat hartzen dutela umeek argi izatea, zer den azaltzea …
- Umearen lagunak neskak eta mutilak izatea, hau da, etxera lagunak gonbidatzen dituenean neskak eta mutilak egotea eta biak jolas berdinetara eta elkarrekin jolastea.
- Edonolako genero indarkeria zigortu eta zergatik dagoen gaizki azaldu ( ahozkoa eta fisikoa ).
- Gurasoek euren artean errespetuz tratatu, gauzak oihukatu gabe eta modu egokian esan, hots, umeak erreferentziatzat hartzea genero desberdintasunik ez dagoela ohartzeko.
- Etxeko gauzak amaren eta aitaren artean egin eta estereotipo matxistarik ez erabili, hau da, amak dena ez egitea eta aita sofan etzanda egun osoan ez egotea.
- Irakaslearekin hitz egin klaseak genero indarkeriaren kontra lan egin dezan.
- Heziketa autoritariorik ez lantzea eta elkarrizketa bultzatzea.
Gizartearen esparru guztietan generoaren indarkeriaren aurka lan gogorra egingo bagenu, haurrak ere kontzientzia hartuko zuketen eta indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzea errazagoa izango litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario