Seamos realistas, pidamos lo imposible.


jueves, 25 de noviembre de 2010

1.go galdera: Zein da hezkidetzaren helburua?

Oraingo honetan modulo kasuari buruzko lanaren hurbilpen bat egingo dugu. Lehenengo galdera honetan hezkidetzaren helburuak azalduko ditugu. Interesgarria iruditu zaigu hezkidetzaren alde onak goraipatzea hezkuntza diferentziatuaren alde onekin alderatuz eta horrela hezkidetzaren helburua hobeto uler dezan.


HEZKIDETZAREN HELBURUA

Hezkidetza hezkuntza mistoa bainoa askoz haratago doa. Hezkuntza mistoaren helburua, mutilak eta neskak batera egotea eta heziketa bera jasotzea da. Hezkidetzak, horretaz aparte pertsonaren garapen integralean zentratzen da. Hau da, jarraibide sexistekin bukatzea definitzen ditugun helburuetan, edukietan, metodologietan, antolamenduan, ebaluazioan... baita ere, ikasleen pentsamenduan, jarreretan, portaeran eta munduaren pertzepzioan eraginkorrak izan behar gara. Kulturek sexua eta generoa bultzatzen dituzten bazterkeriei aurre egiteko, ekiditzeko edo konpentsatzeko.

Ikuspuntu hau, pentsamendu feministak hezkuntzari eman dion pentsamendua da. Horrela, bazterkeria sexistaren kontra egin ez ezean, bestelako arazoei ere aurre egiten die. Generoen arteko hierarkia zalantzan jarri, pertsonen arteko harremanak, kulturen arteko harremanak, boterea gauzatzeko moduak... hori guztia birplanteatzea proposatzen du.

Beraz, gaur egun hezkidetzaren helburua mekanismo baztertzaileak eskolako egitura formaletan, bere ideologian eta hezkuntza esku hartze guztietan desagertzea da. Kultura maskulinoak eta femeninoak dituzten alde positiboak goraipatzen ditu, neskentzako zein mutilentzako giza garapenerako portaera ereduak izan daitezen. Horrela, eredu parekidea eta justuagoa lortuko dugu.

Eredu hau, berdintasuna du oinarritzat baina justizia eta askatasunarekin lotu daiteke. Hau da neskak zein mutilak eskubide berberak izatea eta bakoitzak bere gizontasuna edo emakumetasuna bere modura adierazteko askatasuna. Hau gainditzeko lau arlotatik lan egin behar da.

1. Estereotipo sexistekin bukatzea:
 Umeei haien gorputz propioa ezagutzera emanez egiten da. Hau da, umeei azaltzea neskak neskak direla genital femeninoak dituztelako eta mutilak mutilak direla genital maskulinoak. Hori modu irekian azaltzen bazaie eta ez debekatua den zerbait esanez. Umeak mutila edo neska izateko era asko daudela ulertzea errazago egingo zaie. Ondorioz, bere gorputza eta bere sexuarekin ongi sentizea lortuko dute.
 
Argazkian argi ikusten da nola gaurko gizartean ere, estereotipoak eta rolak gure eguneroko bizitzaren parte dira. Berdintasunezko gizarte bat lortzeko estereotipo sexisten aurre egin behar dugu.


2.Emakumeen errekonozimendua eta baloratzea.
Emakumeei buruzko kaltegarriak izan daitezkeen aipamenak egiten ditugu, hauek baloratzeko orduan. Hona hemen esanguratsuenak:

-Emakumeak historian zehar jasandako injustizia azaleratzea beharrezkoa da, gizonek baino soldata baxuagoak dituztela, sexu-indarkeria jasan dutela... Baina horrela neska txiki batek emakumeei eta bere buruari buruz duen kontzeptua biktimarena da. Emakumeen errealitate hau soilik erakusteaz eta ez hauek dituzten lorpenak erakustea komunikabideen errua da. Emakumeak gizarte honi ezer emango ez bagenio bezala.

-Emakume famatuetaz hitz egiten denean. Bakarrik lorpenak lortu dituzten gutxi batzuk aipatzean, neska txiki batek ulertzen duena da gutxik lortzen dutela munduan zerbait garrantzitsua egitea. Betidanik emakumeak egon dira zientzia, kultura, politika, pedgogian...batzuk besteak baino anonimoagoak izanda.

-Beste emakumeetaz hitz egiten denean. Emakumeak baloratzeak, neskak egiten, esaten eta sentitzen dutenari garrantzia ematea da

3.Gizonezkoen portaera oldarkorraren ereduarekin bukatu.

Gaur egun ere, mutilak lehiakorrak eta oldarkorrak izateko hezten dituzte. Hau da, koito eta konkistan oinarritutako sexualitatea bizitzera behartzen dituzte. Helburu nagusiena emakumeak bezala ez izatea da. Horrela emakumeetatik ikastea eta hauek baloratzea ahultasun zeinua bezala konsideratzen da, gizatasuna falta. Askotan ere, azkeneko hau homosexualitatearekin lotzen da, homosexuala izateko forma bakar bat egongo balitz bezala eta kontzeptu negatibotzat hartuz.

Mutilak gizontasuna modu desberdinetan ulertu daitekela ulertu behar dute. Bakoitzak, bere gizontasuna bere modura adierazteko askatasuna egon behar dela ulertzea. Modelo honekin lortzen dugun bakarra askatasuna murriztea eta umeak sufritzea da.

Nesken kasuan kontrako egoera da. Hauek gizarteak baloratzen dutena ikusi dute(indarra, oldarkortasuna, lehiatasuna...) eta baloratuak izateko mutilen berdinak sentitu behar dira. Horrela, biktimak izateari utziko diotela pentsatzen dute. Emakume hauek ez dira gizonezkoak diruditen emakumeak, baizik eta haien feminitatea bere modura askatasun osoz adieraztea erabaki duten emakumeak dira.

4.Banakotasunaren balorazioa.

Banakotasunak, pertsona bakoitzak bere gizontasuna edo feminitatea originala eta berezkoa den modu batez adierazpenari laguntzen dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario