Seamos realistas, pidamos lo imposible.


jueves, 25 de noviembre de 2010

sarrera: Kasua

Kaixo denoi!

Alazne Morales eta Maite Sola gara eta oraingo lana modulu lana egiteko lagungarria da. Honekin lortu nahi duguna da, gure lana fokalizatzea bide konkretu batetik. Horregatik 2 galdera prestatu ditugu hezkidetzaren alde egiten dutenak. Ekarpeni buruz esan dezakegu iritzi desberdineko ekarpenak bilatu ditugula, kasuaren ikuspuntu desberdinak azaldu ahal izateko. Azkenik, aukeratu dugun legea EAEko ikasleen eskubide eta betebeharrak da. Honekin ikasleen eskubide eta betebeharretatik enfokatu nahi dugu kasuaren lana eta horregatik lege hau sakonago aztertzea erabaki dugu.

Espero dugu denontzat erabilgarria izatea modulo lanerako.

3. ekarpena


Laburpena:

“Ni hezkidetzarik gabeko heziketaren alde nago. Arrazoi asko ditut baina garrantzitsuena da nire umeek psiko - biologiak markatzen dien erritmoan hezten direla. Neskak azkarrago heltzen dira fisiko eta intelektualki eta mutilek sensibilitate diferentea dute. Ulertzen dut nire umeak, neskak eta mutilak izanda pertsona moduan berdinak direla baina gauzak modu diferentean ulertzen dituztela. Hezkidetza unibertsitaterako aproposagoa dela uste dut lehen eta bigarren hezkuntzan edukietan zentratu beharko liraketelako. XXI. Menderako gizarte pertsonalizatu bat nahi da eta horretarako hoberena heziketa banatua izango litzateke ikasle bakoitzaren sexuarekiko bere ezaugarriak kontuan hartuz. Ezinbestekoa da ikasle bakoitzaren baliabide, puntu ahul eta fuerteak ezagutzea horrela bakoitzak behar duen laguntza izango du. Zenbait eskola publikoek ere mota honetako eskaintza izan beharko lukete, nahi duenak eskura dezan eta ez bakarrik ikastetxe pribatu bat ordaintzeko dirua duenak.
Hausnarketa:

Gure buruan ez dago ez ulerkuntza, ez tokirik hezkidetzarik gabeko heziketarako. Emakumeak eta gizonezkoak berdinak bagara, arlo guztietan ikusi beharko litzateke ezta? Argi dago zenbait diferentzia ditugula, bai fisikoki, bai psikologikoki ( gizonezkoak normalean indar fisiko gehiago dute eta neskek gauzak ulertzeko eta kudeatzeko gaitasun hobea adbz ) baina bi generoen arteko berdintasuna gure gizartean barne sustatu nahi badugu, ezin dira umeak txikiak direnetik ikasteko banandu, horrek euren buruan hezkidetzan nola bizi ulertzeko zailtasunak azalduko zituelako. Ume bati ezin zaizkio arau asko eta nahasiak azalduez duelako ezer ulertuko, hau da, ezin diozu etxean esan emakumeak eta gizonezkoak berdinak direnik umeak hauxe galdetuko baitizu: “ eta zergatik banantzen gaituzte ikastolan? Neskak alde batetik eta mutilak bestetik?” zer erantzungo genioke? Ez. Umeak argi izan behar du emakume eta gizonezkoak berdinak garela bizitzaren ia arlo guztietan, ezin diogu inolaz ere zalantzan jarri, beraz gizartearen arlo guztietan hezkidetza bultzatu egiten dela ikusi behar du   (etxean, kalean, eskolan … umea inguratzen duen ingurune osoan ).


2. ekarpena

2. EKARPENA


LABURPENA:

Mexikoko gobernuak ikastetxeetan genero biolentzia saihesteko irakasle askoren artean liburutxo batzuk banatuko dituzte. Liburuaren aurkezpenean hauxe aipatu zuen: “ emakumeenganako indarkeriak giza eskubideen kontra egiten du eta mexikanoei eraikitzea hainbeste kostatu zaigun askatasun eta demokrazia arriskuan jartzen du. Gainera “ emakumeenganako indarkeria giza duintasunari eraso bat dela ” esan zuen. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta DBH – ko  ikasleen indarkeriarekin bukatzeko kanpaina bultzatu zuen. Horretaz gain, 15 milioi “ biolentometro ” heziketa basikoen ikasleen artean banatuko zituztela aipatu zuen, eurak ere indarkeri soziologiko, fisiko eta sexualaz ohar zitzaten. Aurkezpenean, emakume, gizonezko eta umeen eskubidetako bat indarkeriarik gabeko bizitza bat zela ere aipatu zen. Halaber, jakinarazi zen bake kultura behar zela eta ez modu desberdinetan adierazita dagoen biolentziarik. Bukatzeko, genero biolentzia eskoletatik, hau da, umeak txikiak direnetik saihestu beharreko kontua dela azpimarratu zuen, horrela genero biolentziarik gabeko gizarte eta kultura berria sortuz.

HAUSNARKETA:

Guk ez dugu ulertzen genero biolentzia duen gizarte edo kulturarik, hau da, bakean eta denok gustura bizi ahal izateko bestearen eskubideak errespetatu behar dira eta bortxaketak, fisiko edo psikologikoki genero biktimek jasotzen dituzten indarkeriak ez dira errespetuaren seinale. Eskoletan ditugun umeak, gure etorkizuneko gizarteko kideak izango direnez euren pertsonan eman behar dugu geure barnean ditugun balorerik hoberenak, hots, biolentzia generorik gabeko gizarte eta elkarbizitza eraiki nahi badugu, etorkizunean gure gizartea eramango duten pertsonengan eragina egin beharko dugu. Gure ikuspuntua argi utzita, aipatu beharra daukagu garrantzi handia eman behar geniola ereduari, hau da, ikasleek helduengan ( etxean, kalean eta eskolan) indarkeri portaerak ikusten badituzte, berdina egingo dute. Umeek imitazio gradu altua izan ohi dute eta euren inguruan ikusten duten berdina egin ohi dute, beraz eskoletan lan handia egiten bada baina gaur egungo gizartea ez bada kontzientziatzen lan horrek ez du ezertarako balio izango. Horregatik egungo gizarte guztia kontuan hartu beharko luke genero indarkeriarik gabeko etorkizuneko gizartea denon eskuetan dagoela eta denok esku hartze garrantzitsua dugula.


1. ekarpena: Hezkidetzaren alde

Hona hemen Begoña Arrietak (soziologoa) hezkidetzari buruz duen iritzia. Oso interesgarria iruditu zaigu batez ere, hezkidetzaren kontzeptua gizartetik enfokatzen duelako. Laburbilduz, hezkidetzaren arazo nagusia da hezitzaileek berdintasun kontzeptua ulertzen dutela baino ez dutela bere eguneroko bizitzan berdintasunean oinarritutako gizarte batetan bizi. Umeak berdintasunean hezteak etorkizuneko gizartean genero berdintasuna bermatzea da.
Klik egin esaldi honetan artikulua irakurtzeko.


Zer da garrantzitsuagoa, jakintzak barneratzea edo guztiok komunean bizitzeko hezitzea? Begoña Arrieta soziologaren artikuluan hezkidetzaren alde jartzen da. Berarentzat jaiotzen garenetik gure sexuagatik ezberdintzen gara eta hortik aurrera, emakume edo gizon hori genero bat edo besteari dagokion rolak eta itxaropenak barneratuko ditu, beti ere bere ingurugiro soziala kontutan hartuz.

Soziologa honen kritika gizartearen ikuspuntuan zentratzen da eta ez generoen arteko ezberdintasun biologikoetan. Bere ustez, umeak ezberdintasunean eta diskriminazioan hezten dituzte haien arteko bizikidetzarako. Hori gainditzeko eskoletan hezkidetza bultzatu zen. Hezkidetzaren helburua umeak eskubide eta aukera berdintasunean hezitzea izan zen. Horrela, genero ezberdintasunik ez egoteko.

Begoña Arrietaren ustez hezkidetzak lortu beharko zuen tradizionalki emakumeei edo gizonezkoei lotutako balore zein jarrerak edozein sexuko pertsonari atxikitu ahal izatea. Hau da, tradizionalki emakume edo gizonei lotutako jarrerak beste sexura ere lotu ahal izatea. Hezkidatzak, emakume edo gizonen estreotipoekin bukatzea lortu nahi du, horrela, genero bati edo besteari lotutako rolekin bukatzea. Hala ere, ezarritako hezkidetza ezin du bere helburua lortu hainbat arrazoirengatik; irakaslegoaren prestakuntza falta, material desegokiak edo helburuarekin identifikatzen ez direlako. Horregatik, diskriminazioa bultzatzen duten ereduak bultzatzen ditugu gure jarreragatik eta emakumeekiko daude baloreengatik.

Eskolatik kanpo, egunero aurkitzen ditugu horrelako jarrerak; Etxean gizonezkoen inplikazio txikia, emakumeek euren lanetan baloratuak izateko arazoa, emakumeen salario txikiagoan eta esanguratsuena, sexu-indarkerian.


Ondorioz, Begoña Arrietak hezkidetzaren alde dago. Hoberena da neska eta mutilak batera heztea, horrela elkarbizitzarako prest egongo dira txikitatik. Gure bizitza osoan zehar bi sexuak elkarrekin egongo diren egoerak aurkituko ditugulako, gizakiak izaki sozialak baigara. Bestalde, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzan landu behar dira gaitasun sozial hauek, horrela umeak elkar komunikatuz haien diferentziak konpontzen ikasiko dute. Horretarako beharrezkoa da bi sexuak parte hartzea eta berdintasunean oinarritutako erlazioak edukitzea. Bere helburu nagusiena da lan honek sexu-indarkeriarekin bukatzea da.

Ulrich Beck, «en la sociedad del riesgo (gaur egungoa) todo es negociable».

Pertsona guztiak agente sozializatzaile guztietatik berdintasunean oinarritutako ikasketa prozesua eduki behar dugu eta hezkidetza hori lortzeko oinarrizko pauso bat da.

HAUSNARKETA PERTSONALA:

Gaur egun, hezkidetza praktikatzen duten eskoletan berdintasunean oinarritzen dira. Haien helburua neska eta mutilak berdin tratatzea da eta horrela berdintasunean oinarritutako etorkizuneko gizarte bat bermatzea. Eskola hauen arazoa da soilik berdintasunaren ideia erakusten dutela. Hau da, haurrak berdintasunean hezitu nahi dituzte baina irakasleek haien generoaren arabera tratu ezberdina izaten dute. Adibidez, mutilekin erlazio afektibo gutxiago daukate eta haien lorpenetan zentratu egiten dira. Neskekin aldiz, erlazio sozialetarako duten gaitasunetan zentratzen dira eta ez hainbeste bere lorpenetan. Neskak irakasleekiko lotura afektibo sendoago bat garatu ohi dute.

Bestalde, irakasleek ematen dieten tratu desberdin horrekin gaur egungo gizartean dauden rolak eta estereotipoak bereganatzea egiten du. Hau da, irakasleek umeekin jolasak egiterakoan, neskak haien adimen artistikoa garatu dezaten jolasak prestatzen ditu eta mutilak haien adimen kinestesikoa garatzen duten horiek. Horren ondorioz, umeak jolasteko bereizita daudenez haien buruan nesken jolasak eta mutilen jolasak daudela ondorioztatzen dute. Denborarekin, gure gizartean pentsaera hori isladatzen da  eta genero bakoitzarekiko rol eta estereotipo desberdinak sortzen dira. Gehienetan, emakumea gutxiesten dituzten rol eta estereotipoak. Hauek, gizarte matxista batetan sortu egin direlako eta gaur egun arte hezitzailei egoera hori aldatu beharrean beti bezala heztea errazagoa egiten zitzaielako.

Hezkidetzaren helburu esanguratsuenak rol eta estereotipo horiek genero konkretu bati lotzearekin bukatzea eta berdintasunean oinarritutako gizarte bat sortzea dira. Hori lortzeko denbora asko behar da, gizartea ez duelako bere pentsamendua egun batetik bestera aldatuko. Oinarria eskola da eta hortik komunikabideetara, familietara eta agente sozializatzaile guztietara hedatu behar da jarrera hau. 


Gure pentsamendua aldatzen ez badugu ez dugu gizartea aldatuko eta horrela ezin izango dugu genero bati edo besteari lotutako rol eta estereotipoekin bukatu. Bideo honetan gertatzen dena gainditu egin behar da.
Bideo honetan, komediaren ikuspuntutik ikusten da gai hau eta ume bat zaindu nahi duen gizonezko bat ateratzen da. Oso gizon sensiblea da eta berehala kontratatu behar duen gizonak bere sexualitateaz galdetzen dio, gizonak sensibleak izan ahalko ez bazuten bezala. Interesgarria iruditu zait "Friends"-en egindako eszena hau, argi plazaratzen dituelako gure gizartean generoari loturiko rol eta estereotipoak.


Lege bat: EAEko ikasleen eskubide/betebeharrak 1994

EAEko ikasleen eskubide/betebeharren legea aukeratu dugu interesgarria iruditu zaigulako kasuaren lana ikuspuntu honetatik aztertzea. Horregatik lege hau sakonago begiratzea bururatu zaigu. Zergatik lege hau? Ikasleen eskubideetan bilatu nahi dugulako hezkidetzaren alde egiten duen argumenturen bat.

Gizarte egunero aldatzen joaten da eta berrikuntzak behar ditu. Beraz, EAEko parlamentuak 1994. urtean egindako ikasleen eskubide/betebeharren legearen berrikuntza beharrezkoa dela ondorioztatzen dute. Horrela azaltzen dute 1994. urteko betebeharrak eta eskubideak gaur egungo gizartean ez direla eraginkorrak. Dekretu berriaren helburua behan plazaratu egiten da. Laburbilduz, dekretu berri horrekin ikasleek haien eskubideak baliatzen eta bere betebeharrak betez bizikidetza arloan arautzea ikasi behar dute, gizartean eskubide osoko herritar gisa integratzeko. Hau da, bizikidetza positiboki bultzatzea da, ikastetxeak beren hezkuntza-proiektuetan eman behar dituzten planekin bat etorriz.


Interesgarria iruditzen zait, 1994. urteko dekretua zergatik aldatu behar den, haien iritziz, hor behean uztea.




 "1994an promulgatutako dekretua, apirilaren 19koa, Euskal Auto­nomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe­etako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa, ikastetxeetan baliatu den bizikidetza-araua izan da. 

 Bestalde, lege horien aplikazio-eremua den gizarte- eta eskola-arloko errealitatea ere aldatu egin da lege horiek promulgatu zirenetik. Maila bereko ikasleen ar­teko tratu txarreko egoerak gertatzen dira eta irakasleek erasoak jasotzen dituzte. Egoera horiek ez dira berriak, baina lehen baino oihartzun handiagoa dute gizartean, eta, ikastetxeetako bizikidetzari dagokionez, eragin handia dute. Teknologia berrien —hala Interneten nola eta telefonia mugikorraren— sorrerak eragina izan du eskola-jardueran; izan ere, ikasleek ez dituzte egoki erabiltzen eta, batzuetan, horrek ohiko eskola-jarduna oztopatzen du, baita ikasleen irudi pertsonala eta oho­rea kaltetu ere. Hori guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko 160/1994 Dekretuaren derrigorrez aldatu beharra aprobetxatu behar dugu, mintzagai dugun dekretua behar berriak asetzeko gai izan dadin eta, hezkuntzaren aldetik, era­ginkorragoa.

Dekretu berri  honen helburua, beraz, honako hau da: ikasleek beren eskubideak baliatzen eta beren be­tebeharrak betetzen ikasi behar duten bizikidetza-es­parrua arautzea, gizartean eskubide osoko herritar gisa integra daitezen. Alde batetik, bizikidetza positiboki bultzatzean datza, ikastetxeek beren hezkuntza-proiek­tuetan gaineratu behar dituzten planekin bat etorriz."

Gure lana burutzeko dekretu berri honetatik, kasu lana enfokatzeko interesgarriak iruditu zaizkigun artikuluak ipiniko ditugu. Legea

16. UNITATEA. FAMILIA GUZTIAK EZ DIRA NIREA BEZALAKOAK: Emakumea lan eta politika munduan sartu izanak ekarri dituen gizarte-aldaketek familia patriarkalaren
eredua zalantzan jarri du eta horrek, egitura eta antolabide berriak iradokitzen ditugu. Unitate honen helburu nagusienak bi hauek dira:

• Gurea ez bezalako familia-eredu desberdinak errespetatzen ikastea.
• Gizarte-eraldaketak eta familia-egituretan gertatutako aldaketen arteko lotura bilatzea.


19. UNITATEA. DENOK IKAS DEZAKEGU:
Hezkuntzarako eskubidea izateak ikasleak aniztasunean hezi behar ditugula esan nahi du, aniztasun hori
honela ulerturik: “pertsona guztien arteko hartu-emana maila berean jartzen duten prozesu demokratikoak
elkarrekin eraikitzeko moduan bizitzea, betiere gizakiaren duintasuna eta elkartasuna sustatuz” (Imbernón,
1999, 67. or.). Hezkuntza testuinguruaren barruan, pentsatu egin beharko dugu irakas-ikasketa prozesuek
zein eta nolako aukerak eskaintzen dizkioten ikasle bakoitzari eskolan eta ikasgelan. Horrela,
ezberdintasunengatiko bazterketak gutxituko dira, ikasgeletan dugun aniztasuna onartuz eta, ondorioz,
irakasteko estrategia anitzak erabiliz; izan ere, gauza jakina da pertsona bakoitza dakienetik eta bere egoera
pertsonaletik abiatzen dela ikasketa prozesuan eta, ikusten ari garenez, azkenean ez ditugu denok aukera
berdinak geure gaitasunak garatzeko.


HELBURUAK
• Motrizitate-gaitasunak, kognitiboak, komunikatiboak eta gizarteratzekoak garatzen laguntzea.
• Nork bere jokaera-irizpideak gara ditzan saiatzea.
• Egin beharreko zereginetan era autonomoan lan eragitea.
• Ikaskideen onarpena eta balioespena sustatzea.
• Proposatutako zereginetan denok elkar hartuta parte hartzera animatzea.




20. UNITATEA. ESKOLAKO LAGUNAK: DENOK BERDINAK, DENOK DESBERDINAK


ezintasunen bat duten pertsonek eta ez dutenek elkar hartuta lan egin dezaten saiatuko
gara, denok helburu berbera izan dezagun eta desberdintasuna askotan onuragarria izaten dela kontura gaitezen.

HELBURU NAGUSIAK:
• Begi-bistako ezintasunen bat duten eta ez duten ikasleen artean egoera gozatsuak bizitzea.
• Taldea osatzen duen pertsona bakoitzaren gaitasunak ontzat hartzea, ezindua izan edo izan ez.
• Laguntza eskatzen eta ematen ikastea.



21. UNITATEA. NESKA NAIZEN HAU ETA MUTIL ZAREN HORI EZBERDINAK GARA: Eskolak ikasleen garapen osoa bultzatu behar du eta, beraz, euren nortasun propioa eraikitzen lagundu
behar die; hori ez du, ordea, sexu aldetiko ezberdintasunak baldintzatu behar. Garapen hori lortzeko, neska
eta mutilen arteko harremana sustatu behar da, betiere erne ibiliz ezberdintasuna bereizketa bihur ez
dadin. Era berean, hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsona guztiek bat etorri behar dute ikusmolde
horretan; horretarako, ikasle, familia eta langile irakasle eta ez irakasleen arteko loturei ekin behar zaie.

Helburu nagusiak:
• Neska eta mutilen arteko aukera-berdintasunean aurrera egitea, geure ikasleengan begirune-jarrerak
sustatuz eta sexua edo bestelako ezein arrazoirengatik bereizketarik egin gabe, ez bere buruarekiko ezta
besteekiko ere.
• Ikasleak, neskak eta mutilak, euren jokamoldeak eta besteenak aztertzeko gai izan daitezen saiatzea,
hori baita bidea familian, eskolan eta gizartean berdintasun-jarrerak garatzeko.
• Ikaslea sexuaren aldetiko desberdintasunez ohar dadin lortzea, esku hartuz eta eskola-komunitatearen
alderdi batzuk zainduz, hala nola, jolastokia, jolasak, ahozko zein idatzizko komunikazio ekintzetan
erabiltzen den hizkuntza...


23. UNITATEA. IKASGELAN FAMILIA BAT OSATZEN DUGU


Ikasle kopuru jakin batek, hau da, pertsona talde batek osatua da ikastetxeko edozein ikasgela. Baina zenbait
neska-mutil ikasgela batean elkartzea ez da nahikoa talde kohesionatua eta solidarioa eratzeko; horretarako,
beharrezkoa da taldearen gaineko esku-hartzeari ekitea, kideen artean gerta daitezkeen afektibitate eta gizarte
loturak, sendoak, positiboak eta seguruak izan daitezen. Unitate honen helburua taldeko kohesioa lantzea
izango da, Hitzarmenaren 19, 34 eta 35. artikuluetan aipatzen diren tratu txarrak ekiditeko.
HELBURUAK
• Ikastaldearen kohesioa sustatzea.
• Ikastaldean komunikazioaren alde ekitea, erasoak eragozteko baliabide gisa.
• Konfiantzazko loturak garatzea ikasleriaren eta irakasleriaren artean.
• Berdinen artean eta irakasleen eta ikasleen artean, ikasgelan erakutsi ohi ditugun jarrerak berraztertzea.




24. UNITATEA. TALDE BATEKO PARTAIDE

Umeen Eskubideen Hitzarmenean aipatzen den beste eskubide bat zera da: talde edo elkarte bateko kide
izatearena. Taldeak garapen pertsonalaren alde jokatzen du eta, aldi berean, gizakiaren inguruarekiko
partaidetza eta konpromisoa ahalbidetzen duen elementua da; alde horretatik, garrantzi handia du taldeak
eta horixe izango da, hain zuzen ere, unitate honetan garatuko dugun ideia. HELBURUAK
• Taldeak norbera aberasteko eta gizarteratzeko daukan garrantziaz jabetzea.
• Taldeen ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzea.
• Inguru hurbileneko taldeen edo elkarteen eskaintza ezagutzea.
• Taldearen funtzionamendu onerako oinarrizko diren balioak garatzea: lankidetza, partaidetza,
ardurakidetza, eta abar.

2. galdera:Zein eginkizun bete behar dituzte irakasleek eta gurasoek genero indarkeriarik gabeko heziketa aplikatu eta lantzeko?


2.GALDERA: Zein eginkizun bete behar dituzte irakasleek eta gurasoek genero indarkeriarik gabeko heziketa aplikatu eta lantzeko?

Gure etorkizuneko gizartea osatuko dutenak dira, orain eskoletan dauden ume guztiak. Horregatik jaiotzen direnetik hezkidetza eta genero indarkeriarik gabeko ingurunean hezi behar dira. Hiru urte betetzen dituztenean umeak eskolan hasten dira; horrekin batera beraien berdinak diren neska mutilekin harremanak mantendu behar dituzte eta horiek dira gizarteratze prozesuan barneratzeko ematen dituzten lehenengo pausuak. Nesken eta mutilen berdintasunaren alde eskoletan aritu behar dela badakigu baina ez bakarrik ikastetxeetan, umeek etxean jasotzen duten heziketa horrelakoa izan behar da. Ikastolan denbora asko pasatzen dute, baina etxean ere bai eta bien arteko interakzioa izan beharko litzateke umearen jarrera ondo egonkortua izateko. Gainera asko lagunduko luke umeak gizartean genero indarkeriarik gabeko giroa ikusteak. Etxe eta eskola arteko kontua denez, umearen heziketaren aurrean dauden pertsonen eginkizunak aztertuko ditugu.



IRAKASLEAK:
  1. Neskak eta mutilak berdin tratatu behar dituzte, hau da, inongo bereizketa barik.
  2. Nesken eta mutilentzako jolas berdinak bultzatu. Neska bat futbolean aritu nahi bada edo mutil bat panpinekin jolastu nahi badu ez jartzea inongo trabarik.
  3. Mutilek neskei edo aldrebes egiten dieten zirikak “ beste generoari dagokien” jolasekin jolasteagatik zigortu.
  4. Edozein genero desberdintasuna dakarren komentario edo jokaera zigortu.
  5. Edozein indarkeri jokaera zigortu.
  6. Jolasak edo ariketak bikoteka edo taldeka egiten dituztenean nesken eta mutilen nahasketa bultzatu.
  7. Ikastetxean psikologo bat egotea asko lagunduko luke genero indarkeriaren aztarnak dituzten umeengan eragina egiteko eta hori konpontzeko.
  8. Guraso edo tutoreekin hitz egin eta erlazio zuzena izatea oso garrantzitsua da umearen heziketa osasuntsurako. Irakasleak etxean bultzatzen dituzten baloreak jakin behar ditu horrela bien arteko interakzioa dela ziur izateko. Guraso edo tutoreek ere, irakasleak bultzatzen dituen baloreak jakin behar dituzte.
  9. Hitzaldiak eta jolasak genero indarkeria ezaren alde egin horrela umeak ere giza eskubideak eta baloreak ikas ditzaten.
  10. Irakasleen artean errespetuz tratatu eta gauzak modu egoki baten esatea. Azken finean  umeek imitazio gradu oso altua dute eta ikusten eta entzuten duten guzti errepikatu edo kopiatzen dute.
GURASO EDO TUTOREAK:
  1. Udaletxeak edo gobernuak eskaintzen dituen genero indarkeriaren kontrako umeentzako hitzaldi, kanpaina edo jolas antolaketetara umeak eraman.
  2. Genero indarkeriari buruz normaltasunez hitz egin, gurasoek jarrera txartzat hartzen dutela umeek argi izatea, zer den azaltzea …
  3. Umearen lagunak neskak eta mutilak izatea, hau da, etxera lagunak gonbidatzen dituenean neskak eta mutilak egotea eta biak jolas berdinetara eta elkarrekin jolastea.
  4. Edonolako genero indarkeria zigortu eta zergatik dagoen gaizki azaldu ( ahozkoa eta fisikoa ).
  5. Gurasoek euren artean errespetuz tratatu, gauzak oihukatu gabe eta modu egokian esan, hots, umeak erreferentziatzat hartzea genero desberdintasunik ez dagoela ohartzeko.
  6. Etxeko gauzak amaren eta aitaren artean egin eta estereotipo matxistarik ez erabili, hau da, amak dena ez egitea eta aita sofan etzanda egun osoan ez egotea.
  7. Irakaslearekin hitz egin klaseak genero indarkeriaren kontra lan egin dezan.
  8. Heziketa autoritariorik ez lantzea eta elkarrizketa bultzatzea.
Gizartearen esparru guztietan generoaren indarkeriaren aurka lan gogorra egingo bagenu, haurrak ere kontzientzia hartuko zuketen eta indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzea errazagoa izango litzateke.








1.go galdera: Zein da hezkidetzaren helburua?

Oraingo honetan modulo kasuari buruzko lanaren hurbilpen bat egingo dugu. Lehenengo galdera honetan hezkidetzaren helburuak azalduko ditugu. Interesgarria iruditu zaigu hezkidetzaren alde onak goraipatzea hezkuntza diferentziatuaren alde onekin alderatuz eta horrela hezkidetzaren helburua hobeto uler dezan.


HEZKIDETZAREN HELBURUA

Hezkidetza hezkuntza mistoa bainoa askoz haratago doa. Hezkuntza mistoaren helburua, mutilak eta neskak batera egotea eta heziketa bera jasotzea da. Hezkidetzak, horretaz aparte pertsonaren garapen integralean zentratzen da. Hau da, jarraibide sexistekin bukatzea definitzen ditugun helburuetan, edukietan, metodologietan, antolamenduan, ebaluazioan... baita ere, ikasleen pentsamenduan, jarreretan, portaeran eta munduaren pertzepzioan eraginkorrak izan behar gara. Kulturek sexua eta generoa bultzatzen dituzten bazterkeriei aurre egiteko, ekiditzeko edo konpentsatzeko.

Ikuspuntu hau, pentsamendu feministak hezkuntzari eman dion pentsamendua da. Horrela, bazterkeria sexistaren kontra egin ez ezean, bestelako arazoei ere aurre egiten die. Generoen arteko hierarkia zalantzan jarri, pertsonen arteko harremanak, kulturen arteko harremanak, boterea gauzatzeko moduak... hori guztia birplanteatzea proposatzen du.

Beraz, gaur egun hezkidetzaren helburua mekanismo baztertzaileak eskolako egitura formaletan, bere ideologian eta hezkuntza esku hartze guztietan desagertzea da. Kultura maskulinoak eta femeninoak dituzten alde positiboak goraipatzen ditu, neskentzako zein mutilentzako giza garapenerako portaera ereduak izan daitezen. Horrela, eredu parekidea eta justuagoa lortuko dugu.

Eredu hau, berdintasuna du oinarritzat baina justizia eta askatasunarekin lotu daiteke. Hau da neskak zein mutilak eskubide berberak izatea eta bakoitzak bere gizontasuna edo emakumetasuna bere modura adierazteko askatasuna. Hau gainditzeko lau arlotatik lan egin behar da.

1. Estereotipo sexistekin bukatzea:
 Umeei haien gorputz propioa ezagutzera emanez egiten da. Hau da, umeei azaltzea neskak neskak direla genital femeninoak dituztelako eta mutilak mutilak direla genital maskulinoak. Hori modu irekian azaltzen bazaie eta ez debekatua den zerbait esanez. Umeak mutila edo neska izateko era asko daudela ulertzea errazago egingo zaie. Ondorioz, bere gorputza eta bere sexuarekin ongi sentizea lortuko dute.
 
Argazkian argi ikusten da nola gaurko gizartean ere, estereotipoak eta rolak gure eguneroko bizitzaren parte dira. Berdintasunezko gizarte bat lortzeko estereotipo sexisten aurre egin behar dugu.


2.Emakumeen errekonozimendua eta baloratzea.
Emakumeei buruzko kaltegarriak izan daitezkeen aipamenak egiten ditugu, hauek baloratzeko orduan. Hona hemen esanguratsuenak:

-Emakumeak historian zehar jasandako injustizia azaleratzea beharrezkoa da, gizonek baino soldata baxuagoak dituztela, sexu-indarkeria jasan dutela... Baina horrela neska txiki batek emakumeei eta bere buruari buruz duen kontzeptua biktimarena da. Emakumeen errealitate hau soilik erakusteaz eta ez hauek dituzten lorpenak erakustea komunikabideen errua da. Emakumeak gizarte honi ezer emango ez bagenio bezala.

-Emakume famatuetaz hitz egiten denean. Bakarrik lorpenak lortu dituzten gutxi batzuk aipatzean, neska txiki batek ulertzen duena da gutxik lortzen dutela munduan zerbait garrantzitsua egitea. Betidanik emakumeak egon dira zientzia, kultura, politika, pedgogian...batzuk besteak baino anonimoagoak izanda.

-Beste emakumeetaz hitz egiten denean. Emakumeak baloratzeak, neskak egiten, esaten eta sentitzen dutenari garrantzia ematea da

3.Gizonezkoen portaera oldarkorraren ereduarekin bukatu.

Gaur egun ere, mutilak lehiakorrak eta oldarkorrak izateko hezten dituzte. Hau da, koito eta konkistan oinarritutako sexualitatea bizitzera behartzen dituzte. Helburu nagusiena emakumeak bezala ez izatea da. Horrela emakumeetatik ikastea eta hauek baloratzea ahultasun zeinua bezala konsideratzen da, gizatasuna falta. Askotan ere, azkeneko hau homosexualitatearekin lotzen da, homosexuala izateko forma bakar bat egongo balitz bezala eta kontzeptu negatibotzat hartuz.

Mutilak gizontasuna modu desberdinetan ulertu daitekela ulertu behar dute. Bakoitzak, bere gizontasuna bere modura adierazteko askatasuna egon behar dela ulertzea. Modelo honekin lortzen dugun bakarra askatasuna murriztea eta umeak sufritzea da.

Nesken kasuan kontrako egoera da. Hauek gizarteak baloratzen dutena ikusi dute(indarra, oldarkortasuna, lehiatasuna...) eta baloratuak izateko mutilen berdinak sentitu behar dira. Horrela, biktimak izateari utziko diotela pentsatzen dute. Emakume hauek ez dira gizonezkoak diruditen emakumeak, baizik eta haien feminitatea bere modura askatasun osoz adieraztea erabaki duten emakumeak dira.

4.Banakotasunaren balorazioa.

Banakotasunak, pertsona bakoitzak bere gizontasuna edo feminitatea originala eta berezkoa den modu batez adierazpenari laguntzen dio.

viernes, 12 de noviembre de 2010

Sarrera

Kaixo denoi!!
Oraingo honetan lan taldeko kide bat joan zaigu eta blog-a Alazne Morales eta Maite Sola eramango dugu. Irakaskuntza funtzioko hirugarren atala aurkezten dizuegu eta honetan irakasleen egoera sozialari buruzko bi galdera planteatu ditugu, adimen anitzari eta autoestimari buruzkoak. Gero, gai honi buruzko interesgarriak iruditu zaizkigun hiru ekarpen uzten dizkizuegu. Gehigarri moduan ikaskuntza emozionalari buruzko eta autokontzeptuari buruzko bideo bi uzten dizkizuegu.

Espero dugu zuen gustokoa izatea.

mapa kontzeptuala

klik egin mindomon gure lanaren mapa kontzeptuala ikusi ahal izateko.

Gehigarriak

Internetetik saltseatzen egon gara eta interesgarriak iruditu zaizkigun bideo bi aurkitu ditugu.


1) AUTOKONTZEPTUARI BURUZKO HAUSNARKETA
























Bideo hau autokontzeptuari buruz hitz egiten du, oso interesgarria iruditu zait edozein pertsona bideo honekin identifikatu daitekeelako. Hasieran denok bideoko haritza bezala sentitzen gara, baina denborarekin gure barruan dagoen ahots hori entzuten ikasten dugu. Momentu horretara arte besteek gugandik duten kontzeptua da guk gure buruarekiko duguna, baina momentu horretan zuk zure kontzeptu propioa eraikitzen duzu. Horrela zeure burua ezagutzera ailegatuko zara eta zeure burua zaren bezala ezagutu eta onartuko duzu.

2) Aita Larramendi ikastolako esperientzia ikaskuntza emozional eta sozialaren garapenean 
























Beste bideo honi buruz esan dezakegu "Aita Larramendi" Andoaineko(Guipuzkoa) ikastola bati buruz doala. Interesgarria iruditu zait euskeraz dagoelako eta hezkuntza emozionalaren garrantziari buruz hitz egiten duelako.

talde ekarpena

ARTIKULUA:

LABURPENA:

           %50ren irakasleak urduri sentitzen dira beren ikasleen elkarbizitza arazoengati, %17a deprezioa edo estresaren erruz bajan daude eta % 80ª zirikak eta disziplina gabeko jarrerak jasan dituzte. Lehen irakasleari ez citación ematen merezi zuen garantiza. Orain gazteek helduarekiko errespetua galdu dute. Gainera umeak ez dituzte etxean kontrolatzen eta eskoletan ezin dute miraririk egin. Hezkuntza sistema berritze bat behar du eta gurasoek eta irakasleek komunikazio gehiago izan beharko lukete. Gainera autoritatearekin bakarrik hezitzeaz gain, ulermenarekin ere egin beharko litzateke. Gaur egun irakatsi eta hezitzea gero eta zailagoa da. Lehen autoritatea zen nagusi eta ia autoritaterik gabeko sistemaza pasatu gara. Akoso eskolarraren datuak %5a eta %12aren artean daude. SM elkarteak irakasleei buruz eginiko hausnarketak ,%90ª aseta dagüela adierazten du. Hala ere irazas política porrot egiten du eta horrez gain hezkuntza sistemari asko kostatzen zaio aldaketa sozialei egokitzea. Kontuan izan behar dugu hezkuntza gure gizarte kideak heziko dituel. Irakasleak egungo teknologien gainean Egon behar dira, hau da, ezagutu eta erabilibehar dituzte ikasleen formakuntzarako. Lanbide social guztiak tentsioa duten arren, irakaslearena askoz gehiago dauka hezitzen ari diren pertsonekin lan egiten dutelako. 

       
  Hezkuntza sistema malguagoa sortu beharko genuke zurruntasun hori alde batera utziz. Gainera eskola porrotaren estadistikak oso altuak dira. Esan beharra dago tecnología berreen erabilera neurtu beharko genukela. Irakasleak autoritate moral oso eskasa dauka, egungo umeak, egungo teknologietan bilatu ohi dutelako informazioa. Orduan, tecnología berreen Mungua eta autoritate tradizionalaren arteko kontraposizioa dagüela esan dezakegu. Horretaz gain, ume eta nerabeek betidanik imitatu izan dute, horretarako familiaren eta irakasleen papera erreferentziatzat hartzen dute nahiz eta gaur egun telebistak paper handia bete. Porrot eskolarra hainbat aspektuen Ermua da, ez bakarrik batena. Hezkuntza sistema hobetzeko hainbat aspektu ikutuko genituzke:
  • Eskola zuzendaria profesionala izatea.
  • Irakaslearen karrera gehiago zehaztu eta irizpide gehiago ematea.
  • Irakasleak auto ezagutza handiagoa izatea.
  • Irakasleak, atsekabeak gainditzeko informazio gehigarria izatea.
  • Hezkuntzaren sistema aldatzea.

HAUSNARKETA:

           Gure iritziz irakaslearen lana egun, oso gutxi baloratzen da. Kontuan hartu beharra dago irakasleak etorkizuneko gure gizarteko kideak bere eskuen artean dituela eta bera izango dela euren formakuntzan gidatuko dituena.  Artikuluak aipatzen duen bezala irakasleengan ohikoak dira deprezioak eta autoestima faltak. Gure ustez irakasleak klasea eta ikasleak gidatu beharko lituzke eta ez alderantziz, hau da, autoritate asko erabili barik bera dela autoritatea duena azaldu eta begi biztan utzi beharko luke. Horrela, ikasleak errespetatzea  lortuko zukeen eta klase giro ona eta atsegina sortuko litzateke edukiak lantzeko eta ikasteko.
            Porrot eskolarrari buruz aipatu behar duguna da, irakasleak ikasle bat zentratua eta lan egin barik aritzen delaren susmorik txikiena badauka gurasoekin edo tutoreekin harremanetan jartzea beharrezkoa litzatekela da. Ondoren konponbidea bilatuko zuketen.
           Artikuluari erreferentzia eginez, egungo hezkuntza sistema desastre hutsa dela esan beharra dago. Hor doaz gure aburuz, sistema berritzeko eta hobetzeko hainbat aipamen:
  • Teknologia berriekin lan egin baina tradizioa galdu barik, hots, liburuak, irakurketa, eskuz idaztea, eskuz margotzea…etb.
  • Teknologia berriak ondo eta zentzuz erabiltzeko saioak bultzatu, ordenagailuari, telebistari, mobilari eta bideojokuei adiktoak diren umeak eta pertsonak gero eta gehiago azaltzen ari direlako.
  • Klase praktikoagoagoak eta eskolaz kanpoko klaseak egitea ( orain egiten direnak baino askoz gehiago, landareak ikastean adbz, askoz hobeto lantzen eta barneratzen dira basoan eta zuzenki eurak ilusita ).
  • Edukiez gain, balore normatiboak eta portaera minimo bat irakatsi ( badaude zenbait ume etxean erakusten ez dietenak ).
Lehen aipatu dugun guztia hezkuntza sistema hobetzeko ere balio du.

Bigarren ekarpena

IRAKASLEENTZAKO HEZKUNTZA EMOZIONALA


“De todos los conocimientos posibles, el más sabio y útil es conocerse a sí mismo” - William Shakespeare

Artikulu hau Zaragozan eman zen kongresu psikopedagogiko bati buruz doa. Gaurko haurrek ikasketetan duten arazoei buruz hitz egiten da eta horri zenbait soluzio eskaintzen dizkigute. Haien ustez gaurko umeen arazoak konplexuegiak bihurtzen ari dira ezarrita dagoen hezkuntza sistemarako. Orduan haurren arazoak konpontzeko hezkuntza sistema XXI. mendeko soluzioak behar ditu. 

Proposatzen duten soluzio esanguratsuena irakasleetan hezkuntza emozionala potentziatzea da. Orain arteko irakasleak formakuntza didaktikoa jasan dute eta ez psikopedagokikoa. Horrela, tutoretza ordu gehiago eman beharko ziren umeen arazoak konpontzeko eta ez materia ordu gehiago, oraingo sistemak ezartzen ari den bezala.


HAUSNARKETA

Gaur egungo irakasleak haien betebeharretan galduta daude. Horrek, haien garapen pertsonala kaltetu egiten du. Lehen egindako bigarren galderan komentatu dugun bezala, geroz eta depresio kasu gehiago  daude irakasleen artean eta hezkuntza emozionala potentziatzea soluzio bat izan daiteke, irakasle guztientzako.

Nire ustez, umeen arazoak konplexuegiak ikusten ditugu, erabiltzen dugun metodologia aproposa ez delako. Hezkuntza osoa berrikuntza bat behar du eta gaurko umeak iraganeko umekin erabilitako metodologiarekin hezitzeak ez ditu ondorio onak ekarriko. Irakasleek gaurko umeak ulertu ahal izateko denbora gehiago behar dute, eta horretarako soluzio onena tutoria ordu gehiago izatea da. Umeak desmotibaturik daude, ez dute ikasteko gogorik. Horren ondorioz irakasleek ere desmotibatu egiten dira. Irakasleak desmotibaturik badaude klase emateko saiakerak egiten dituzte baina ez dute gogorik, gauza bati ematen diozun esfortsua errekuperatzen ez baduzu desmotibatu egiten zarelako. Azkenean, irakasleek egoera honi errendituko dira edo kontrako aldetik, gogor arituko dira ikasleekin. Horren ondorioz, errenditzen badira ikasleek klaseko buruak bihurtzen dira eta oso gogor aritzen badira ikasleek buruz ikasten dituzte kontzeptuak baina errealitatean ez dute ezer ikasten.

Horrekin esan nahi dudana da. gaurko metodologia berritu behar dela. TIC-ak erabili eta irakasteko teknika berriak frogatu behar dira(hezkuntza emozionala garatu), ikasle eta irakasleen egoera kaskarra hobetzeko. Funtsezkoena ikaslearen motibazioa berreskuratzea da; eskolarekin eskurtsio gehiago antolatu(adimen naturala garatu), eskolan instrumentu musikal bat jotzera behartu(Finlandia emaitza onak ematen duen teknika da), etab. Hau da, gaur egungo hezkuntza eskola paidozentrista da. Beraz, haurra ikasten irakasten badiogu eta horrekin motibatzea lortzen badugu orduan guztion zoriontasuna lortuko dugu.