EAEko ikasleen eskubide/betebeharren legea aukeratu dugu interesgarria iruditu zaigulako kasuaren lana ikuspuntu honetatik aztertzea. Horregatik lege hau sakonago begiratzea bururatu zaigu. Zergatik lege hau? Ikasleen eskubideetan bilatu nahi dugulako hezkidetzaren alde egiten duen argumenturen bat.
Gizarte egunero aldatzen joaten da eta berrikuntzak behar ditu. Beraz, EAEko parlamentuak 1994. urtean egindako ikasleen eskubide/betebeharren legearen berrikuntza beharrezkoa dela ondorioztatzen dute. Horrela azaltzen dute 1994. urteko betebeharrak eta eskubideak gaur egungo gizartean ez direla eraginkorrak. Dekretu berriaren helburua behan plazaratu egiten da. Laburbilduz, dekretu berri horrekin ikasleek haien eskubideak baliatzen eta bere betebeharrak betez bizikidetza arloan arautzea ikasi behar dute, gizartean eskubide osoko herritar gisa integratzeko. Hau da, bizikidetza positiboki bultzatzea da, ikastetxeak beren hezkuntza-proiektuetan eman behar dituzten planekin bat etorriz.
Interesgarria iruditzen zait, 1994. urteko dekretua zergatik aldatu behar den, haien iritziz, hor behean uztea.
"1994an promulgatutako dekretua, apirilaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa, ikastetxeetan baliatu den bizikidetza-araua izan da.
Bestalde, lege horien aplikazio-eremua den gizarte- eta eskola-arloko errealitatea ere aldatu egin da lege horiek promulgatu zirenetik. Maila bereko ikasleen arteko tratu txarreko egoerak gertatzen dira eta irakasleek erasoak jasotzen dituzte. Egoera horiek ez dira berriak, baina lehen baino oihartzun handiagoa dute gizartean, eta, ikastetxeetako bizikidetzari dagokionez, eragin handia dute. Teknologia berrien —hala Interneten nola eta telefonia mugikorraren— sorrerak eragina izan du eskola-jardueran; izan ere, ikasleek ez dituzte egoki erabiltzen eta, batzuetan, horrek ohiko eskola-jarduna oztopatzen du, baita ikasleen irudi pertsonala eta ohorea kaltetu ere. Hori guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko 160/1994 Dekretuaren derrigorrez aldatu beharra aprobetxatu behar dugu, mintzagai dugun dekretua behar berriak asetzeko gai izan dadin eta, hezkuntzaren aldetik, eraginkorragoa.
Dekretu berri honen helburua, beraz, honako hau da: ikasleek beren eskubideak baliatzen eta beren betebeharrak betetzen ikasi behar duten bizikidetza-esparrua arautzea, gizartean eskubide osoko herritar gisa integra daitezen. Alde batetik, bizikidetza positiboki bultzatzean datza, ikastetxeek beren hezkuntza-proiektuetan gaineratu behar dituzten planekin bat etorriz."
Gure lana burutzeko dekretu berri honetatik, kasu lana enfokatzeko interesgarriak iruditu zaizkigun artikuluak ipiniko ditugu. Legea
16. UNITATEA. FAMILIA GUZTIAK EZ DIRA NIREA BEZALAKOAK: Emakumea lan eta politika munduan sartu izanak ekarri dituen gizarte-aldaketek familia patriarkalaren
eredua zalantzan jarri du eta horrek, egitura eta antolabide berriak iradokitzen ditugu. Unitate honen helburu nagusienak bi hauek dira:
• Gurea ez bezalako familia-eredu desberdinak errespetatzen ikastea.
• Gizarte-eraldaketak eta familia-egituretan gertatutako aldaketen arteko lotura bilatzea.
19. UNITATEA. DENOK IKAS DEZAKEGU:
Hezkuntzarako eskubidea izateak ikasleak aniztasunean hezi behar ditugula esan nahi du, aniztasun hori
honela ulerturik: “pertsona guztien arteko hartu-emana maila berean jartzen duten prozesu demokratikoak
elkarrekin eraikitzeko moduan bizitzea, betiere gizakiaren duintasuna eta elkartasuna sustatuz” (Imbernón,
1999, 67. or.). Hezkuntza testuinguruaren barruan, pentsatu egin beharko dugu irakas-ikasketa prozesuek
zein eta nolako aukerak eskaintzen dizkioten ikasle bakoitzari eskolan eta ikasgelan. Horrela,
ezberdintasunengatiko bazterketak gutxituko dira, ikasgeletan dugun aniztasuna onartuz eta, ondorioz,
irakasteko estrategia anitzak erabiliz; izan ere, gauza jakina da pertsona bakoitza dakienetik eta bere egoera
pertsonaletik abiatzen dela ikasketa prozesuan eta, ikusten ari garenez, azkenean ez ditugu denok aukera
berdinak geure gaitasunak garatzeko.
HELBURUAK
• Motrizitate-gaitasunak, kognitiboak, komunikatiboak eta gizarteratzekoak garatzen laguntzea.
• Nork bere jokaera-irizpideak gara ditzan saiatzea.
• Egin beharreko zereginetan era autonomoan lan eragitea.
• Ikaskideen onarpena eta balioespena sustatzea.
• Proposatutako zereginetan denok elkar hartuta parte hartzera animatzea.
20. UNITATEA. ESKOLAKO LAGUNAK: DENOK BERDINAK, DENOK DESBERDINAK
ezintasunen bat duten pertsonek eta ez dutenek elkar hartuta lan egin dezaten saiatuko
gara, denok helburu berbera izan dezagun eta desberdintasuna askotan onuragarria izaten dela kontura gaitezen.
HELBURU NAGUSIAK:
• Begi-bistako ezintasunen bat duten eta ez duten ikasleen artean egoera gozatsuak bizitzea.
• Taldea osatzen duen pertsona bakoitzaren gaitasunak ontzat hartzea, ezindua izan edo izan ez.
• Laguntza eskatzen eta ematen ikastea.
21. UNITATEA. NESKA NAIZEN HAU ETA MUTIL ZAREN HORI EZBERDINAK GARA: Eskolak ikasleen garapen osoa bultzatu behar du eta, beraz, euren nortasun propioa eraikitzen lagundu
behar die; hori ez du, ordea, sexu aldetiko ezberdintasunak baldintzatu behar. Garapen hori lortzeko, neska
eta mutilen arteko harremana sustatu behar da, betiere erne ibiliz ezberdintasuna bereizketa bihur ez
dadin. Era berean, hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsona guztiek bat etorri behar dute ikusmolde
horretan; horretarako, ikasle, familia eta langile irakasle eta ez irakasleen arteko loturei ekin behar zaie.
Helburu nagusiak:
• Neska eta mutilen arteko aukera-berdintasunean aurrera egitea, geure ikasleengan begirune-jarrerak
sustatuz eta sexua edo bestelako ezein arrazoirengatik bereizketarik egin gabe, ez bere buruarekiko ezta
besteekiko ere.
• Ikasleak, neskak eta mutilak, euren jokamoldeak eta besteenak aztertzeko gai izan daitezen saiatzea,
hori baita bidea familian, eskolan eta gizartean berdintasun-jarrerak garatzeko.
• Ikaslea sexuaren aldetiko desberdintasunez ohar dadin lortzea, esku hartuz eta eskola-komunitatearen
alderdi batzuk zainduz, hala nola, jolastokia, jolasak, ahozko zein idatzizko komunikazio ekintzetan
erabiltzen den hizkuntza...
23. UNITATEA. IKASGELAN FAMILIA BAT OSATZEN DUGU
Ikasle kopuru jakin batek, hau da, pertsona talde batek osatua da ikastetxeko edozein ikasgela. Baina zenbait
neska-mutil ikasgela batean elkartzea ez da nahikoa talde kohesionatua eta solidarioa eratzeko; horretarako,
beharrezkoa da taldearen gaineko esku-hartzeari ekitea, kideen artean gerta daitezkeen afektibitate eta gizarte
loturak, sendoak, positiboak eta seguruak izan daitezen. Unitate honen helburua taldeko kohesioa lantzea
izango da, Hitzarmenaren 19, 34 eta 35. artikuluetan aipatzen diren tratu txarrak ekiditeko.
HELBURUAK
• Ikastaldearen kohesioa sustatzea.
• Ikastaldean komunikazioaren alde ekitea, erasoak eragozteko baliabide gisa.
• Konfiantzazko loturak garatzea ikasleriaren eta irakasleriaren artean.
• Berdinen artean eta irakasleen eta ikasleen artean, ikasgelan erakutsi ohi ditugun jarrerak berraztertzea.
24. UNITATEA. TALDE BATEKO PARTAIDE

Umeen Eskubideen Hitzarmenean aipatzen den beste eskubide bat zera da: talde edo elkarte bateko kide
izatearena. Taldeak garapen pertsonalaren alde jokatzen du eta, aldi berean, gizakiaren inguruarekiko
partaidetza eta konpromisoa ahalbidetzen duen elementua da; alde horretatik, garrantzi handia du taldeak
eta horixe izango da, hain zuzen ere, unitate honetan garatuko dugun ideia. HELBURUAK
• Taldeak norbera aberasteko eta gizarteratzeko daukan garrantziaz jabetzea.
• Taldeen ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzea.
• Inguru hurbileneko taldeen edo elkarteen eskaintza ezagutzea.
• Taldearen funtzionamendu onerako oinarrizko diren balioak garatzea: lankidetza, partaidetza,
ardurakidetza, eta abar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario